Updates from maiatza, 2016 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:46 pm on 2016/05/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    beto 

      iz. 1. Erroman, senatuaren dekretu bati aurka egiteko plebeko tribunoek erabiltzen zuten formula. 2. Beste batzuk proposatzen duten lege edo akordio baten onarpena indargabe uzteko eskubidea. NBEko Segurtasun-Kontseiluko bost partaide iraunkorrek beto-eskubidea dute. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [beto] : debeku (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zuz.) veto
    fr iz. (Zuz.) veto
    en iz. veto
    port iz. veto, proibição

    Beto moduko bat izan da erakundeen aldetik, eta egun ere indarrean da jarrera hori”. [Itoiz, porlanezko gezurra, Edurne Elizondo (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    beto (Pixabay, CC0 Public Domain )

     
  • Maite 9:00 am on 2016/05/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    hotzikara 

    iz. 1. Hotz-sentsazioarekin batera gertatzen den ikara, eta batez ere sukarrak edo giro hotzak eragina. Leher eginak, bustiak eta hotzikarak hartuak. 2. Sukarrak eraginik ezpain edo sudurrean sortutako erupzioa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [hozkirria]
    hozkirri Bizk., hozkirritu Bizk. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) escalofrío, tiritón, estremecimiento (2) pupa, calentura, erupción de los labios
    fr frisson, fièvre
    en (de fiebre, frío) shiver; (de horror) shudder
    port calafrio

    Hotzikara batek dardaratu zuen Nora, ordu arte bela zuriak nagi-nagi astintzen aritutako aire epel-maxkala hotzera hasita baitzegoen. [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Pettik Antzoki Zaharrean eskainiko du Hotzikarak disko berriaren aurreneko emanaldia.(donostiakultura.com)

    “Hotzikarak” disko berriaren aurkezpena (Argazkia: Petti)

     
  • Maite 1:36 pm on 2016/05/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    argazki 

    iz. (neol.) Fotografiaren bidez lortutako irudia. • argazkidenda. Argazkiak errebelatu eta argazkien inguruko materiala saltzen den denda. || argazki-oin. Argitalpen bateko argazki baten osagarri, gehienetan haren oinean, idazten den azalpen-testua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz.

        [erretratua]: foto, fotografia, potret Ipar., erretratu Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. fotografía [imagen]
    fr iz. photographie ; portrait
    en iz. photograph, photo; exposure
    port iz. fotografia

    Baziren lehen planoak eta urrutikoak, baziren argazki difuminatuak, desfokatuak, Fotomaton enpresetatik ebatsiak edo diru bereiziekin ilegalki erosiak, argazki atera berriak eta baita bi hamarkada lehenago ateratakoak ere. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    argazki (Dabid Martinez, #27hizki27argazki)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel