Updates from abuztua, 2010 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:13 am on 2010/08/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    etzilimo 

    adb. Etzikoaren hurrengo egunean.

    Sinonimoak: etzidamu, etzikaramu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es el día siguiente a pasado mañana, tras pasado mañana
    fr surlendemain, un jour après, après-demain
    en in three days’ time

    Bixar, etzi, etzilimo, zerbait azalduko? [Labartzari agur, Txillardegi (Elkar, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:26 am on 2010/08/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    mertxika 

    iz. BOT. 1. Mertxikondoaren fruitua, azal ilaundun, leun eta gorri, hori edo morea, kolore bereko mamia eta hezur gogorrez inguratutako hazia dituena. Freskoa edo kontserban, marmeladan, etab. kontsumitzen da. 2. Mertxikondoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [muxika]
    albertxiko, muxika, muxurka, melokotoi Heg., arbeletxeko Ipar., tuaxa Ipar., presku Bizk., abrikot Ipar. zah.
    [mertxikondoa]
    albertxikondo, mertxikondo, muxikondo (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) melocotón (2) melocotonero (Prunus persica)
    fr (1) abricot, pêche (2) pêcher
    en (1) peach (2) peach tree

    Mertxika puska bat ahoratu nuen. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    mertxika (FlickrCC, skyseeker)

     
  • Maite 1:28 pm on 2010/08/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    kakotu 

    Ad. Kako itxura hartu edo eman. Kakoa zerbait zintzilikatzeko, zerbaiti eusteko edo heltzeko erabiltzen den pieza okertu eta askotan punta zorrotzekoa da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, moldatua).

     
  • Maite 7:48 am on 2010/08/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    etzaulki 

    iz. Bizkarraldea ohi baino luzeagoa izanik, etzanda egoteko balio duen aulki tolesgarria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tumbona [silla]
    fr chaise-longue
    en sunlounger; deck chair

    Etzanarazi zuten halako batean Armando Bonilla Le Corbusier itxurako etzaulki batean, eta Otsotzarmendi jaunak, oharkabean, zortzi bat aldiz errepikatu zuen auskalo hitza. [Ez balego beste mundurik, Karlos Linazasoro (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    etzaulki (FlickrCC, Paul Stevenson)

     
  • Maite 8:57 am on 2010/08/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    itzalkin 

    iz. Eguzkitik gerizatzeko erabiltzen den aterki-modukoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [eguzkitakoa]
    eguzkitako, ekitako zah., eguzki-babes (Adorez eta UZEIren Sinonimoen Hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sombrilla, parasol, quitasol
    fr ombrelle, parasol
    en sunshade; parasol

    Egunkari pila batekin jaitsi, itzalkin baten azpian irakurtzen egon, gero bainatu, eta pizzeria batean bazkaltzera igotzen ginen, eta arratsaldean ostera berdin, aldaera txiki batekin: liburuak prentsaren ordez. [Lekuak, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    itzalkin (FlickrCC, Juergen Kurlvink)

     
  • Maite 7:49 am on 2010/08/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    udatiar 

    iz. Udako oporraldia ohizko bizilekutik at igarotzen duen pertsona. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz./izond.
    [udazalea]
    udazale, udalditar g.e., turista (Adorez eta UZEIren Sinonimoen Hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es veraneante
    fr estivant, -e ; vacancier, -ère
    en holidaymaker (Br); vacationer (Am)

    Kaweahren ertzetik bereizi eta, bi udatiar nagi bezala, bainujantzian, toailak lepo inguruan genituela, Rosarioren eta Efrainen etxera abiatu gara atzo Josebari agindu zioten guakamolea jasotzera. [Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    udatiar (FlickrCC, fearandlaugh)

     
  • Maite 9:47 am on 2010/08/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    entzungor egin 

    (dio ad.) Eskabide, aholku bati jaramonik ez egin, aintzat ez hartu, ez entzun egin. Emaztearen esanei entzungor eginez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [ez entzunarena egin]
    ez adituarena egin, ez entzun egin, ez entzuna egin, ez entzunarena egin, gor egin, gorrarena egin (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es hacer oídos sordos
    fr faire la sourde oreille
    en to be deaf to sth, to pretend not to hear, to turn a deaf ear to sb/sth

    Aurrera begiratu behar nuen eta entzungor egin nonbaiten edo norbaitekin bizitzeko aukeren kantuari. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel