zunda

1. Astron./Astronaut.
sin. espazio-zunda
Lurraren grabitatea utzi eta astro batera edo planetarteko espaziora ikerketak egitearren bideratzen den espazio-ontzi robotikoa.

en space probe, probe
es sonda, sonda espacial
fr sonde, sonde spatiale

2. Geol.
Uraren edo lurraren azpian azterketak egiteko erabiltzen den aparatua. Sakonera txikietarako, eskuzkoak edo hidraulikoak izaten dira eta sakonera handitarakoak, berriz, kolpekari mekanikoak, kablezkoak, biragarriak, etab. izan daitezke.

en sound
es sonda
fr sonde

3. Itsas.
sin. berun, plomu, zingo
Uraren sakonera neurtzeko tresna, hari baten muturrean pisu handi bat duena.

en sounding lead
es sonda, plomada, bolina
fr plomb de sonde

4. Med.
Gorputzeko hodi edo barrunbe batean likido bat sartu edo ateratzea ahalbidetzen duen tresna.

en probe, sound
es sonda
fr sonde

5. Teknol.
Itsasoaren sakonera jakiteko muturrean berun-puska bat duen soka.

en probe
es sonda
fr sonde

Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa

NASAk inoiz egindako lorpenik zailena izan da hau”. Halaxe deskribatu du Juno zundak egindakoa misioko arduradun Scott Boltonek. Izan ere, bost urteko bidaia luzearen ostean, eguzki argiz dabilen espazioko satelitea beste edozein ibilgailu baino gehiago gerturatu da Jupiterren orbitara. [Bost urteko bidaiaren ostean, heldu da ‘Juno’ (Berria.eus, 2016-07-05 )]

zunda (Argazkia: NASA) Berria.eus-etik hartua