zundaketa
 iz. 1. Zundatzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. Populazio baten lagin adierazgarri bateko kideei buruz, informazioa lortzea helburu duen azterketa (eskuarki inkesta edo galdera-sorten bidez), populazioa osoari buruzko ondorioak ateratzearren egiten dena. Iritzi-zundaketa. 3. MED. Ik. drenaje (2). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[zundatze]: zundatze, zulaketa (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
[ikerketa]:Â ikerketa, azterketa, galdeketa (Elhuyar Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) iz. [zundatzearen ekintza eta ondorioa] sondeo (2) iz. (hed.) sondeo
fr sondage
en survey, poll
port sondagem, exploração
Eta orain zer? Ahaztu hauteskunde kanpainan entzundakoak. Kanpainak asko du zirkutik, eta politikarien esanek hauteskundeetako zundaketek baino sinesgarritasun gutxiago dute. Gaurtik aurrerakoa da benetako errealitatea. [Birtualitatetik errealitatera, Jakes Goikoetxea (Iritzia, 2016-06-27 )] (Berria.eus)
Reply