Updates from iraila, 2011 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:32 am on 2011/09/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    borbosta 

    1.iz. Ibaietako presa azpietan urak sortzen duen aparra.
    2. izond. Jenio bizian erantzuten duen pertsona. Haserretu eta berehala jenio bizian, bor-bor, erantzuten duen pertsona.  (Sakanako hizkeren araberako idazkera batua, Jose Luis Erdozia)

    Sinonimoak: izond. petral, haserrekor, odol-bero, sutsu

    Beste hizkuntza batzuetan:

    es vehemente
    fr véhément(e); véhément(e).
    en vehement

    Ze gertatuakik, mutikua! Len ez yitzen ain borbosta! (Zer gertatu zaik, mutikoa! Lehen ez hintzen hain borbosta!) (Sakanako lexikoaren inguruan, Jose Luis Erdozia)

     
  • Maite 7:21 pm on 2011/09/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    pozoi 

    iz. Organismo batean heriotza edo asaldura larriak eragiten dituen substantzia toxikoa, izaera biologikoa zein kimikoa izan dezakeena. Sugearen pozoia. Arratoiak hiltzeko pozoia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [edena]
    eden Bizk., beneno Heg. beh., lupu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es veneno, ponzoña
    fr poison, venin
    en poison

    Edo beste modu batez esateko: pozoi tanta bat irentsi duk, eta tanta horrek beste pozoi tanta askoren erasoen aurrean eri-ezin egin hau. [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 3:06 pm on 2011/09/14 Permalink | Reply  

    goranahi 

    iz. 1. Handinahia, handitasun-irrika bizia. 2. Goragalea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    goranahi iz. g.e.
    [handinahia] askonahi, handinahi, handinahikeria, askogura Bizk., handigura Bizk., handinahitasun g.e., handizaletasun g.e., largura g.e., anbizio Ipar. zah.
    [goragalea]
    g.e. botagale, botagura, botalarri, egozgale, goragale, goralarri, goitiko Ipar., goitigale g.e., goitinahi g.e., goranzko g.e.

    goranahi izond. g.e.
    [handizalea]
    askonahi, goizale, handigura, handinahi, handinahiko, handizale, askonahiko g.e., handikari Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es iz. (1) deseo de ascender (2) gana de vomitar;   izond. trepa
    fr Loc: ser un t. avoir les dents qui raient le parquet; avoir les dents longues
    en iz. social-climbing; izond. socia-climber

    Seguruenik urte batzuen buruan goi karguren bat emanen zioten: bizkorra zen eta goranahi itxura zuen-. [Arotzaren eskuak, Alberto Ladron Arana (Elkar, 2006 )] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:00 am on 2011/09/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    argiantz 

    iz. Argi guztiz ahula. Saietera-zuloetatik sartzen zitzaion argiantza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Atisbo de luz, débil rayo de luz. Eta argiantzera Golo an ikustean, oraindik areagoa zan beren izua, bada izatez ere izugarria zan bera ikustea. Arr GB 141s. Saietera estu batetik egunaz sartzen zitzaion argi-anzak, toki hura zeñ izugarria zan ezagutzeko ezpada serbitzen etzion. Ib. 18. Begiaz argirik ez genekusan, tximistak zetozenean bakarrik aien argiantzak zerbait zuzen-bide ematen zigun. Arr EE 1882a, 97 (tbn. en Ezale 1897, 343b). Bere [Lekobide-ren] begiratua illuna da, Maurioko putzuan itzalzera dijoan illargiaren azkeneko argiantza bezela. Arr EE 1882c, 549. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan :

    es Atisbo de luz, débil rayo de luz.
    en dim, faint

    Ez zen harritzekoa, igogailuaren karranka eta ate hotsa hainbesterainokoak izaki. Bosgarrenera iritsi zenean, etxeko atea zabalik ikusi zuen, norbaitek itxaron balu bezala. Piano baten melodia zetorren barrutik. Txirrina jo zuen, zer gerta ere, eta “aurrera! ” esan zion gizon-ahots lakartu batek, eztul egiten zuenarekin batera. Argiantz pean zegoen etxea. [Antzararen bidea, Jokin Muñoz (Alberdania, 2007) Orr.: 75] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 8:00 am on 2011/09/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    kanpolarrosa 

    izond. Kanpokoekin xalo eta atsegin dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk.
    [kanpoederra, kanpokoekin atsegin agertzeko joera duena]
    kanpoeder (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es obsequioso con los de fuera de casa

    (…) Nora pertsona lotsatia zen, familiatik kanpo behintzat, kanpolarrosa, etxe barruan edo bere guraso eta anai-arrebekin oso dominantea zen ordea, oso ipurterrea eta jenio txarrekoa, baina Nora ez zen pertsona gaiztoa (…) [Ohe bat ozeanoaren erdian, Mikel Hernandez Abaitua (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:01 pm on 2011/09/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    txalupa 

    iz. Arraunez edo motorez higiarazitako itsasontzi txikia (bela txikia ere izan dezake). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 11:53 am on 2011/09/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    noraezean 

    adb. 1. Helbururik gabe, galdugordean, nora gabe. Itsasontzia noraezean zihoan. 2. Inora joan edo ezertara jo ezinean, nahitaez, ezinbestean. Ez ohi naiz sartu ardandegietan noraezean, premiaz eta ezinbestez baino. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [nahitaez, ezinbestean]
    derrigorrean, ezinbestean, ezinbestez, gura eta gura ez Bizk., nahitaez, derrigor Heg., baitezpada Ipar.
    [helbururik gabe, galdu-gordean]
    galdu-gordean Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) sin rumbo, a la deriva, sin una meta concreta (2) forzosamente, necesariamente, por necesidad, a la fuerza, sin remedio
    fr (1) à la dérive, sans but, au hasard (2) nécessairement
    en (1) adrift, aimlessly (2) necessarily

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel