ziba

iz. Kordel bati loturik, indarra emanez eta lurrera jaurtiz, puntu baten gainean birarazten zaion zurezko jostailua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.

[zurezko jostailua]: zibota (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es peonza, peón, trompo [juego]
fr toupie [jouet]
en (spinning) top
port pião

Eskolan ikasi genituen gauza asko eta asko gure memoriatik joan dira, baina bizitakoa hor geldituko da betirako, agerian edo ezkutuan. Urteak eta urteak zibarik hartu barik dagoenak lehenengo edo bigarren ahaleginean jarriko du dantzan. Bizipenak direlako ahazten ez direnak. Beharbada horregatik saldu nahi dizkigute esperientziak eta ez markak. [Detaile txikiak, Zihara Enbeita (Larrepetit, 2015-06-18)] (Berria.eus)

ziba (Fernando Mac, FlickrCC)