Updates from October, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:06 am on 2009/10/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    eki 

    iz. (Z) Eguzkia. Bai eta ere alarguntsa gazte / ekia sartü zenean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: eguzki (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Haize hegoz apaindu eki arraioak begiak erre zizkion: busti bitxia nabaritu zuen niniketan. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    eki

    eki (FlicrCC)

     
  • Maite 2:38 pm on 2009/10/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    zurrut 

    iz. 1. Zurrupada. 2. Behingoan ahoratzen edo irensten den edari-kantitatea. 3. (lgart.) Edari alkoholikoak edatea. Zurrutari emana dago. • ZURRUTEAN. (lgart.) Zurrut eginez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: zurrupa, zurrupada, zurrupaketa, hurrupa Ipar., hurrupaketa Ipar., dangada Bizk., zurrustada Bizk., zurrutada Bizk., trago beh., xurrupa adkor., klinkada g.e., zirrista Ipar. g.e., kurka zah. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Lurretik garagardo botila hartuz, zurrut luzea egin zion, eztarritik behera zihoazkion puspuluek indarra eta freskotasuna galduak zituztela konturatu zen arte. [Ordaina zor nizun, Joxemari Urteaga (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:00 am on 2009/10/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    finolari 

    iz. eta izond. (Ipar.) Gehiegizko dotoreziaz harrotasuna azaltzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  harro, harrosko, harroputz, handinahi, hantuste, buruiritzi, farfail (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Ez nuen eroskeria, koipekeria edo luparkeriatan ibiltzeko aukerarik handikiren baten edo haren faboritoaren ederrik lortzearren. Ez nuen babesik behar iruzurkeria edo zapalkuntzaren aurka; han ez zegoen ez medikurik gorputza hondatzeko, ezta legegizonik aberastasunak xahutzeko; ezta salataririk nire hitz eta ekintzak zelatatzeko edo diruagatik nire kontrako akusazioak faltsuztatzeko; han ez zegoen murrikari, maiseatzaile, gaitzesale, litxarrero, bidelapur, etxelapur, letratu, lupeme, bufoi, jokozale, politikari, orojakile, ipurterre, gogaikarri, aurkagile, bortxatzaile, hiltzaile, atrakatzaile edo sasi-jakintsurik; ez zegoen alderdi edo taldeetako buruzagi eta jarraitzailerik; ezta biziora eragiten zuenik sedukzioz edo eredu txarrez; ez zegoen ziegarik, aizkorarik, urka-bilurrik, zigor-haberik edo urkaberik; ez zegoen dendari edo mekanikari zizakaririk; ezta harrokeria, handikeria edo arrandikeriarik; ezta finolari, matoi, mozkor, emagaldu ibiltari edo sifilisik; ezta emazte zaratatsu, lizun eta garestirik; ezta sasi-maisu inozo eta harroputzik; ezta lagun astun, menperatzaile, liskarti, zaratatsu, ahozabal, hutsal, harro eta biraolaririk; ezta beren bizioen merituz lohitik irtendako lotsagaberik, edo bere bertuteengatik bertan jausitako aitonen semerik; ezta jaun agurgarri, musikari, epaile edo dantza-maisurik ere. [Gulliver-en bidaiak, Jonathan Swift / Iñaki Mendiguren (Ibaizabal, 1990)] (armiarma.com)

     
  • Maite 8:27 am on 2009/10/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    tenore 

    1. iz. Zerbaitetarako unea, garaia. Bazkaritarako tenorea da. • TENOREZ. Garaiz. Gaur tenorez ginen elizan. 2. MUS. 1. iz. Gizonezkoetan, ahotsik altuena; ahots hau duen gizonezkoa. 2. izond. Zenbait instrumentutan, altu eta baritonoen arteko erregistroa duen instrumentua. Saxo tenorea.

    Sinonimoak: (1 ) garai, aro, une, sasoi, aldi, ordu, denbora, okasio, abagune, tertzio, trenpe, asti (2) jarrera, aldarte, tentu, ganu, prestaera, umore  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Gogotik ezin kendua nuen tenore hartan berean, ez bazen segurik ustegabeko handi zerbait egundainokotan gertatua, Magali eta Jakes buruz buru zeudela Pariseko bizitegi txar bipiatu hartan. [Bihotzeko mina, Janbattitt Dirassar (Elkar, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Hitzik tartekatzeko modurik ez nuen tenore hartan nengoela, begi zorrotzez begiratu zidan, zer pentsatzen ari nintzen igarri nahi balu bezala. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)


     
  • Maite 7:14 am on 2009/10/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    narritari 

    iz./izond. g.e. Txantxetan edo isekaz aritzeko joera duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adarjotzaile, burlagile, harpajole, irrilari, isekari, trufari Ipar., trufatzaile Ipar., burlati g.e., histari g.e., nausale Ipar. g.e., burlari zah. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Oi ene, ez duzu aurkituko narritari hoberik! [Hamlet, William Shakesperare / Juan Garzia (Ibaizalbal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:12 am on 2009/10/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    musker 

    1. iz. ZOOL. Lazertidoen familiako zenbait narrasti saurioren izen arrunta. Sugandilen antzekoak dira, baina handiagoak dira eta sarritan kolore berdexka dute. 2. izond. Berdea. Belar muskerra.musker berde. Heldua denean berdea da bizkarraldean eta horixka sabelaldean. Gaztea denean, berriz, arrea edo grisa da. Hainbat ornogabez elikatzen da (Lacerta viridis). || Schreiber musker. Aurrekoa baino txikiagoa da. Berdea da, baina orban beltz ugari ditu. Iberiar penintsulan bizi da (l. schreiberi). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) gardatxo, sugandila, suaingila, susker (2) berde, orlegi  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Muskerrek kalte egin didatela? erantzun nion nik. Hori ezin daiteke, osaba. Muskerrak oso politak dira, osaba, berde-berdeak. Baina erantzuna eman eta damutu egin nintzen segituan. Esan nahi dut malkoak ikusi nituela osabaren begietan.  [Obabakoak, Bernardo Atxaga (Erein, 1988)] 

    musker

    musker (FlickrCC)

     

     
  • Maite 10:37 am on 2009/10/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    txanbelin 

    izond. Liraina, airosoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  polit, txairo, lirain, dotore, segail, pospolin, pinpirin, zardai  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Hurrena begien bistan egon behar zuten arropak bilatu zituen, baina haien ordez Damaskoko galtza zetazkoak topatu zituen, eta Bagdageko soingaineko bat, eta Jurasango durbante bat, eta babutxa egipziarrak. Eta jantzi zen, eta txanbelin baino txanbelinago zegoen. [Mila eta bat gauen gauak Nagib Mahfuz/Patxi Zubizarreta (Txalaparta.com, Susa Literatura)]

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel