Updates from March, 2012 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:23 am on 2012/03/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    oroimen 

    iz. 1. Ikusi, entzun, ikasi, sentitu direnak gogoan gordetzeko eta gogoratzeko ahalmena; gogoa, iraganeko oroitzapenen gordelekutzat hartua. Gure oroimen ahularen lagun etorri den liburua. 2. Oroipena, oroitzapena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [ikasitakoak-eta gogoan gordetzeko ahalmena]
    gogo, memoria, oroitzapen, memorio Ipar., gomuta Bizk., gomutapen Bizk., oroipen g.e., oroite g.e.
    [oroitzapena]
    g.e. gogoramen, gogorapen, oroipen, gomuta Bizk., akordu g.e., memoria g.e., oroi g.e., oroitza g.e., oroitzapen Ipar. jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) memoria (2) recuerdo
    fr (1) mémoire (2) souvenir
    en (1) (ahalmena) memory (2) (oroitzapena) memory, remembrance

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 8:48 pm on 2012/03/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    karapaixo 

    iz. Arrasaten eta Debagoienan ama pontekoak Garizuman oparitzen duen ogia.

    Sinonimoak: iz.
    [karapaixo] mokotz, paskua-ópill. (Bergarako euskara)

    Beste hizkuntza batzuetan (Bergarako Euskara):

    es Torta triangular con huevos; la madrina al sobrino (besuetakuai) en Pascua.” (Izag Oñ).

    Ohitura zen ama pontekoak bere besoetakoari Paskua Udaberrikoz urtero paskua-opilla oparitzea. Gerraoste aldera galdutako ohitura.   Oblada, cierto pan que regalaba por Pascua la madrina a los ahijados. .

    Nere amapuntako Antzuelako Tia Juli zan eta Paskua Udaberrikoz urtero-urtero etortzen jatan etxera karapaixoa eskuan zebala. Klem [Bergarako hiztegia (moldatua)]

    karapaixo (irinaketaurunak.wordpress.com)

     
  • Maite 10:36 am on 2012/03/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    aldarrikatu 

    du ad. 1. Zerbaiten berri aldarrika eman, aldarri eginez adierazi. Bere salgaiak kalez kale aldarrikatuz. Udal-deiak aldarrikatu. Ebanjelioa aldarrikatu. 2. Zerbaiten eskakizun edo defentsa aldarrika egin. O’Connellen ondoko herrizaleak irlanderak salbatzea merezi zuela aldarrikatzen hasi ziren. 3. Independentzia, erregimen politiko bat, lege bat, etab. indarrean sartzea ofizialki adierazi. 1946an Filipinetako independentzia aldarrikatu zen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: d.
    [aldarri egin]
    oihuztatu, aldarri egin Ipar., pregonatu Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) pregonar; predicar; gritar, decir gritando (2) reivindicar, proclamar, reclamar (3) [araua] proclamar; [legea] promulgar
    fr crier, proclamer, promulguer, revendiquer
    en (1) to announce; [salgaiak] to hawk, to advertise verbally (2) to proclaim, to declare

    Ondoren dioket kontzientziak askatzen laguntzera natorrela, eta orduan bai. Orduan susmo guztiak baieztatuko zaizkie. Ikusten? Hau erreboluzinoa aldarrikatzera jatork. [Olatu bat kuartelen gainetik, Xabier Amuriza (Lanku, 2009) Orr.: 59] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 8:24 am on 2012/03/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    letreiatu 

    du ad. Hitz baten letrak banaka eta hurrenez hurren izendatu; letraz letra esan. Letreia itzazu zeure izen-abizenak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [letreiatu] letraka esan/irakurri (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es deletrear
    fr epeler
    en to spell

    -Eta letreiatu egin zien izena, astiro, esan ahala sortzen ari balira bezala letrak. [Maitea, Toni Morrison / Anton Garikano] (Ereduzko Prosa Gaur)

    letreiatu (FlickrCC, vial3tt3r)

     
  • Maite 8:04 am on 2012/03/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    esonde 

    iz. Zer egin edo nola jokatu behar den argituz ematen den iritzia (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e.
    [aholkua]
    aholku, ituntze, kontseilu, burubide Bizk., estante g.e., onu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es consejo, sugerencia
    fr conseil
    en advise

    Zein zara zu hemen niri esondeak emoteko? Ag AL 44. [moldatua] (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 8:00 am on 2012/03/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    girgilo 

    iz. (B) Gorputzeko, bereziki kokots azpiko, gizentasun toles-formakoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [lepapea]
    aloz, kolats Bizk., lepape g.e., kokospe (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es papada; gorduras bajo la barbilla
    fr double menton
    en double chin

    Lepo-toles guztiak batu egin zaizkio eta girgilo bakar bat osatu, larruzko kuxin borobil lodi bat; bertan eserita, trabeska, burua.  [Axenario, Jules Renard / Itziar Otegi (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 7:19 pm on 2012/03/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    altxaprima 

    Puntu batean bermatuta haren inguruan biratzen den burdinazko barra, gauza pisuak jasotzeko edo higitzeko erabiltzen dena. (Harluxet Hiztegi entziklopedikoa)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel