Updates from otsaila, 2017 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:56 pm on 2017/02/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    karraju 

    iz. Korridore. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (Labayru Hiztegia)

    [korridore] : korridore
    [enkatxo] : enkatxo

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (1) (B) pasillo (Frec. ref. al que en los caseríos va de la cuadra a la cocina.), corredor, tránsito (2) encachado de probaderos
    fr iz. corridor, couloir
    en iz. corridor
    port iz. corredor

    Txirrina jotakoan norbaiten urratsak barruntatu nituen ateaz bestaldeko karrajutik hurbiltzen.  [612 euro, Jon Arretxe] (Erein, 2013)

    karraju (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:44 pm on 2017/02/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    ero 

    ad. Zah. ero, eraiten du. Hil, erail. Renaud bere jauregian ero behar dugu. (Hiztegi Batua) || 1 adj./iz. Zentzu edo adimen gutxikoa. Ik. ergel; txoro. Bekatari ero eta dohakabea! Zein ero eta zentzugabea izan naizen orain artean! Baldinba ez zara hain eroa izango. Hago isilik, ero hori! Eta ero handia da, bildu behar den denboran ereitera doana. Arrotz guztiak ero sortu ote ditu Jainkoak, eta gu bakarrik zuhur? || Esr. zah.: Zahietan zuhur, irinetan ero. Ez da zuhur ez dena eroaren beldur. 2 adj. (Gauzez mintzatuz). Hitz ero eta ganoragabeak. Amets eroak. Hirietako atsegin ero galgarrien ondotik. Itsutasun eroa! 3 adj./iz. Zoroa, zentzua galdu duena. Beldurra sentitzen dut, ero bihurtzeko beldur ikaragarria. Santuaren esanari belarriak itxi zizkioten, eta ero baten esanari adina jaramon egiten zioten. Txakurrak ikusi zituenean puska haiek guztiak, hasi da zaunkaz ero baten modura.

    Sinonimoak  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    ero ad. zah.
        [erail]: akabatu, bukatu, erail, heriotza eman, hil, kalitu Ipar., amaitu Bizk., garbitu beh., heriotzaz hil g.e., asasinatu zah.
    ero iz./izond. Ipar./Naf.
        [zoroa]: zoro, ertzo Zub., txoro adkor.
    ero izond.
        [ergela]: arin, babalore, babo, bulunba, buruarin, eltze, ergel, eroxka, inozo, kaiku, kaskarin, kirten, lelantoni, lerdo, memo, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, txoriburu, zoro, zoroxka, zozo, zozoilo, ments Ipar., pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tontolo Heg., txoropito Heg., atunburu Bizk., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe Bizk., ganoragabeko Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., tetele Ipar./Naf., pettux Lap., ilupa Naf., pergut Zub., astapito beh., ganbelu beh., alotza g.e., haizebelats g.e., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., memelo Bizk. beh., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. (zah.) matar  || (1) 1 iz./izond. [pertsonak edo gauzak] loco, -a, insensato, -a, necio, -a, estúpido, -a (2) iz./izond. loco, -a, que ha perdido la razón
    fr (1) cime, sommet || (1) iz./izond. fou, folle, insensé, -ée ; cinglé, -ée, dingue (fam.)
    en (1) to kill || (1) iz./izond. foolish, silly, stupid (2) iz./izond. [eritasun mentala duena] crazy, mad, insane
    port (1) matar| (1) louco(a)

    Renaud bere jauregian ero behar dugu. (Hiztegi Batua)

    ero (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:44 pm on 2017/02/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    naretu 

    ad. naretu, nare/naretu, naretzen da/du ad. Nare bihurtu, baretu. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad.

        [baretu]: anpletu Ipar., baketu, baretu, ematu, lasaitu, deskantsatu Ipar., errexitu Ipar., jabaldu Ipar., ibitu Bizk., trankildu beh., artetu g.e., balakatu g.e., lañotu g.e., amatigatu zah., apazegatu Ipar. g.e., amondu Ipar. zah., fazegatu Ipar. zah., aplakatu Heg. zah., eregatu Bizk. zah.   (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. calmar(se), tranquilizar(se), serenar(se)
    fr da/du ad. se tranquilliser, apaiser, devenir languissant
    en da/du ad. to calm (down)
    port acalmar, calmar

    Neke neurtezinez nahigabetzen ninduen nire nagialdiak nahiz nostalgiak nahierara narratzeak, nire neurastenia neutralizatzeak, nerabezaroko nahimen nartzisistak natural-natural naretzeak. [ Ene, zenbat ene!, Anjel Lertxundi  (Hitz Beste, 2017-02-05 )] (Berria.eus)

    naretu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:58 pm on 2017/02/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    aintzaldu 

    ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, aintzaldu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aintzatu]. || aintzatu, aintza/aintzatu, aintzatzen du ad. Aintza eman, goratu. Ik. goretsi. Zeruko aingeru eta santuekin batean, zure maitasun eta errukia aintzatu, gurtu eta goratu nahi ditut.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    aintzaldu. Glorificar. v. 1 aintzatu. Aintzaldu daigun Agate Deuna, / Bijar da, ba, Deun Agate. Kk, canc. para los coros de Sta. Agueda (ap. DRA). Aintzaldu daigun Josu-Biotza, / aintzaldu Miren Garbia. Enb 108. Erosle gurea, Yosu biotz-bera / zugan maite, gurtu, ta baita aintzaltzen. Tene Muxika EuskOl 1933, 84.

    Sinonimoak:

    [aintzatu ad. neol.] :  abonatu, aipatu, aupatu, bedeinkatu, famatu, goragotu, goraipatu, goratu, handizkatu, laudorio eman, laudorioak eman, laudorioztatu, goraltxatu Ipar., goretsi Ipar., handietsi Ipar., laudatu Ipar., loriatu Ipar., goietsi jas., gorabideratu g.e., gorendu g.e., lorifikatu Ipar. g.e., bantatu Ipar. zah., alabatu Heg. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegian, “aintzatu”)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es glorificar, ensalzar
    fr glorifier
    en to glorify, to praise
    port glorificar

    Aintzaldu daigun Agate Deuna
    bihar da ba Deun Agate,
    etxe honetan zorion hutsa
    betiko euko al dabe.

    Agate Deuna (Santa Ageda bezperako koplak)

    aintzaldu (Argazkia: Aranguren.tv)

     
  • Maite 9:08 pm on 2017/02/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    mutxurdin 

    iz. Neskazaharra. Lau andre, hiru mutxurdin eta bat alarguna. Mutxurdin gelditu. Kattalin mutxurdina.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    mutxurdin (V-arrig-oroz, L, B, BN, S; SP, VocBN, Dv, H), mutzurdin (SP, H), muxurdin (B), motzurdin (SP, H), motxurdin (H). Ref.: A (mutxurdin, muxurdin); EI 70; Satr CEEN 1969, 189. Etim. De motz ‘cunnus’ y urdin ‘cano’.

    1. Solterona. Othe da bada Laphurdin / hautan bezanbat mutzurdin? (c. 1780). BertsZB 125. Mutxurdin bat edo bi. AstLas 70. Lau andre, hirur mutxurdin, bat alarguna. Elzb Po 206 (tbn. en Barb Sup 117 y Or Eus 111). Mutxurdin xaharrak zango sagarra gorderik dauka. JE Bur 35. Mutxurdiñai (solterona) etzaiete ikuturik egin bear. Ag G 296. Mutxurdin txaldan au muturtuko ezpazan. A Ardi 77. Kattalin mutxurdina. Zub 107. Ezkondu nahi, bainan / mutxurdin egoki. Etcham 184. Ittunik yagokan mutxurdin. Laux AB 54. Ez da iñorentzat maitagarri mutxurdin gelditzea. TAg Uzt 299. Mutxurdiña [sic] ospatsuak. Erkiag Arran 44. Mutxurdin bat donado batekin ezkontzen denean. Arti Tobera 278. Mutxurdina mutikokari. GAlm 1961, 60. Geldituko gira mutzurdin. Larz Iru 18. Hau, gaztena, mutxurdin hil beharra zen. Ardoy SFran 58. Mutxurdin direlakuak. Mattin 71. Hau zen andere mutxurdin sudur luxedun bat. Larre ArtzainE 177. En DFrec hay sendos ejs. de mutxurdin y muxurdin. v. tbn. Lek EunD 26. Lf Murtuts 36 (44 mutzurdin). Xa Odol 273. Etchebarne 97.

    “Muchurdina, […] También llaman así a la mujer de gesto avinagrado y hosco (Baztán)” VocNav; cf. tbn. s.v. mushurdiña: “(diminutivo cariñoso). Dícese de la mujer de rostro menudo y aviejado y expresión afable o tímida (Pamplona, Cuenca)”.

    2. (L-sar ap. A). Solterón. Oi mundu gaixo huntan zenbat den mutzurdin! / […] izan dadin Piarres edo den Kattalin. GH 1922, 164. Bizioz betetzen da gizon mutzurdina. Ib. 165.

    3. (Dv A, H, FauMar 78), muxurdin (AN-gip ap. A). “Rouget, poisson de mer” Dv. “Pez rojizo parecido al pajel o cabra de mar, de hocico afilado” A. “Maragota, bodión, tordo de mar […], (Labrus berggylta), […] aihena, mutxurdiña” FauMar 78. “Barbeau de mer” Lf GAlm 1957, 33. An Riberatik etorri berriak diran saldunek beren txabaluak, beren mutxurdiñak, beren brekak […]. Amez Plat 93.

    Sinonimoak: iz.

        [neskazaharra]: neskazahar  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. solterona
    fr iz. célibataire, vieille fille
    en iz. old maid, spinster
    port iz. solteirão(ona)

    “Haize hegoa, gau epela, ilargiaren argi; mutxurdinak leihoetan, teilatuan katu bi…”  [Mutxurdin, Miren Amuriza (Bira, 2017-02-03)] (Berria.eus)

    mutxurdin (Argazkia: pinterest.com)

     
  • Maite 10:21 pm on 2017/02/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    erneta 

    iz. Ipar. Errege-sagarra. Sagar erneta batzuk hautak. Erneta-sagarra.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    erneta (Lcq 86, Dv), arneta (S ap. Alth Bot 18; Chaho). (Manzana) reineta. “Espèce de pomme” Dv. “Pommier: Sagartzia. Melgak dira: üzta sagarra, arneta beltxa eta xüria, bürdüin sagarra […]” Alth Bot 18. Según DRA aparece en SP, pero no lo encontramos. v. ERREGE-SAGAR. Sagar ernetta ederrak. ECocin 36. Sagar antxote, erneta zuri on eta irindu batzuetarik. Elsb LehE 34. Sagar-erneta batzu hautak. Barb Sup 22. Erneta-sagar pullit. Barb Piar II 70.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [errege-sagarra]: errege-sagar (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) (manzana) reineta
    fr iz. (Ipar.) (pomme) reinette
    en iz. (manzana) pippin, reinette
    port iz. (manzana) raineta

    Sagar erneta goxo batzuk jan ditut.

    erneta (Argazkia: Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:27 pm on 2017/02/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    azaluskeria 

    iz. Zurikeria, itxurazalekeria. Beraz, nirekin adiskidetzeko azaldu duen gogoa azaluskeria eta itxurakeria da. Kontuz ibil fariseuen azaluskeriarekin! (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [zurikeria]: azalkeria, faltsukeria, hipokrisia, itxurakeria, itxurazalekeria, labainkeria, toleskeria, zurikeria, faltsia g.e., gezurkeria g.e., faltseria zah., filuskeria Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es hipocresía, fingimiento
    fr hypocrisie, feinte
    en hypocrisy
    port hipocrisia, fingimento

    Kontuz ibil fariseuen azaluskeriarekin!  (Hiztegi Batua)

    azaluskeria (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel