Updates from urtarrila, 2011 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:55 am on 2011/01/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    orkoi 

    iz. Oinitxurako pieza, oinetakoak egiteko erabiltzen dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: oin-molde, oin-zola  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es horma de zapato
    fr forme de soulier, forme, moule
    en last; shoetree

    Gu hartan ari ginelarik, Klausek Dabiden izar handi bat margotu zuen betun marroiaz, eta, azpian, Juduak akabatu! idatzi zuen. Artista batek bere obrari nola, halaxe begiratzen zien Klausek izarrari eta pintaketari. Bihar goizean zapatari horrek bere neurriko orkoia aurkituko dik hemen, bota zuen, eta baita korroskada bat ere. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 12:26 pm on 2011/01/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    inurri 

    iz. ZOOL. Formizidoen familiako intsektu himenopteroen izen arrunta. Tamaina desberdinekoak dira (1 mm-tik 5 cm-rainokoak), kolore iluna dute gehienetan eta baraila sendoa. Sozialak dira eta erregina (eme emankor eta hegodunak), langile (hegorik gabeko eme antzuak) eta soldadu edo arretan (hegodunak) banatzen dira. 14.000 espezie deskribatu dira. Europan beltza (Lasius niger) eta gorria (Formica rufa) dira arruntenak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:43 am on 2011/01/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    giltzari 

    iz. Etxe, toki edo espetxe bateko giltzen ardura duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [giltzaina]
    giltzain Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es llavero, -a; clavero, -a; encargado de llaves; conserje, portero
    fr portier, -ère ; concierge, geôlier, -ère
    en keeper of the keys

    Abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 1:45 pm on 2011/01/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    kuxidade 

    iz. (G) (lgart.) Txukuntasuna. Etxea lohiez zikindu didate; hau kuxidadea! (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Gip. beh.
    [txukuntasuna]
    txukuntasun, gurbiltasun Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es 1 orden, aseo, pulcritud 2 (harridurazko testuinguruetan) desorden, desaseo
    fr propreté, ordre, soin, toilette
    en cleanliness, tidiness, neatness; correctness

    Iritsi dira Malkorbera, eta han hartu ditu Hilariok, Anttonen lehengusu mutilzaharrak. Horren egoskorra izateko gizaseme adeitsua iruditu zaio Andréri: ongietorri beroa egin die, jateko eta edateko eskaini, hura ez dela kuxidadea-eta barkamena eskatu. Andrérekin bereziki, artatsu bezain baldar aritu da, emakumeekin ohiturarik ez eta, aldi berean, bere alderik zibilizatuena erakutsi nahi duenaren gisan. [Sakoneta, Xabier Mendiguren (Sustatu, 2010-11)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • mikelsgartzia 2:14 pm on 2011/01/14 Permalink

      “Ze kuxidade da hau?” Ere esaten da. Eta “ze zikinkeria da hau” ulertzen nuen nik! Argi geratu zait.

    • Maite 1:52 pm on 2011/01/20 Permalink

      Aupa, Mikel! Bai, nik ere halaxe uste nuen: juxtu kontrakoa esan nahi zuela!! 😉

  • Maite 2:58 pm on 2011/01/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    txosten 

    iz. Gai jakin bati buruzko azalpen idatzia. Euskaltzaindian irakurri zuen txostenean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ponentzia, informe, idazki, agiri, azalpen (idatzia) (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es informe, memoria; ponencia
    fr exposé, rapport, compte-rendu
    en report; paper

    Txosten gogaikarririk bete beharrik ez zuen, nagusien eguneroko purrustadarik jasan beharrik ere ez. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:07 am on 2011/01/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    lurmendu 

    du ad. 1. Elurra urtu, lurmenak azaldu. 2. Lorrindu, hondatu. Gurekin batera lurmendu eta amaituko diren ondasunak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) gesaldu (2) lorrindu, hondatu (3) harritu, txunditu, harri eta zur gelditu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) desnevar, derretirse la nieve (2) echar a perder, estropear, arruinar
    fr (1) (se) fondre, (se) dégeler, (se) liquéfie
    en (2) to melt

    Negu gogorra egin zuen, eta Peru gure etxean egon zen lurmendu zuen arte, eta kapazuan txoria harrapatzen den bezala harrapatu zuen Peruk nire bihotza. [Gauza txikien liburua, Pako Aristi (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    lurmendu (FlickrCC, Romana Klee)

    lurmendu (FlickrCC, laffy4k

     
  • Maite 6:17 am on 2011/01/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    moxal 

    iz. Urtebete arteko zaldia, arra nahiz emea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [urtebete arteko zaldia (arra zein emea)]
    txiko Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es potro, caballo joven [macho o hembra]
    fr poulain
    en [arra] colt; [emea] filly

    Hiritik ordubetera oinez, zeppelina pausatu zen toki berean, zalditegi bat zegoen hainbat moxal eta zaldirekin. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    moxal (FlickrCC, ynskjen)

    

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel