zortzi
zenbatz/iz.
1 zenbtz. Zazpi eta bat, 8. Zortzi soldadu heldu ziren. Zortzi seme-alaba zituzten. Zortziren artean. Zortzi zoriontasun edo dohatsutasunak. Zortzi urteko neska txiki bat. Hogeita zortzi urterekin. Zortzi idazlanetatik bi soilik euskaraz. Zortzi egunen buruan. Orain zortzi mila urte. Zortzi edo hamar aldiz egunean. Egunean zortzi orduko lanak aspertzen zuen.
2 (Izen gisa). Lau eta lau zortzi dira. Zortzi zenbakia.
3 (Data adierazteko). Gaur, martxoak zortzi, astelehena. Abenduaren zortzian izango da saioa.
4 (Orduak adierazteko). Zortzietan joan ziren. Zortzi eta erdietan. Goizeko zortziak arte. Zortziak aldera etorri zen. Zortzi eta laurdenak. Zortziak eta laurden. Zortziak eta laurdenetan. Zortziak laurden gutxi dira. Zortziak eta bostean. Zortziak hamar gutxi(ago). Zortziak laurden gutxi(ago)tan. Zortzietako meza.
5 (Artikulurik eta kasu markarik gabe, gaur, bihar eta kidekoekin). Zortzi egun barru, zortzi egunera. Hilabete honen hamarrean, etzi zortzi, Donibane Garazin festa bat egitera doaz Euskal Herriko framazonak. Gaur zortzi itzuliko da lanera. || Duela zortzi egun. Gaur zortzi, ostegun goizaldera ohean hila kausitu zuten. Gure semea atzo zortzi ezkondu zen. Igandean zortzi etorri zen.
6 (Lekuzko kasu atzizkiekin). Zortzi eguneko epea adierazteko erabiltzen den hitza. Zortzian behin ikusten dituzu, beraz, etxekoak? Zortzian-zortzian, astero esan nahi dut. Zortzitik zortzira ikusi behar da lizuntzen hasi ote den.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1)zenbtz. zehazt. [kopurua] ocho (2) zenbtz. zehazt. (B/G) (atzo, gaur, bihar eta antzeko hitzen ondoren) en el plazo de una semana a partir de la fecha mencionada previamente (3) iz. [zenbakia] ocho
fr (1) zenbtz. zehazt. huit (2) zenbtz. zehazt. (atzo, gaur, bihar eta antzeko hitzen ondoren) en huit [une semaine après du jour ou de la date déjà nommées]
en (1) zenbtz. zehazt. eight (2) zenbtz. zehazt. (atzo, gaur, bihar eta antzeko hitzen ondoren) a week after or before the date in question
port (1) zenbtz. oito (2) iz. [zenbakia] oito
Gaurko hitza duela zortzi urte jaio zen. [Gaurko hitzaren 8. urteurrena: idatzi txio bat!, Maite Goñi]
Reply