Updates from otsaila, 2015 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:57 am on 2015/02/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    uf 

    interj. Norbait nekaturik, egonezinik edo asperturik dagoela adierazteko hitza. Uf! Hau da beroa! (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Hiztegi Batuan:

    interj. (nekearen-eta adierazlea) 

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es interj. ¡uf! (voz con la que se denota cansancio, fastidio, sofocación, etc.)
    fr excl oh là là!
    en interj phew
    port excl fam ufa!

    Entzun:

    Uf, utzidazu arnasa hartzen. [Jeans-ak hozkailuan, Patxi Zubizarreta (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Uf! Hau nazka! (Elhuyar hiztegia)

    Uf! Hau da beroa!  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    uf (Pixabay, CC0 Public Domain & Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:06 pm on 2015/02/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    ufa 

    ufa 1  interj. Poza adierazten duen hitza. Ufa! Zenbat gauza eder!

    ufa 2. 1. iz. (Ipar.) Ufakoa, putza. 2. izond. Hutsa. Intxaur ufak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [putza]: putz, alpore Ipar., bafada Ipar., ufako Ipar., lurrun Bizk., buhada g.e., buhako g.e., ufada g.e., bafa zah., bapore zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) interj. voz que denota alegría, alborozo (2) 1 iz. (batez ere Ipar.) soplo 2 izond. (batez ere Ipar.) vacío, -a, hueco, -a
    fr (1) interj. ouf ! (2) iz. souffle
    en (1) interj. word used to express joy, jubilation, rejoicing (2) 1 iz. puff, gust, whiff, breath 2 izond. hollow, empty

    Entzun:

    Ufa! horra katedrala, Burgoseko katedrala! [Santiago oinez, Piarres Aintziart (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Eta geltokiko buruak jadanik ez zuen hitz egiten, ez zuen egiten arnasots eta ufa besterik, espaloira begira zegoen, Hubižcka maniobraburuaren bizkarretara. [Zorrotz begiratutako trenak, Bohumil Hrabal / Fernando Rey (Alberdania-Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Gau batez, marmitakoa afaltzen ari ginela – edo porrusalda, ez naiz oroitzen -, Carmiña ikusi genuen telebistan; aitari ahotik halako ufa arraro bat irten zitzaiolako konturatu ginen. [Gezurrak, gezurrak, gezurrak, Iban Zaldua (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ufa (FlickrCC & Gaurko hitzaCC)

     
  • Maite 7:47 am on 2015/02/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    ufal 

    iz. Ur-korronte, urbildu edo urtegiko urak gainezka egin, eta normalean urperatuta ez dagoen ingurua estaltzea edo indar eta abiadura (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan ‘ufal’)

    Eibarko Euskara:

    ufal (ujal). iz. (TE). Crecida del río; inundación; lluvia torrencial; riada; aguas torrenciales. “Crecida de aguas en los ríos” (TE, 703). Ufala doia Maltzako ibaixan, iñoiz baiño hazixagua. / Laga bakian!, egualdixa ez dago gure eskuan eta eskerrak!; gure eskuan balego batian eurixa eta bestian ujala eta bestian harrixa eta bestian danak!. / Iketza egosi Eibarrera entregau burdixakin. Baten estu ibili nitzen. Banoie hogetalau zaku ta burdixakin, ta ufela! Ufela kamiñuen behera. Ta zakuek heldu ezin! Ta burdixari burtardatza hausi! Burtardatza hausi ta jo eban burdixorrek behia, ta “oin zer ein bihar ete juat nik?”. Mekolako bueltan. Atzenien burdi zaharra aitta zanak eruan Ermura, ta burdi bi ein zittuen gero! Barrixa ta beste txiki bat be bai. Ik. euri, ufalaldi, uraldi, euritte, eurizar.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ufal. v. uholde.

    Sinonimoak: iz.
    [uholdea] : uriola, uhar, uraldi (Adorez  Sinonimoen Hiztegian, ‘uholde’)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Eibarko Euskara eta Word Reference hiztegiak):

    es crecida del río; inundación; lluvia torrencial; riada; aguas torrenciales
    fr inondation
    en flood, rise, swelling
    port inundação, a cheia do rio

    Entzun:

    Ufala doia Maltzako ibaixan, iñoiz baiño hazixagua.  (Eibarko Euskara)

    ufal (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:45 am on 2015/02/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    ufala 

    1. zenbtz. Ugari 2. adlag.  Sobera, gehiegi, neurriz kanpo, neurriz gain.

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    ufala. “Abundancial o excesivamente. Ango jan da erana, ufala zan” Etxba Eib. “Ufala darabill dirua aspaldi onetan” Ib.

    Sinonimoak: iz. (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    zenbatz. [ugari] : ugari, oparo, jori, naro; erruz, eurrez, franko
    adlag. [sobera] : gehiegi, lar, larregi, sobran, soberarik

    Beste hizkuntza batzuetan (Eibarko Euskara eta Word Reference):

    es 1. zenbtz. (TE). abundante, mucho, cantidad. Hango jan eta erana, ufala zan. Ik. ugari. 2. adlag. (TE). Abundantemente; excesivamente. Ufala darabil dirua aspaldi honetan.
    fr 1. abondant, -e ; fécond, -e ; splendide, somptueux, -euse 2. trop, beaucoup trop
    en 1. abundant, plentiful, copious, generous; fertile, prolific 2. excessively
    port 1. abundante, muito 2. excessivamente

    Entzun:

    Hango jan eta edana ufala zen. (Orotariko Euskal Hiztegia, moldatua)

    ufala (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:24 am on 2015/02/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    itogin 

    iz. Ura tantaka erortzen den sabai edo teilatuaren gunea; tantaka erortzen den ur hori bera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [itogin] : itaxur (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es gotera
    fr gouttière
    en leak
    port goteira

    Entzun:

    ITOGINA

    itogin (irudia: casatoc.es)

    Banaka-banaka
    itogina bezala
    erori zitzaizkidan lurrera begiak,
    batak besteari bultza egin gabe
    galdu zitzaizkidan euritan muxuak,
    banaka-banaka
    isuri nituen malkoen bila.

    Banaka-banaka
    erori zitzaizkidan lurrera eskuak,
    taupadak zainetan,
    batak besteari bultza egin gabe
    bilatu zituzten zure aintzirak,
    negar egin ez diren malkoak
    banaka-banaka,
    ukitu nahi nuen azalaren bila.

    Izotzezko desertuetara abiatu nintzen
    aintzira berrien bila,
    itogina bezala,
    banaka-banaka
    gaztainentzako malko bila.

    Begiak erori zaizkit lurrera
    zure bila.

    [Hodeiak zapatetan, Mikel Etxaburu (Susa poesia, 2014) cc-by-sa ]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel