zuztar

iz. 1. Sustraia. 2. Zurtoina. 3. Hainbat frutaren barruko aldea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

[sustraia]: erro, sustrai, zain
[fruituen bihotza]: mutxikin, txorten, girtain Ipar., aila Bizk., kondotx g.e., muskil Bizk. g.e.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) raíz (2) tallo (3) [hainbat frutarena] corazón
fr racine, souche, base, fondement
en (1) [sustraia] root (2) [zurtoina] stem, stalk (3) [hainbat frutarena] core
port (1) raiz (2) talo, caule (3) [hainbat frutarena] coração

Entzun:

Autoreak zioenez, bi mila baino gehiago izango ziren azkenerako, denak kontatuz gero, hegoak astindu eta zuhaitza zuztar-zuztarretik atera zutenak, zuhaitza bera ere hegan ipiniz… hegan eta hegan, harik eta ibai baten gainean lurreratu eta uretaratu zen arte. [Ipuin batean bezala, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Sartu orduko, oinak arrastatzen, zuztar bigunak zapaltzen, bide estuak markatzen gozatu dira.  [Axenario, Jules Renard / Itziar Otegi (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Zain eta zuztar, lurra saretu eta hezedura jasotzeko arte berezia dizu haritzak. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

zuztar (Edurne Galindez, CC)