Updates from iraila, 2011 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:41 am on 2011/09/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    onil 

    iz. Inbutua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [inbutua]
    inbutu Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es embudo
    fr entonnoir
    en funnel

    Gero, pareten jira guztian, ohol batzuen gainean eta baita mahai azpietan ere, koipez itotako mundu oso bat pilatzen zen; baziren han poteak, lurrontziak, pertzak, azpilak, latorrizko lanabesak, lapiko sakonak, onil zabalak, ganibet eta aihotzak gakoetatik zintzilik, ziriak eta okela urdaiz betetzeko burruntziak ilaretan. [Parisen sabela, Emile Zola / Karlos Zabala (Alberdania-Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    onil (irudia: ElPlop.com)

     
  • Maite 9:25 pm on 2011/09/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    kalonje 

    iz. ERL. 1. Katedral edo kolegioeliza baten zerbitzuan bizi den kleriko diozesiarra (kalonje sekularra). 2. Erdi Aroan, bereziki San Agustinen erregelari jarraituz, sortu ziren elkarteetako batean bizi zen erlijiosoa (kalonje erregularra). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [elizgizon karguduna]
    kanonigo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es canónigo
    fr chanoine
    en canon

    Etxegorri bikario ohiak, ez hain aspaldi kalonje izendatuak egin zuen predikua, herriko haur koruak, artzain-artistak moldatu kanta deiadarkatzen zuela. [%100 basque, Itxaro Borda (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:34 am on 2011/09/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    kamuts 

    izond. 1. Zorroztasunik ez duena. Gezi kamutsak. 2. Adimen-zorroztasunik ez duena. Erantzun zuzena emango luke baita kamutsenak ere. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [zorroztasunik ez duena]
    makets, lanputs Ipar., akets g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) romo, -a, despuntado, -a; desafilado, -a, embotado, -a, que no corta (2) necio, -a, tonto, -a, torpe, corto de entendederas (3) (Mat.) [angeluei buruz] obtuso, -a; [triangeluei buruz] obtusángulo
    fr (1) émoussé, -ée (2) sot, sotte, niais, -e ; bête (3) (Mat.) obtus, -e
    en (1) blunt (2) dull, stupid (3) (Mat.) obtuse

    Agureak ezpain meharrak irekirik zituen, hortz gutxi eta kamuts batzuk erakutsiz, hiru eguneko bizarra zeukan; ez zuen asmatzen pilula ahora eramaten. [Erretzaileen eremua, Jon Alonso (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Anestesiaren hondar guztiak lehenbailehen bota nahi zituen gorputzetik, iruditzen baitzitzaion gogoa eta adimena, biak, kamuts zituela. [Mutuaren hitzak, Hasier Etxeberria  (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:55 pm on 2011/09/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    jesan 

    du ad. (Z) Maileguz hartu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [jaistea] jauspen Ipar., jautsapen Ipar., jaitsaldi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tomar/pedir prestado
    fr emprunter
    en to borrow

    Jesan diot ehun libera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:48 am on 2011/09/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    malmuzkeria 

    iz. (batez ere B) Maltzurkeria, amarrukeria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [maltzurkeria, amarrukeria]
    azerikeria, azpijan, azpijoko, azpikeria, azpilan, gaiztakeria, gaiztotasun, maltzurkeria, okertasun, sator-lan, satorkeria, txakurkeria, txarkeria, txartasun, tzarkeria, zuhurkeria, amarru Ipar., arte Ipar., malezia Ipar., astuzia Heg. beh., bihurri g.e., lukikeria g.e., maina g.e., txatarkeria g.e., tzartasun g.e., azkarkeria Heg. g.e., asmazio Bizk. g.e., asmo Bizk. g.e., dongekeria Bizk. g.e., dongetasun Bizk. g.e., aidurkeria zah., atzemankeria Ipar. zah., finezia Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es astucia, engaño, fraude, mentira
    fr astucia, engaño, fraude, mentira
    en craftiness, cunning, wiliness

    Alde batera, lasaitua hartu nuen, Frantsesaren malmuzkeria baldar haiek denak agerian utzi nituelako. [Ez obeditu inori, Mikel Peruarena (Susa, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 12:48 pm on 2011/09/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    traina 

    iz. Arrantzako sarea. (Hiztegi Batua)



    Kontxako bandera infografian (eitb.com) ikus dezakezue gaurko hitza.

     
  • Maite 12:04 pm on 2011/09/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    ohantze 

    iz. (Ipar.) 1. Habia. Hegaztien ohantzeak. 2. Ohea, etzalekua. 3. ANAT. Hezur baten sakonunea, beste hezur baten burua sartzen dena. Hanka-hezurreko burua bere ohantzetik jalgitzen denean. 4. GEOL. Ohea. 5. TEKNOL. Horizontalki zabaldutako gauza edo materialek osatzen duten geruza, zeregin baterako erabiltzen dena (adib., urak arazteko). Bakterio-ohantzea. Katalizatzaile-ohantzea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [habia]
    habia, ohatze Ipar. g.e.
    [etzauntza, etzalekua]
    etzaleku, etzantegi, etzatoki, etzauntza, ohatze Ipar., etzangia Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) nido (2) cama, lecho (3) cavidad glenoidea, fosa del hueso (4) (Geol.) lecho (5) (Teknol.) lecho
    fr (1) nid (2) lit, couche
    en (1) nest (2) bed

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel