Updates from iraila, 2014 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:14 am on 2014/09/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    antxumatu 

    du ad. Besoak edo hankak bata bestearen gainean jarri. Besoak antxumatuta etxean geratuko gara? (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [antxumatu] : uztartu, gurutzatu (besoak) (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) cruzar [los brazos, las piernas] (2) [hankak, besoak] (hed.) cruzarse de brazos
    fr croiser les bras
    en [besoak] to cross/fold your arms; [hankak] to cross your legs
    port cruzar as pernas/os braços/os dedos

    Entzun:

    Lan-mahaiaren gainean besoak antxumatu eta negar egin nuen. [35 kilo esperantza, Anna Gavalda / Jesus Mari Mendizabal (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    antxumatu (Argazkia: douloscross)

     
  • Maite 7:50 am on 2014/09/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    asiaganbaria 

    iz. Jatorriz Indiakoa den eta batez ere Europan sakabanaturik dagoen herri kaukasoar bateko kidea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘ijito’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    asiaganbaria (det. Lar). “Gitano, Ijitukoa, asiaganbaria” Lar. “Asiaganbariak, gitanos (R. Soraluce, EE 1899b, 175)” Garate 4.ªCont RIEV 1934, 56.

    Sinonimoak: iz.

    [ijito] : ijito; motxaile, buhame, ijitano (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es gitano, -a
    fr gitan, -e
    en gypsy, gipsy
    port cigano, -a

    Entzun:

    Aurreiritziak aurreiritzi, idazlan honetan erromintxelei buruzko datu hauek ditugu:

    • Ijitua berbaren parekotzat ematen du asiaganbaria hitza.
    • Haien jantzi arruntak zeintzuk ziren diosku: panazko prakak eta brusa urdina, gizonek; emakumeek, berriz, painelu horia eta mantoia.
    • Euskaldunak direla dio, euskalki bereziarekin (nafar-lapurtarra seguraski)
    • Nomadak izan arren, tarteka bilerak adosten dituzte herri desberdinetan.
    • Gipuzkoa eta Bizkaiko ijitoen artean foruei (¿?) buruzko desadostasuna omen dago.
    • Gipuzkoako ijitoen burua Bonifacio izeneko bat izan zen aintzinan; gero, Matias; eta azkenaldian Benigno deritzona, bere portaerarekin ijitoentzat fama txarragoa ekarri omen duena.

     [Gipuzkoako ijitoak 1899an, Oier Gorosabel (Garagoittiko orakulua, 2014/09/21)] (Eibar.org)

    asiaganbaria (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:15 am on 2014/09/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    bilbatu 

    du ad. 1. Ehun bat ehotzeko, bilbearen haria irazkiaren harien artetik zeharka igaroarazi. 2. (hed.) Isilpean zerbait prestatu edo gogoan sortu. Zergatik, bada, bilbatu duzu iruzur hori zeure bihotzean? (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    1 Tramar, hacer la trama de un tejido; tejer; (fig.) tramar, urdir, maquinar algo. Jansenisten heresia izan dela egundaino ifernuko debruek irun, bilbatu, ehoarazi edo asmatu eta hedatu duten herersiarik finena. Elsb JBBizia 87. Zegaitik bilbatu dozu, ba, iruzur ori zeure biotzean? Eguzk GizAuz 15. Sare au Kereonek ala zerauk bilbatu ote duzu? Zait Sof 67. Zer-edo-zer ulertzen al duzu? ala, nere itzok, zure asmoak bilbatuz ari ziñanean bezin utsaltzat dituzu? Ib. 135. Asi da, ari da [organua] / iruten, ariltzen, / ekin eta jarrai / bilbatzen, eiotzen. Or Poem 517. Yauna, bilbatu itzazu eraz itzak eta ez irten aritik orren murrizki. Amez Hamlet 104. Nere buruko zazpi lakain eunez bilbatu ta iltzez eutsi itzatzu. ‘Plexueris’. Ol Iud 16, 13 (Dv bilbeko hariarekin ezpartzatzen badituzu, Ker irazkiaz eundu). Berak bilbatutako gerriko ximena gerrian eta berak landutako ereztunak beatzetan izaki. Zait Plat 118. Mats-aien astiroak itzalpeak bilbatzen ditue. “Texunt”. Ibiñ Virgil 60.

    2  “(L), ramasser en faisant des tas, des paquets, de ce qu’on ramasse” H.

    3 (BN-lab ap. A; T-L). “Alcanzar, hallar algo que era muy difícil” A. “Acquérir, bilbatu, bildu, eskuratu” T-L.  Ez da haren atseginaren parerik muga iragaiten duelarik, guarder bere buruaren jabe dela erakutsiz eta heien gatik nahi duena egiten duela… bereziki holaxet moltsa bilbatzen ahal badu. GH 1935, 307.

    Sinonimoak: ad. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [ehundu] : ehundu, irun.
    [lortu] : lortu, erdietsi.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) tramar, hacer la trama de un tejido; tejer (2) (hed.) tramar, urdir, maquinar
    fr (1) tisser, tramer(2) (hed.) tramer, manigancer, intriguer
    en (1) to weave [on a loom] (2) [gogoan sortu] to plot, to scheme, to conspire; to concoct
    port (1) tecer, tramar (2) tramar, urdir, maquinar

    Entzun:

    Halpérin-ek artoski adierazi dizkigu orduko ahaleginen nondik norakoak, eta horiek Kodearen edukian izan zuten eragina3. Zernahi gisaz ere, Frantziako Iraultzak ondu zuen hamalau urte luzez (1789-1804) halako zerrenda osotua, lege zibilen ikuspegitik aurreko legeria ezabatu eta arloz arlo bestelako legeen hariak bilbatu zituena.  [Frantziako kode zibilaren lehen proiektua, Jean di Portalis / Andres Urrutia (Jakin, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Mendearen hasieran ez bezala, Bigarren Mundu Gerraren ondoren enpresa multinazionalek bilbatu dituzten nazioarteko ekoizpen-sareak herrialde industrializatuetan zabaldu dira batez ere.  [Ekonomiaren globalizazioa, Jacques Adda / Koro Navarro (EHU, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Trajediak bilbatu ohi dituen bi aldeak nituen neurekin: handitasuna eta txikikeria, urrea eta gorotza.  [Arrainak ura baino, Hasier Etxeberria (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bilbatu (PixaBayCC, LoggaWiggler)

    bilbatu (James Tissot [PD], Wikim. Com.)

     
  • Maite 8:30 am on 2014/09/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    banda-zabalera 

    iz. Transmisio-kanal batek denbora-unitate batean (segundo batean normalean) transmiti dezakeen datu-kopurua. (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Wikipedia):

    es ancho de banda, anchura de banda
    fr largeur de bande
    en bandwidth
    port largura da banda, largura de barramento, banda

    Entzun:

    Hiru ekimen berri jarriko dituzte martxan gutxi barru: banda-zabaleraren handitzea, etxeko ordainpeko telebista edonon ikusteko aukera (“tv everywhere” deritzona) eta ‘euskal wifi’a, hau da, wifia euskal hiriburu nagusietan etxean kontratatutako salneurri berean eskuratzeko aukera.  [Euskaltelek Euskadin haztea lehenetsiko du, erosketak baztertu gabe, Pedro García Larragan (eitb.eus, 2014/05/30)]

    Interneteko konexio ezberdinen gehienezko banda-zabalera (Wikipedia)

     
  • Maite 8:17 am on 2014/09/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    kasik 

    adb. Ia. Kasik burutua du lana.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.

    [ia]: ia, abantzu Ipar./Naf., hurren Ipar. g.e., hurrentsu Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es casi
    fr presque
    en (1) almost, nearly; not quite, not completely (2) (ezezko testuinguruetan) hardly, scarcely, barely
    port quase

    Entzun:

    -Hago hemen – agindu nion, eztarria kasik urratuz; listurik barik, mihia espartzua baino lehorrago nuen.  [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

     
  • Maite 7:58 am on 2014/09/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    erabaki 

    du ad. Auzitan edo zalantzatan dagoenari buruz erabateko asmoa hartu edo iritzia eman. Epaileak erabaki behar duen auzia. | iz. Erabakitzea. Erabaki sendoa. Baiezko erabakia. Erabakia hartu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    erabaki ad.
    [deliberatu]: deliberatu, ebatzi, determinatu zah., arrastatu Ipar. g.e., disposatu Ipar. zah., erresolitu Ipar. zah.
    [asmoa hartu]: gogo hartu, gogoa hartu, gogoan hartu Ipar., bati egin Ipar. zah.
    erabaki iz.
    [erabakizuna]: deliberamendu, delibero, erabakizun, gogokunde Ipar., burubide Bizk., erabakitza g.e., deliberazio zah., determinazio zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 du ad. decidir, acordar; resolver, fallar, dirimir 2 du ad. explicar, declarar 3 da ad. decidirse; proponerse 4 da/du ad. distinguir(se), diferenciar(se), separar(se) | 1 iz. decisión, resolución; mandato, sentencia, pronunciamiento 2 iz. juicio, proceso 3 iz. decisión, determinación | 1 izond. decidido, -a; resuelto, -a; descarado, -a 2 izond. definido, -a; decidido, -a

    fr 1 du ad. décider, résoudre 2 da ad. (se) décider, (se) proposer | 1 iz. décision, résolution ; détermination

    en 1 du ad. to decide, to make/take a decision | 1 iz. decision

    port 1 decidir, concluir 2 explicar, declarar | 1 iz. decisão

    Entzun:

    4,3 milioi hautesle, bi aukera eta galdera argi bat: “Herrialde independentea izan behar al luke Eskoziak?”. Horrela, erreferendum bidez erabakiko dute Eskozian herrialdearen etorkizun politikoa; Eskozia estatu independente bihurtzen den edo Erresuma Batuan jarraituko duen.  [Burujabetzaren Alba, Jon Olano] (berria.eus)

    erabaki (FlickrCC, FutUndBeidl)

     
  • Maite 8:56 am on 2014/09/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    blastiatu 

    du ad. Jipoia eman, astindu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘jipoitu’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    blastiatu.  “(Vb. trans.) vapulear, dar una paliza. Ganberro eiten ziarduan, eta blastiatu eben biar eban neurrixan” Etxba Eib. “Nausixak txikixa blastiatzia ez da gatxa” Ib.

    Sinonimoak: ad.
    [jipoitu] :  jipoitu, astindu, zigortu, egurra eman, egurtu, epelak eman, jo  (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Orotariko Euskal Hiztegia, Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es vapulear, dar una paliza
    fr donner une raclée
    en to hit sb; to beat sb up, to give sb a beating
    port vapular, dar uma sova, dar uma surra, dar uma tareia

    Entzun:

    Ministeritzak onartu nahi duena indarrean balego, gaizkile bat zinateke. «Ez da soilik trebatzailea (adiestrador) blastiatu behar, zigortu behar da trebatu (adiestrado) pasiboa ere», esan dute lege berriaren bultzagileek.  [Delitu berria, Anjel lertxundi (Hitz beste, 2014-09-16 )] (Berria.eus)

    blastiatu (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel