zipriztindu

1 du ad. Zipriztinez bete. Ura gainezka zetorren, bazterrak zipriztintzen. Berba egiterakoan, zipriztintzen zuen aurrean zuena. 2 du ad. Irud. Hegiaphaliaren izen garbia lohiz zipriztinduz. Erreka aldeko hostope iluna zeru urrez zipriztindurik. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

zipriztindu. zipristindu, txipriztindu (V-gip), ziprizindu (Izt 108v), txiprizkindu. Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg.
Salpicar. “Salpicar, rociando” Izt 108v. ” Berba eitterakuan, txipriztindutzen eban aurrian eukana ” Etxba Eib. “Kalietan albotik doiana txipriztindutzia, gaiztokeriz automobillakin urpotzuetatik aiñduta, arrika eitteko gauzia” Ib. v. zipriztinkatu, zirtatu. .
Ura gañezka zetorren baztarrak zipristintzen. Anab Usauri 57. Hegiaphaliaren izen garbia loiez zipriztindu. Etxde JJ 99. Aramaioko ibar-zelai oro, basetxez zipristindutako elur-maluten antzera. EG 1958 (1-2), 54. Bide zabala zipriztindurik / kristauen odol beroa, / il bear triste errukarria / ez ote da emengoa? Basarri “Kamioetako jende galtzea” (ap. DRA). Eguzkiz zikindutako laño-mordoak itxasoa zipriztintzen dute. LMuj BideG 78. Edankeriak agindu guztiak zipriztintzen baditu ere, seigarren eta bederatzigarrenak bereziki. MAtx Gazt 78. Iainko izango da niretzat eta aren opal-arria, maiz, nere artaldeko bildots xamurren odolez zipriztinduko dut. Ibiñ Virgil 31. Errekaldeko ostrope illuna / zeru urrez txiprizkindurik. NEtx LBB 349. Mutikoxkorrek botatzen zioten . harrikoxkor bakoitza bere erraietako odol beroz zipriztinduaz. PPer Harrip 13. Behatza odoletan bustirik, zazpi bider zipriztinduko du santutegi aurreko gortina. Bibl Lev 4, 17 (Ker txipristindu, Ol zirpizindu). En DFrec hay sendos ejs. de zipriztindu y zipristindu.

Sinonimoak: ad.

[ziliportatu]: zirtatu, ziliportatu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) du ad. salpicar (2) du ad. [ihinztatu] rociar (3) du ad. (hed.) [ospeari kalte egitea] salpicar
fr du ad. tacheter, éclabousser
en du ad. to splash, to spatter
port (1) ad. salpicar, borrifar, espirrar (2) rociar, orvalhar

Testuinguruan

Ez zipriztindu, kontxo! [Ostiralak, Jon Arretxe (Elkar, 2000)]