Updates from martxoa, 2013 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:17 am on 2013/03/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    txolarre 

    iz. ZOOL. Plozeidoen familiako eta Passer eta Petronia generoetako hegazti paseriformeen izen arrunta. Txikiak dira eta lumaje arrea eta moko sendoa dituzte. • etxe-txolarre. Oso arrunta da hiriguneetan (Passer domesticus). || harkaitz-txolarre. Isurialde mediterranearrean bizi da, normalean hiriguneetatik kanpo (Petronia petronia). || landa-txolarre. Lehenaren oso antzekoa da baina ez da hiriguneetan bizi (Passer montanus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:44 am on 2013/03/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    isiltasun 

    iz. 1. Hotsik edo soinurik eza; ezer entzuten ez den toki baten egoera. 2. Isilik egotea, isilik dagoenaren jarrera. Zure isiltasunak salatzen zaitu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [hotsik edo soinurik eza]: isil jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es silencio
    fr silence
    en silence
    port silêncio

    Isiltasuna, ez besterik, jaso zuen erantzun gisa, isiltasun lodia, isiltasun zorrotza, isiltasun gogorra, hitzek gaindi ez zezaketena.  [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:16 am on 2013/03/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    lepande 

    iz. 1. Lepoa inguratuz jartzen den katea-modukoa edo beste zernahi apaingarri.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    lepande (Lar ® VocCB, Izt 26r, Dv, H).

    Collar. “Collier, chaîne, ornement que l’on porte autour du cou” H. Ikusi zuen otso andiak / zeukala ark lepandea, / artzen ziona lepo guztia / burni-arantzez betea. It Fab 138 (v. tbn. 126). Kollare edo lepande urrezko bat. LE Urt 39. Jarri zion bere lepoaren inguruan urrezko lepande bat. Ur Gen 41, 42 (Urt urrelephoko). Ederrak dira zure masallak ala nola usatortolarenak: zure lepoa lepandeak bezela. CantCS (G) 1, 9 (V y V-m lepande).

    Sinonimoak: iz. neol.

     [lepokoa] : lepoko, koilare Heg., iduneko Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es collar
    fr collier
    en [bitxia] necklace; [animaliena] collar
    port colar

    Ederrak dira zure masallak ala nola usatortolarenak: zure lepoa lepandeak bezela. CantCS (G) 1, 9 (V y V-m lepande).  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    lepande

     
  • Maite 6:37 pm on 2013/03/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    mamorro 

    iz. Zomorroa; harra.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [zomorro]
     zomorro 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es insecto, bicho; coco, fantasma, espantajo
    fr insecte, vermisseau
    en insect, bug
    port insect

    Berak, bere anaiak eta etxekoek arratoiak eta mamorroak sartzen zizkidaten gelan, ni izuarazteko. [India harrigarria, GOTZON GARATE (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    mamorro (FlickrCC, aussiegall)

     
  • Maite 7:51 am on 2013/03/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    papar 

    iz. Bularraren goialdea. Paparra agerian eta besoak biluzik.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [bularraren goialdea]
     paparo Ipar., papo Ipar.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) pecho, tórax, escote; pechuga; pechera (2) (jantziena) pechero (3) solapa
    fr poitrine
    en breast, bosom
    port peito, seio

    Anak kamiseta tirantedun zuri llaburra janzten zuen, behealdean xilko ttiki xarmanta eta goialdean udak belzturiko papar eta beso luze finak bistara uzten zituena. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Papar irekiegia dik soingaineko horrek. [Estilo-Ariketak, Raymond Queneau / Xabier Olarra (Igela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Etxera bidean harategian sartu zen, oilasko paparrak eta piper lata bat erostera. [Berandu da gelditzeko, Unai Iturriaga (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    papar (FlickrCC, Andrea Jara S)

     
  • Maite 7:46 am on 2013/03/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    sarkor 

    izond. 1. Erraz edo oso barnera sartzen denaz esaten da. Hitz sarkorrak. 2. (Ipar.) Sudurluzea, besteen arazoetan esku hartzea atsegin duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [sakona]
     barneko, barnekoi, barren, barruko, sakon, barna Ipar., barne jas., barnari g.e., barrenkor g.e.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) agudo, -a, penetrante; incisivo, -a (2) entrometido, -a, intruso, -a
    fr pénétrant, -e ; incisif, -ive ; persuasif, -ive
    en penetrating, piercing; sharp
    port (1) penetrante (2) intrometido(a), intruso(a)

    Aterako garela ataka honetatik, baina horretarako ahalegina eskatzen digute herritarroi era askotako boteredunek. Behin eta berriz errepikatzen duten zerbait da, langarra bezain sarkor gertatzeraino.  [Ahalegina, Idurre Eskisabel (Berria, 2012-12-14)]

    sarkor (FlickrCC, Katelyn Kenderdine)

     
  • Maite 10:55 am on 2013/03/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    antapara 

    iz. 1. Olara ura eramaten duen erretena edo ubidea. 2. Babesharresi edo -murrua, adibidez ur-erasoei eustekoa. 3. (hed.) Babesa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [aldaparoa]
     aldaparo g.e.
    [babesa]
     ateri, aterpe, babes, babesgarri, babesgune, babespe, babestoki, beroki, estalgune, estalpe, gorape, gordegarri, hegazpe, itzalpe, lehorpe, magalpe, begiragailu Ipar., geriza Ipar., malda Ipar., sikupe Bizk., babeski jas., babesleku jas., aterki g.e., gerizagarri g.e., hegipe g.e., eskepe Bizk. g.e. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) acequia, canal de agua (2) dique; presa (3) (Hed.) refugio, protección, defensa
    fr (1) canal (2) digue (3) protection, abri, défense
    en (1) channel, waterway, canal, ditch (2) dyke, dike; breakwater; dam (3) protection, shelter, refuge
    port (1) acéquia (2) dique (3) refúgio, abrigo, proteção

    Asteak joan asteak etorri, ordea, ez ubiderik ez antapararik eraiki zigun gure gizonak. [Kurrin-kurrun vitae, Joxerra Garzia (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    antapara (FlickrCC, Mr. Theklan)

    Zu zara ene antapara segura: tú eres mi refugio seguro.  (Elhuyar Hiztegia)

    antapara (FlickrCC, Emmanuel Frezzotti)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel