Updates from azaroa, 2010 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:35 am on 2010/11/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    arranopola 

    interj. arraio-ren leungarria (Hiztegi Batua, Euskaltzaindia)

    Sinonimoak: interj.
    [arraio!]
    arraie, arraietan, arraio, arraiopola, arraiotan, arrane, arrano, demontre, futxo Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ¡rayos!, ¡diablo(s)!, ¡demonio(s)!, ¡diantre(s)!
    fr sapristi!, mince!
    en damn!, hell!

    Eta Teresari bihar deitzen diodanean, ez diot nire pisu konturik aipatuko, baina Karmelorena, arranopola!, kontatu egin behar diot lehertuko ez banaiz…). [Jeans-ak hozkailuan, Patxi Zubizarreta (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 2:15 pm on 2010/11/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    saguzar 

    iz. ZOOL. Kiropteroen ordenako ugaztunen izen arrunta. Tamaina ertain edo txikikoak dira, besoetan hego-itxura duen mintz bat dute eta gehienak karniboroak dira. Ia mundu osoan bizi dira. • baratzesaguzar. Tamaina handi samarra dauka eta eraikuntzetan bizi da (Eptesicus serotinus). || baso-saguzar. Tamaina ertainekoa da eta muturra motza eta oinarrian batuta dauden belarriak ditu. Haitzuloetan bizi da (Barbastella barbastella). || ferra-saguzar. Sudurrean mintzezko toles nabari batzuk ditu eta haitzuloetan bizi da (Rhinolophus sp.). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [gauenara]
    gauenara Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es murciélago
    fr chauve-souris
    en bat
    ja コウモリ (kōmori)

    Saguzar batek lau lagunen buru gainetik planeatu zuen. [Ortzadarra sutan, Fernando Morillo (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    saguzar (FlickrCC, tarotastic)

     
  • Maite 8:03 am on 2010/11/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    intxaur 

    iz. 1. BOT. Intxaurrondoaren fruitua, drupa-motakoa, azal berdea eta zurezko bi kuskuz babestuta dagoen garun-formako hazia duena. 2. ZOOL. Bibalbioen klaseko moluskua, hortz zorrotz eta zapalak dituen txangaz hornitutakoa eta nakarrez estalitako maskor txiki eta triangeluarra duena. Ugaria da harea edo lohia dagoen lekuan (Nucula nucleus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 11:51 am on 2010/11/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    astakeria 

    iz. Astoari (irudizko adieran) dagokion egite edo esana. Mozkortu dira eta han ari dira astakeriak egiten. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: tentelkeria, kirtenkeria, zorakeria, ergelkeria, burugabekeria, memelokeria, kokolokeria, pellokeria, erokeria, lelokeria, kaikukeria, itxuragabekeria, lerdokeria (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es burrada
    fr sottise, ânerie, bêtise, stupidité
    en stupid/foolish act; nonsense
    ja 出鱈目 (detarame), ナンセンス (nansensu)

    Eta bakean zegoen nire bihotza, nire txikitasuna behingoz eta betirako hautsiko zuen astakeria hura gauzarik normalena zela sentituz. [Gauza txikien liburua, Pako Aristi (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:37 pm on 2010/11/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    elgorri 

    iz. MED. Gaixotasun infekziosoa, eruptiboa, oso kutsakorra eta epidemikoa, bereziki umeengan agertzen dena. Birus batek sortzen du eta ezaugarri nagusia larruazaleko erupzio gorria da. Inmunitate iraunkorra uzten du.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [gorrina, txarranpina]
    mingorri, gorriaire Ipar., gorrina Ipar., gorriño Ipar. pl., gorni Gip., txarranpin Gip. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sarampión
    fr rougeole, scarlatine
    en measles
    ja 麻疹 (hashika)

    1932an izandako elgorri eta kukutxeztul izurriteen eraginez, eskola itxita egon zen. [Historiako zertzeladak: Mikelete postuetako eskolak, Joxe Fernando Garmendia (Hik Hasi aldizkaria)]

     
    • irune 10:45 pm on 2010/11/19 Permalink

      Zorionak zuen 2 urterrenean eta urte askotarako. Lan ederra egiten duzue.

    • Maite 10:15 am on 2010/11/20 Permalink

      Mila esker, Irune! Eta badakizu, hitzen bat proposatu nahi izanez gero, bota lasai! 😉

  • Maite 9:31 am on 2010/11/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    troxa 

    iz. Haur txikia biltzeko oihala.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. pl.
    [haur-oihala]
    haur-oihal, oihal pl., pixoihal, txiza-oihal, maiola Naf. pl. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es pañal, culero, faja de niños
    fr couche, lange
    en nappy (Br); diaper (Am)
    ja おむつ (omutsu)

    Izebak umea troxetan ekarri zion buhameari eta, papo aldea azalduz, bi bularren erdian pausatu. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    troxa (FlickrCC, Spigoo)

    

     
  • Maite 7:17 am on 2010/11/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    paperjale 

    iz. Beti paper eta liburu artean dabilen pertsona (gaitzesgarritzat markatua). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan:

    es persona aficionada a andar entre libros y papeles (sentido peyorativo)
    fr personne qui aime se promener parmi des livres et documents (péjoratif); rat de bibliothèque
    en person fond of being among books and papers (pejorative); bibliophage
    ja 読書狂 (dokushokyō)

    Paperjale” uste dut esaten zitzaiela lehen, egun osoa irakurtzen ematen dutenei. [Itsasoan euri, Joxerra Garzia (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Eta horma artean, badakizue, denok egiten gara paperjale, arrasto ñimiñoen igarle, hodeien mugimenduen itzultzaile, denok egiten gara irakurle amorratuak paretaren kontra. [Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, Koldo Izagirre (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Ttirritt 5:31 pm on 2010/11/17 Permalink

      Maite, uste dut frantsesezko erranaldia paperjalearentzat dela : “un rat de bibliothèque”
      http://www.linternaute.com/dictionnaire/fr/definition/rat-de-bibliotheque/
      http://fr.wiktionary.org/wiki/rat_de_bibliotheque
      Izan untsa

      Thierry Biscary

    • Maite 8:38 pm on 2010/11/17 Permalink

      Aupa! Bai, gaztelaniaz ere badago horren antzeko zerbait: “devoralibros”. Ez dakit juxtu berdina den, baina ez da oso urruti ibiliko. Oraintxe sartuko dut “un rat de bibliothèque” hori. Mila esker, Thierry! 😉

    • Bea 2:39 pm on 2010/11/18 Permalink

      Aupa.
      Thierry-k arrazoin du, espresio hori erabiltzen mota horretako jendearen kasuan, eta honek ere kutsu nahiko ezkorra du.
      Promenatzea, berez, paseatzea da, nekez paseatzen da liburua artean, ez? Bo, dependitzen du, nire etxean egingarria da zenbait egunetan… 😉
      Izan ontsa.

    • Maite 8:15 pm on 2010/11/19 Permalink

      Oso kuriosoa, halaber, Orotariko Euskal Hiztegian ematen den azalpena:

      paperjale Emborronador de papel (?). Lotsagarria da, izan ere, XVIIgn. mendean Salamancan titulua atera zuen edozein paperjaleri aitortzen zaiona oraindik oraingo gizon gailen bati ukatzea. MEIG IX 44.

      Badirudi, zentzu negatiboa garbia dela, denetan ematen dela… Mila esker, Bea, iruzkina uzteagatik!! 😉

c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel