zirkin
iz. Zerbaitek nahiz norbaitek egoera geldia, finkoa, utzirik egiten duen higidura txikia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[higidura txikia] : mugimendutxo, mugidatxo, higiduratxo (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (batez ere B) movimiento leve, gesto
fr mouvement léger, geste
en slight movement, gesture
port movimento leve, gesto
Entzun:
Edalontzia ezpainetatik gertu gelditu zen, zirkin egin gabe gelditu ere, bat-batean bururaturikoa hausnartzen.[Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002))] (Ereduzko Prosa Gaur)
Irribarre sotila saiatu zuen, baina ez zitzaion zirkin neketsu bat besterik atera. [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply