zotin
iz. 1. Bat-batean gertatzen den arnasgora ozena, diafragmaren uzkurdurak eragindakoa; direlako uzkurdura eta hotsen segida. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[txopina, bapateko arnasgora ozena] txopin Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es hipo
fr hoquet
en hiccup, hiccough
Zazpi zotin kontatu zizkion batetik besterako tarterik gabe, eta bularraren kontra estutu zuen haurra, ikaraturik. [Dublindarrak, James Joyce / Irene Aldasoro (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)
asier 9:01 am on 2010/06/09 Permalink
Zarautz aldean sinonimo polita dago: “kika”.
Maite 8:23 pm on 2010/06/11 Permalink
Ze polita “kika”! 😉