Updates from martxoa, 2013 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 3:24 pm on 2013/03/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    hontz 

    iz. ZOOL. Estrigiformeen ordenako zenbait hegazti harrapari gautarren izen arrunta. Buru zabala eta aurrerantz begiratzen duten begi handiak dituzte. Normalean lumaje arrea dute eta buruan lumazko bi motots. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es búho; lechuza; autillo
    fr hibou ; chouette
    en owl
    port coruja

    Hontz despistaturen bat gure argien aurre-aurrean jarri zen halako batean eta osabak balazta barreneraino sakatu behar izan zuen bertan harrapatuko ez bazuen. [Onan, Aitor Arana (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:05 am on 2013/03/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    ikasi 

    du ad. 1. Ezagutzamultzo bat iritsi, zerbait egiteko edo erabiltzeko gaitasuna edo trebetasuna bereganatu, adimen-lanaz nahiz esperientziaz. Pentsaera eta gizalegea gurasoengandik ikasia dut. 2. Helburu jakin batez eta iritsi artean, ikasgai bat nork bereganatzeko ahalegina egin. Ikasi zuen baina ez zuen azterketa gainditu. 3. Ikasketak egin. Norekin eta non ikasi duzu? 4. (Hizkuntza bati buruz eta -z kasu-atzizkiaz) Delako hizkuntza erabiltzeko gaitasuna lortu. Euskaraz ikasi. 5. (Hizkuntza bati buruz eta -z kasu-atzizkiaz) Ikasketak delako hizkuntzan egin. Medikuntza euskaraz ikasi. 6. Jakin, jabetu. Eta nondik ikasi zuen gure herriaren berri?  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [estudiatu]
     estudiatu 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) aprender; estudiar (2) saber, enterarse
    fr apprendre ; étudier
    en to learn; to study
    port aprender, estudar;

     
  • Maite 8:02 am on 2013/03/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    ferratzaile 

    iz. Zamariak eta abelgorriak ferratzen dituena. Takilli errementaria ferratzaile aditua zen.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    ferratzaile (G-nav, B; SP, Urt III 270, Ht VocGr 383), perratzaile (V, G; Lar, Añ, H (ph-)), ferrazale (AN-ulz, S), perrazale (H). Ref.: A (perratzaile, ferrazale); Iz Als (ferrazaile), Ulz (ferrazale); Etxba Eib (perratzallia); Izeta BHizt; Elexp Berg (perratzaille).

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es herrador, -a [oficio]
    fr maréchal-ferrant
    en farrier, blacksmith
    port ferreiro

    Ferreiros herrian baziren ferratzaileak, zaldien aztaparrak eta erromesen oinetakoak itzatzen zituztenak aita zenaren marteiluaren ukaldi adretak, belaunen artean zituen eskalapoietan joak, oraino entzuten ditut. [Santiago oinez, Piarres Aintziart (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ferratzaile (CC, Eneko A.)

     
  • Maite 8:00 am on 2013/03/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    astin 

    izond. (B) Harroa. Ogi astina, pastel astina, alkate astina…  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa eta Elhuyar Hiztegia)

    Sinonimoak: izond.
    [harroa]
     arol, harro, apotz Bizk. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es esponjoso, -a, ahuecado, -a, hinchado, -a; inflado, -a, vanidoso, -a
    fr spongieux(euse), vaniteux(euse)
    en spongy, vain, conceited
    port esponjoso(a), vaidoso(a)

    Bai, adiskideak, halakoxea nintzen ni orduan: harroa, astina, fantasia baztergabe batek azpian hartua eta oso-oso neurekoia.  [Hiltzaile baten aitormena, Joseph Roth / Matías Múgica (Igela, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    astin (FlickrCC, carloswes)

     
  • Maite 2:10 pm on 2013/03/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    zirtakatu 

    ad. txinpartaka ari izan, pindartu; txinpartak atera (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [zirtakatu] zart egin, pindartu  (Labayru Ikastegia eta Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es chispear, echar chispas
    fr crépiter, lancer des étincelles
    en crackle
    port crepitar

    Horregatik, lau emakume dira Irisarriren jauregiko salan musika joka, euriaren gorabeherei erreparatzeke, tximinian zirtakatzen ari den suaz ohartzeke, salan barreiatu den sagar usainaz kezkatzeke, jotzen ari diren musikaz bero, hotzean ere bero. [Airezko emakumeak (moldatua), Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:11 am on 2013/03/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    motozerra 

    iz. Motore batek higiarazten duen zinta-zerraz osatutako tresna, eskuz erabiltzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es motosierra
    fr tronçonneuse, scie électrique
    en mechanical saw, power saw, electric saw
    port serra elétrica

    Ez baitakit motozerra bat hartu eta bertan behera botako duen arbola gaixoa, ala utzi egingo dion globalizazioaren aurkako ekimenetara joateari.  [Patri maitea, Hasier Etxeberria (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    motozerra (Zaldieroa, De Rerum Natura, berria.info)

     
  • Maite 8:13 am on 2013/03/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    biluztu 

    biluztu* e. biluzi  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [biluzgorritu]
     erantzi, larrugorritu, erauntzi Ipar./Naf., pikarraitu Zub., biluzgorritu zah
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es desnudar(se), despojar(se)
    fr (se) déshabiller
    en (1) to undress, to strip, to get undressed; to take off [your clothes] (2) to undress, to strip; to take off [someone else’s clothes]
    port despir-se

    Argia itzaltzean zenbait gauza ikusten den lez,
    isiltzean esan nahi ez dena azaltzen. Eta maiz,
    zure ahoak isiltzen dituen hitz horiek, zure begiek
    oihukatzen dituzte. Zure begien zulora abailtzen
    naiz, haizeak jotako txori bat lez; eta esaten duzun
    hori dena baino gehiago zure atzean nor ezkutatzen
    den jakin nahi nuke. Etorri eta kenduizkidazu
    arropak, kenduizkidazu dudak, biluztu nazazu, hitz
    egin dezagun ezin esan daitekenaz, begi biluziz
    begiratu elkar, badakizu, ezjakina beti izango dela
    nagusi; hori gabe ezingo ginateke bizi… etorri eta
    kenduizkidazu dudak, biluztu nazazu.

     Desnúdame, desdúdame, Anari

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel