Updates from ekaina, 2014 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:05 am on 2014/06/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    ostruka 

    iz. ZOOL. Estrutionidoen familiako hegazti estrutioniformea, 2 m-ko altuerakoa eta hego laburrak, lepo eta hanka oso luzeak eta bi behatzez hornitutako oinak dituena. Afrikako sabana eta basamortuetan bizi da. Korrika ibiltzen da (Struthio camelus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ostruka (Dv, A).

    Avestruz. “Autruche” Dv. v. austrutx. Ostruka, huntza, maloiña eta aztorea. Dv Deut 14, 15 (BiblE ostruka; Ol sai-ankaluze, Ker egalper). Larreko abereek, erainsugeek eta ostrukek goresten naute. Dv Is 43, 20 (BiblE ostruka; Ol egalper, Ker abestruz).

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) avestruz (Struthio camelus)
    fr autruche
    en ostrich
    port avestruz

    Entzun:

    Min dut, min ahal-adina, aurten herri honetan ezkurrik ez bildua; hala eta guzti, lakari-erdi bat bidaltzen diot; neronek, mendira joan eta bilduak dira banan-banan; ostruka arrautzak adinakoak izatea nahiko nuke nik, baina ez dut handiagorik aurkitu ahal izan. [On Kixote Mantxako, Miguel de Cervantes / Patxi Ezkiaga (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ostruka (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 5:23 pm on 2014/06/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    mugurdi 

    iz. BOT. Mugurdiondoaren fruitu konplexu gorri eta jangarria, baia ugariz osatuta dagoena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    mugurdi (R; Aq 24 (R)). Ref.: A; VocPir 688n; Arzdi PlantR 450.

    “Churdón (pienso es árbol), mugurdia” Aq 24. “Frambuesa” A. Cf. VocNav: “Mugardi, frambuesa (Roncal)” y “mugurdi, nombre que dan a la frambuesa o chordón (Isaba)”.

    Sinonimoak: g.e.

    [masusta gorria]: magurdi, masusta gorri, martxuka gorri Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Bot.) frambuesa
    fr framboise
    en raspberry
    port framboesa

    Entzun:

    Bazen arto errea gurinarekin, eta urdaiazpiko xerra lodiak frijituak, patatak, ilarrak kontserban, ogia, gurin freskoa, mugurdi konfitura eta bi tarta handi. [Horrela egiten dute emakumeek amets, Kressmann Taylor / Joxan Elosegi (Alberdania, 2008)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    raspberry (PixabayCC, danielbayer123)

     
  • Maite 12:00 pm on 2014/06/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    a bildu 

    INFORM. iz. Posta elektronikoko helbidean, erabiltzailearen izena eta ostalaria bereizten dituen ikurra (@ ikurraren izena) . (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa eta Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [@ ikurraren izena] : arroba (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es [@] arroba
    fr [@] arobas, arrobas, a commercial
    en [@] at-sign, at
    port [@] arroba

    Entzun:

    Posta elektroniko helbidea eman zidan, baina a bildua ipintzea ahaztu zitzaion.

    a bildu (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:44 am on 2014/06/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    supanpa 

    iz. Leherkariz betetako zilindro txikia, festa eta ospakizunetan zarata egiteko erabiltzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘petardo’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Pétard” T-L.  Herri hortan bazen magasin bat, su-ikusgarrien egiteko ekaiak saltzen zituena: bonba, ziruriko, supanpa, zirrita eta bertze. Herr 3-7-1958 (ap. DRA, s.v. su-ikusgarri). Baitzituen sekulako su-panpak […] hetaz airea bonbardatu zaukun. Larz GH 1959, 88. Zonbait etxetako kolidorretan supanpak zapartarazten dituzte, ez baita batere goxo zartakada horien medioz betbetan iratzartzea. Herr 10-11-1960, 2.

    Sinonimoak: iz.
    [supanpa] : lehergailu, txapligu (ADOREZ Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es petardo
    fr pétard
    en (UK) banger, firecracker, squib
    port petardo, bomba

    Entzun:

    Hamaika telebistak saio berezi bat eman zuen asteazkenen gauean bertan. Urte hasieran epaiketa egin ondorengo testigantzak pasa zituzten, baina balio izan zuen freskatzeko bost urteotan gertatu dena, orain absolbituak izan direnek pasa behar izan dutena. Supanpa handirik gabe, baina beste inon kontatu ez dena. [Kontatu ez dena, Aritz Galarraga (Ekografiak, 2014-06-13)] (Berria.info)

    supanpa (PixabayCC, OpenClips)

     
  • Maite 8:01 am on 2014/06/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    magurio 

    magurio (Asier Sarasua, @asarasua)

    iz. ZOOL. Prosobrankioen superklaseko molusku gastropodoa, espiralean kiribilkatutako maskor arre-berdexka daukana eta marearteko zonan bizi dena. Jangarria da (Littorina littorea).(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ikus ‘karrakela’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    magurio (V, G; Lar H), maugurio (G; Aq 140 (G)), maurio (Lh), maulixu (Darric ap. DRA), magurrio (Izt C 206). Ref.: A (magurio, maugurio); JMB AEF 1960, 21.

    Marisco, lapa“, “mariscar, lapak eta magurioak batu” Lar. “Caracol pequeño de mar, marisco” Aq. “Lapa” Izt C 206. “Hélice, género de conchas univalvas o caracolillo de mar” A. “De las especies que habitan entre rocas citaremos: magurijo, hélice (V-m)” JMB AEF 1960, 21. An estaliko gaituzute magurioz, itsas-ekaitzek! Or Mi 150. Magurio oiei aragia kentzeko, […] egosi egin bear. JMB ELG 44. Sud-etik eta Nubia-tik ekarri oi zuten marfilla, magurioak. Etxde Egan 1961 (1-3), 74. Gauza jakiña da, arraiakin, magurioakin eta erabat esateko, itxasgarau guziekin, ardorik onena zuria dala. Egan 1961 (1-3), 120.

    Sinonimoak: iz.

    [karrakela]: itsas barakuilu, karrakela, mangolino Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) bígaro (Littorina sp.)
    fr (molusco) bigorneau
    en SM , bigarro SM winkle
    port (1) cume, cume (2) terraço

    Entzun:

    Edu Lartzanguren kazetariak Twitterren botatako txio honek seeeeeekulako erantzun-sorta jaso zuen atzo. Zelan esaten zaie itsasoko barraskilo txiki horiei? Karrakelak? Magurioak? Eta non erabiltzen da bakoitza?

    • Donostia: karrakela
    • Orio: karrakela (hala dio Rikardo Uzkudunek)
    • Zarautz: murliyo, mauliyo, maoliyo
    • Getaria: maulidxo, maoliyo
    • Zumaia: maulidxo, maoliyo
    • Deba: maulixo
    • Mutriku: mangoliño
    • Ondarroa: mangoliño, mongoliño
    • Lekeitio: maguridxo (?)
    • Mundaka: maguridxo
    • Bermeo: maguridxo
    • Bilbo inguruan (baita gaztelaniaz ere): magurio

    [Karrakelak, magurioak eta mangoliñuak, Asier Sarasua (Eibartik]

     
  • Maite 10:10 am on 2014/06/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    majo 

    (Heg.) (herr.) 1. iz. eta izond. Galaia. Majo on bana eskatzen zuten lehendabiziko hitzetik. 2. adb. Ederki, bapo. Majo lo egin eta gero. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    adond. Heg. beh. [ederki]: ederki, ederkitxo, ederto, zoragarriki, zoragarriro, ederkixko Ipar., bapo beh., espezial beh., ederkiro g.e., sano Bizk. beh., primeran Gip. beh.
    iz. Heg. beh. [galaia]: xalant, galai Heg., ezkutari g.e.
    izond. [polita]: bitxi, eder, galant, polit, karan Ipar., galai Heg., pitxi Heg., marot Bizk., eijer Zub., guapo Heg. beh., berregin Ipar. zah., totil Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. (Heg.) (herr.) estupendamente (2) iz./izond. (Heg.) (herr.) galanteador, galán, joven soltero que se muestra amable con una mujer (3) iz. majo (persona que vivía en ciertos barrios madrileños a finales del siglo XVIII y principios de XIX)
    fr (1) merveilleusement bien (2) galant
    en (1) marvellously, wonderfully, terrifically (2) handsome man, gentleman, gallant
    port (1) estupendamente, muito bem (2) galã

    Entzun:

    Bai, baina majo bazkaldu duzu haren kontura! [Gure etxeko kontuak, Natalia Ginzburg / Fernando Rey (Igela, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Hala ere, majo busti ginen han beheko dohakabeok, malko erauntsia ikustekoa izan baitzen, ikaragarria. [Ez balego beste mundurik, Karlos Linazasoro (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    majo (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 7:39 am on 2014/06/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    xakel 

    iz. ZOOL. Erranidoen eta hilidoen familietako anfibio anuruen izen arrunta. Azala leuna, atzeko hankak luzeak eta sendoak, aurrekoak motzak, eta begiak irtenak dituzte. Intsektu, araknido, molusku eta beste hainbat animalia txikiz elikatzen dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Gip.

    [igela]: igel, ugaraxo Bizk., negel Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) rana
    fr grenouille
    en frog
    port rã

    Entzun:

    Dortokak, xakel eta apoak, ugaztun marraskariak gauaren babesa galtzen dute argiarekin. [Gau erdia, IRUNE LASA, 2009-03-01] (Ereduzko Prosa Gaur)

    xakel (Karobi Photography)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel