Updates from martxoa, 2017 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:06 pm on 2017/03/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    umatu 

    ad. 1. du Ipar. Jipoitu. Bi soldaduk umatu eta eho zuten. 2. da ad. Umea(k) egin. Udaberrian edo udazkenean umatzen diren behiek udan umatzen direnek baino esne gehiago ematen dute. Ardi guztiak umatu zaizkigu. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [bigundu]: Ipar.beratu, bigundu, guritu, leundu, samurtu, uxtertu Ipar., beraztu Ipar./Naf., mardotu Zub., labaindu Bizk. g.e.
        [umea egin]: erdi, erditu, haur egin, umea egin, seina egin Bizk., haurgin Gip., emerditu g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. [jipoitu] (Ipar.) apalear, sacudir, golpear (2) du ad. Ik. umotu (3) da ad. engendrar, procrear; parir (4) da/du ad. (batez ere Ipar.) ablandar(se), reblandecer(se)
    fr (1) du ad. [jipoitu] (Ipar.) battre, moudre (2) da ad. engendrer, procréer ; mettre bas (3) da/du ad. (batez ere Ipar.) (se) ramollir
    en (1) du ad. [jipoitu] to beat, to thrash, to hit (2) da ad. [umedun gertatu] to become pregnant; to procreate, to reproduce; to give birth (3) da/du ad. [bigundu] to soften
    port (1) du ad. [jipoitu] (Ipar.) espancar, apalear (2) du ad. Ik. umotu (3) da ad. e engendrar, gerar; parir (4) da/du ad. (batez ere Ipar.) abrandar-se, amolecer

    Alde batetik zenbait hegazti urtar daude, esate baterako, ubarroi handia, murgil handia, eta txilinporta txikia. Lehenengoak ez du gure artean kumatzen, baina sarri ikusiko dugu gure kostaldean, erreketan eta hezeguneetan. Murgil handia eta txilinporta txikia, berriz, podizepiformeen taldekoak dira eta Euskal Herriko hezegune gehienetan ikusi daitezke. Bikote gutxi batzuek, gainera, kumatu ere egiten dute Euskal Herrian. [Zazpi txori-espezie berri argitaratu ditugu: txilinporta, sai zuria, mokozabala, zikoina,…,  (Txoriak.eus, 2017-2-27)]

    umatu (Argazkia: Txoriak.eus)

     
    • asarasua 7:43 am on 2017/03/10 Permalink

      Eskerrik asko berba hori jasotzearren. Uste nuen nahiko erabilera arruntekoa zela (hala darabilt nik, fakultatean ikasi genuenetik, Biologia fakultateko irakasleren bati jasota: Txurruka? Altonaga? Elosegi?), baina egunotan konturatu naiz ezetz, jende askok ez duela ezagutzen. Niretzat ere ikasbidea izan da zure aukeraketa hori, “kumatu”ren aditz erregimen zuzena ikasteko balio izan didalako. “Kumatu dira” eta ez “kumatu dute”, orain arte erabiltzen nuen moduan. Hori bai, oraingoz jarraituko dut “kumatu” erabiltzen, eta ez “umatu”, niretzat animaliek “kumak” (kumeak) izaten dituztelako, eta ez “umeak”. 😉

      Mila esker!

    • Maite 9:59 pm on 2017/03/10 Permalink

      Eskerrik asko zuri! Joango gara ziur Txoriak.eus-etik gehiago ikasten… 🙂

  • Maite 8:37 pm on 2017/03/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    aldarrikapen 

    iz. Aldarrikatzea; aldarrikatzen den gauza. Giza eskubideen aldeko aldarrikapena. Sindikatuen aldarrikapenak. Hautagai gehienak ez datoz bat euskararen ofizialtasunaren aldarrikapenarekin. Aldarrikapena egin bezain laster, kardinalak eta aita santua Te Deum laudamus ozenki kantatzen hasi ziren. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
    [aldarrikapen] : deiera, proklama. 
    [aldarrikapen] : aldarrikatze, proklamazio.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) pregón (2) proclamación; reivindicación, reclamación (3) (Zuz.) promulgación
    fr annonce publique, proclamation, notification, revendication
    en proclamation; announcement
    port reivindicação

    Aldarrikapenei eutsiko diegu berdintasuna lortu arte! #martxoak8

    aldarrikapen (Argazkia: unison.org.uk)

     
  • Maite 11:48 pm on 2017/03/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    arkakarats 

    iz. Astoarrosa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko euskal hiztegian

    arkakarats (G-nav, AN-larr), arkarakats (V-gip), arkarakatxa (G-goi), alkakats (G-nav), alkakaatz (AN-araq), alkalkaatx (AN-araq), alkaratx. Ref.: A; Ond Bac (alkakats); Ardi Plant1.

    Rosal silvestre, escaramujo. “Alkaka-atza. Rosa canina, escaramujo (en el Aralar Navarro)” Arzdi Plant1. “Alkaratx. Espino (D. Irigoyen)” DRA. Cf. Baraib: “Alcaracache. (Llanada de Vitoria). Fruto del escaramujo o rosal silvestre. […] El arbusto que lo produce. En Salvatierra alcaracáz y ascaracáche; en Alegría, ascaracachi”. Cf. LzG: “Arcalla. Escaramujo; rosal silvestre (Acosta), 131”. Baratz-erdijan arkakaratz (rosal) ederra eguan. Altuna 33. Eta orregaz batera, arkakaratzaren gorengo adarrian, geldi-geldika, larrosa polit-ikusgarrija agertuten asi zan. Ib. 36.

    alkakaratz. “(G-nav), fruto del espino” A. Cf. VocNav: “Alcaracate. Fruto del rosal silvestre, llamado escaramujo y agavanzo (Guirguillano, Puente la Reina)”.

    Sinonimoak: iz.

        [basa-arrosa]: basa-arrosa  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Bot.) rosal silvestre, escaramujo (Rosa sp.)
    fr (Bot.) églantier
    en (Bot.) dog rose, wild rose

    Eta orregaz batera, arkakaratzaren gorengo adarrian, geldi-geldika, larrosa polit-ikusgarrija agertuten asi zan. Ib. 36.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    arkakarats (Gaurko hitza, domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:30 pm on 2017/03/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    goitigale 

    iz. g.er. Goragalea. Ik. botagura; botalarri. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    “(L), vómito” A. “Ganas de vomitar. Goitigaleakin nago” Izeta BHizt. Bat batean gaxotzen da, sabel min andi batekin, gero goitigale edo goragale zenbeitekin. FIr 170.

    Sinonimoak:iz. g.e.

        [goragalea]: botagale, botagura, botalarri, egozgale, goragale, goitiko Ipar., goitinahi g.e., goralarri g.e., goranahi g.e., goranzko g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. ganas de vomitar; vómito, náusea
    fr iz. envie de vomir, nausée, vomissement
    en iz. feeling like vomiting; nausea; queasiness
    port iz. náusea

    Goitigalearekin nago. Izeta BHizt. (Orotariko Euskal Hiztegia, mold.)

    goitigale (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:23 pm on 2017/03/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    desarrazoi 

      desarrazoi iz. Arrazoiaren aurkako gauza; arrazoirik eza. Hizkuntzan, beste anitz gauzatan bezala, arrazoi guztiek daukate barrenean beren desarrazoi zati bat. Desarrazoizko bideetan barrena amildu zen. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [desarrazoi] : 1. arrazoi falta.  2. zentzugabekeria, ergelkeria (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. sinrazón; falta de razón, desatino, despropósito (2) iz. irracionalidad
    fr (1) déraison, folie (2) irrationalité
    en (1) injustice, wrong, outrage (2) irrationality
    port (1) ilogicidade (2) irracionalidade

    Non dagoen zentzugabekeriaren desarrazoia?  [Paper festa, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2012) Orr.: 184] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    desarrazoi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 12:12 pm on 2017/03/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    itsumustu 

    iz. Ustekabea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [ustekabea]
    ezuste, ezusteko, ustekabe, gertu Zub. g.e. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sorpresa
    fr surprise
    en surprise

    Bihotzak itsumustu latza eman dit.

    itsumustu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:48 pm on 2017/03/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    palu 

    iz.  Bizk. Lgart. Makila-ukaldia. Ondo eginen pagua, ate ostean palua (esr. zah.).  (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Bizk. beh.

        [makilukaldia]: makilukaldi Ipar., makilada Heg., makilakada Heg., makilaka g.e., makilazo Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. palo, vara (2) iz. (B) (lgart.) golpe, porrazo
    fr (1) bâton (2) coup
    en (1) stick (2) blow,  thump
    port (1) vara (2) (golpe) porrada, surra

    Ondo eginen pagua, ate ostean palua (esr. zah.).  (Hiztegi Batua)

    palu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel