zur

iz. 1. Zuhaitz eta zuhaixken enbor, adar eta sustraiak osatzen dituen gai gogorra. 2. Gai horren zatia, sutarako ez dena (hala denean egur esaten zaio). Zur landuz eginiko irudiak. 3. KIR. Golferako makila, zurezko burua duena, zehaztasun handirik gabeko kolpe luze eta indartsuak jotzeko erabiltzen dena. 4. MUS. Haize-instrumentuen familia osatzen duten bi azpifamilietako bat (bestea metala da), txirula, klarinete, oboe, saxofoi, etab.ez osatua. 5. Ik. zuhur. • zur-alkohol. KIM. Metanola. • ZUR ETA LUR. Guztiz harriturik. Hura entzunda, zur eta lur gelditu nintzen.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.

    [gai izpitsu eta trinkoa]: egur Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. madera (2) iz. (Kir.) [golfean] madera (3) iz. (Mus.) madera (4) iz. Ik. zuhur
fr iz. bois
en iz. wood
port iz. madeira

ZURA dokumentala, egurrak izan duen garrantzia jendarteratzeko jarri dugu abian. [@zura eta zura.eus]

zur (Irudia: @zurafilma)