Updates from otsaila, 2013 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:53 am on 2013/02/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    afruntu 

    iz. 1. Ekaitz-haizea. 2. Laidoa. 3.  Atsekabea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (Labayru ikastegia)
    [MET.] ekaitz-haize, jazarri
    [laido] irain, laido, ofentsa
    [atsekabe] atsekabe, nahigabe, samintasun; disgustu, desplazer (herr.)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Met.) viento fuerte con lluvia (2) afrenta, ultraje; molestia (3) disgusto
    fr (1) vent fort (2) affront, outrage, camouflet (3) ennui, contrariété
    en (1) a strong wind (2) affront, insult (3) annoyance
    port (1) vento muito forte com chuva (2) afronta (3) desgosto

    Gauean egin dauen afruntuagaz, leihoak be dar-dar ibili dira. [Labayru ikastegia]

    Ez niola barkatu behar egin zidan afruntua! [Anaiaren azken hitza, Daniel Landart (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Horrek emon deutso amari afruntua! [Labayru ikastegia]

    afrentu (FlickrCC, robert birkenes)

     
  • Maite 3:02 pm on 2013/02/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    zetaka 

    iz. Orbana. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [orbana]
     kraka, lohitasun, orban, tortika, zolda, lertzo Ipar., likistasun Ipar., lohidura Ipar., uger Bizk., taka Zub., teiutasun Zub., tona Zub., satsutasun jas., maka g.e., arrazadura zah., narrio zah., mantxa Heg. beh., nota Ipar. g.e., makula Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mancha
    fr tache
    en stain
    port mancha

    (…) eta zuk aurrera segitzen duzu, zerbaiten esperoan, itxaropena erabat ezin galdua madarikatzen, poz txiki batekin konformatuko zara, edo eguna okerrik eta gaitzik eta minik gabe joatearekin ere bai, ez duzu asko eskatzen, bizirik zaudela imajinatzen segitzea besterik ez, hildakoak ez zirela alferrik hil eta jaioko direnak ez direla alferrik jaioko, mundua astaputza da, mundua zaputza da, eta egunerokotasun horretan dena joaten zaizu nahasten eta ahazten, izenak aurpegiak lekuak datak, zeure burua ere bai, zetakak zetaka estaltzen du, egunak eguna jaten du, mundua bezain zikin-estalia zara zeu ere, munduaren egia zu zara, egia zikin-estalia. [Otsoak, Xabier Gantzarain (Berria, 2013-01-27)]

    zetaka (FlickrCC, designshard)

     
  • Maite 9:35 pm on 2013/02/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    enkontru 

    iz. ‘topo egitea’. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [topo egitea]
     inkontru Ipar.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es encuentro (casual), tropiezo, lance
    fr rencontre
    en meeting,encounter
    port encontro

    Enkontru hark libidoa piztu bide zion, eta orain libido hori askatzen baino ez zen ari. [Berandu da gelditzeko, Unai Iturriaga (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    enkontru (FlickrCC, Stéfan)

     
  • Maite 9:19 am on 2013/02/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    zarrastel 

    izond. Gauza, baliabide eta ondasunak alferrik eta neurririk gabe gastatu edo erabiltzen dituena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [xahutzailea]
     xahutzaile  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es derrochador, -a, despilfarrador, -a
    fr prodigue, dépensier, -ière
    en izond. spendthrift; wasteful; iz. spendthrift; wasteful person
    port esbanjador(a), gastador(a), perdulário(a)

    Zarrastel haiek, Albert Matsonen emazteak zioena hitzez hitz aipatuz, den-dena xahutu zezaketen aitaren batean.  [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    zarrastel (FlickrCC, anw.fr)

     
  • Maite 9:00 am on 2013/02/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    muskuilu 

    ZOOL. Bibalbioen ordenako zenbait moluskuren izen arrunta. Itsas hondo hareatsu edo lohitsuetan bizi dira eta oso janari preziatua dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 12:22 pm on 2013/02/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    piru 

    iz. 1. Haria; bereziki hari edo kable bat osatzen duten izpietako bakoitza. 2. (BN) Landare-begia. 3. Ik. piro. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Hiztegi Batuan

    piru iz. ‘haria’; ‘izpia’; ‘zuntza’

    Orotariko euskal Hiztegian

    piru (AN-burg, B, BN-ciz-baig; H; ph- Dv, H), firu (V-ger-ple-arr-oroz, BN-baig; Mic 7r, Añ (V, AN)), biru (AN-araq, Sal, R; Aq 583 y 1295, H (AN)), iru (V-ple-arrig-oroz), puru (BN-mix; ph- H (BN, S)). Ref.: A (biru, firu, iru, piru, puru); Holmer ApuntV 24.

    Sinonimoak:  iz.
    [haria]
     hari
    [zuntza]
     albainu, hari-piru, harizpi, hari-zuntz, zuntz

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) yema, botón (2) hilo [generalmente de un cable u otro hilo]; fibra; filamento (3) hebra
    fr fil, filament, fibre, brin
    en thread, filament; fibre (Br); fiber (Am)
    port fio

     
  • Maite 8:37 am on 2013/02/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    hilartitz 

    iz. Hilarrian ezartzen den inskripzioa.

    Sinonimoak:  iz. g.e.
    [epitafioa]
     epitafio (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es epitafio
    fr épitaphe
    en epitaph
    port epitáfio

    Gezurtiaren paradoxa ezaguna da (“esaldi hau gezurrezkoa da” edo “gizon batek dio beti esaten duela gezurra, orduan gezurretan ari da?”). Hilartitzarena ere paradoxikoa da. Hilobian idatzitakoa, eta hilobia bera, literaturaren ikurra da. Bertan lehen pertsona fikzio bat da, aditzaren aldia ere bai. Ingelesak ezintasun hau begien bistara ekartzen digu, nik dakidala, inoiz erabili ez den epitafio posible honetan: Here lies one who always told the truth. Hots, “hemen datza egia beti esan zuen bat”, edo, ingelesetik nola itzultzen duzun, “hemen gezurra esaten du egia beti esan zuen batek”. Hemen datza paradoxa bat. [Epitafioa, Anjel Erro (argia.com, 2013-01-20)]

    hilartitz (FlickrCC, freezelight)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel