iz. 1. Indar handiz eman edo hartutako kolpea. Aurpegian zartada ederra eman zion. 2. Zarta-kolpea, makilakada. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. Heg.
[ukaldia] belarrondoko, danbada, danbateko, dangateko, ezpaineko, kolpe, masaileko, matraileko, muturreko, takateko, ukaldi, zanpateko, zaplateko, zaplazteko, zartako, zartateko, kaska Ipar., kaskako Ipar., kolpeka Ipar., mustupileko Ipar., panpako Ipar., paso Ipar., zaflako Ipar., kolpekada Heg., zartadako Heg., plastada Bizk., plastateko Bizk., zaplada Bizk., zapladako Bizk., matelako Ipar./Naf., mazelako Ipar./Naf., zafra Ipar./Naf., zanpako Ipar./Naf., zarta Ipar./Naf., zaflada Naf., zafladako Naf., belarraldeko Zub., kaskateko beh., ahutzeko zah., kohat Ipar. g.e., azote Ipar. zah., zafardako Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) golpe (2) varazo, bastonazo, paliza (3) bofetada, sopapo, torta
fr (1) coup, coup de canne ou de bâton (2) gifle, claque
en (1) [talka] blow, bump; [zarata] bang; [norbaitek emandakoa] hit, slap (2) beating; [umeari ipurdian] spank; [zartailuarekin] lash
Belarrondoko batena bezalako zartada lehorra entzun zen. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)
Iñigo Martinezek gola zartada batez sartu zuen atzo. Zoragarria izan zela diote komunikabide guztiek.

Argazkia Iñigo Martinezen Twitterretik hartua
Eibarren beste esan nahi bat ere badauka “zartada” berbak. [zartaria] esaten zaio eta zoro puntua izatea da [zartarian eukitzia] http://www.eibarko-euskara.com/hiztegia/bilatu . Bigarren esanahia da.