Updates from martxoa, 2017 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:13 pm on 2017/03/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    zamaketari 

    iz. Zamak garraiatuz bizibidea ateratzen duen langilea. Portuko zamaketariak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Cargador. Baionan zamaketari bizi den Arrosako gizon bat. Herr 27-6-1961 (ap. DRA). Baiona bazter horietako judu, mariñel ala geltokiko zamaketari batzu. Larre ArtzainE 267.

    Sinonimoak: iz.

        [zamak garraiatuz bizibidea ateratzen duena]: soinkari, lepakari g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. cargador, -a, carguero, -a; descargador, -a
    fr iz. débardeur, docker ; chargeur, -euse
    en iz. [pertsona] loader; [portuan] docker, stevedore
    port iz. carregador, -a; (de barcos) estivador, -a

    Portuek normal aritu behar dutela esan die zamaketarien ordezkariei, eta akordio bat lehebailehen egin beharra dagoela. [Zamaketaren dekretua atzera bota du Espainiako Kongresuak, Xabier Martin (Berria.eus, 2017-03-16)]

    zamaketari (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:33 pm on 2017/03/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    elauso 

    iz.  Ipar. Elur-jausia. Elauso handiak jaisten baitira mendi kaskoetatik amilka eta punpaka. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    elauso. v. elurrauso. elurrauso (BN, S; Foix ap. Lh), elauso (-lh- BN; T-L), elur-lauso (L-ain), eluaso (G-goi), elur-oso (S-saug), eluoso. Ref.: A (elurrauso, elhur-auso, elhauso, elur-lauso); Lh (elhur-auso, elhur-oso); JMB At (eluaso).

    1. Avalancha de nieve, alud. Ez xoilki hitzaren gatik, bainan elhauso edo elhur montoin handiak jausten baitira anbilka eta punpaka. Herr 24-2-1955 (ap. DRA). Elhurra mendi kaskoetarik jausten eta amiltzen hasiz geroz, gero eta trunpiltzenago da, elhauso alimale batzu porkatzen baitira azkenean. Herr 8-1-1959, 1. Sagar-Saron iragaiten intzaur-oihanetan barrasta gaitza eginez, uraste izigarri edo eluoso handiek bezala, gero urruntzeko uhainka-uhainka. Herr 3-12-1964, 4.

    2. elurroso (AN-5vill, S; -lh- Lander (S) ap. DRA), elur-lauso (B), elur-lauzo (BN-baig ), elur-laso (AN-5vill). Ref.: A (elurroso); Satr VocP (lauzo); Gte Erd 89; Izeta BHizt2 (lauso). “Remolino de nieve y aun su aglomeración” A. “Ventisquero” Lander (ap. DRA). “Ventisca” Satr VocP. “Elur lasoa ari du” Gte Erd 89. “Mendi zoko oietan elur lausoak” Izeta BHizt2.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [elurbizia]: elurbizi, elur-jausi, elurbildu Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) alud, avalancha
    fr iz. (Ipar.) avalanche de neige
    en iz. avalanche
    port iz. (Ipar.) avalanche, avalancha, alude

    Elauso handiak jaisten baitira mendi kaskoetatik amilka eta punpaka. (Hiztegi Batua)

    elauso (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:49 pm on 2017/03/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    upategi 

    iz. Upeltegia. Jendeak nahi duena esango du, baina, ardo kontuetan, upategi klasikoak nahiago. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [upeltegia]: soto, upeltegi, bodega Heg. beh., xai Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es lugar donde se hallan las cubas; bodega; tonelería
    fr chai
    en (wine) cellar
    port adega, tanoaria

    Jendeak nahi duena esango dik, baina, ardo kontuetan, upategi klasikoak nahiago. [Gezurrak, gezurrak, gezurrak, Iban Zaldua (Erein, 2001) (Ereduzko Prosa Gaur)]

    upategi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:27 pm on 2017/03/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    baliatzaile 

    adj/iz. 1 Zerbaitez baliatzen dena. Gauzak non-nahi kariotuz doazelarik, autobidearen baliatzaileak loriatzen dira prezio apaltze honekin. 2 adj./iz. Zernahi aukeraz, kezka handirik gabe, baliatzen dena. Badira ere aitzindari baliatzaileak, ontsa irabazten dutenak guti arriskatuz. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    baliatzaile, baliatzale.

    1. Utilizador, que emplea. Aizen beraz prudent eta / Zuzen baliatzaille, / Nekeetan borthiz eta / Atseginen neurtzaille. / Ezen hanbat gizon eztik / Ezpatak hill munduan, / Nola atsegin soberak / Eman baitu putzuan. EZ Eliç 101.

    (En sdo. peyorativo). Aprovechado. Badira ere aintzindari baliatzaileak, ontsa irabazten dutenak guti irriskatuz. Herr 21-4-1960 (ap. DRA). Mesfida adi hortaz… Baliatzalea omen duk… Sosa sendi badu, klianta atxik ahala atxik artzen omen duk. Larz Iru 70.

    2. baliazale (S ap. Lrq). “Qui fait valoir” Lrq.

    3. Valedor. Eta honako hau bidenabar bederen esan nahi nuke: ez naizela noski hautatua izan neuregan aurkitu duen baliakuntzaz baliaturik dagoelako orain Altuna dagoen aulkian jarria. Baliatzaileen premian izan balitz, bazukeen bazterretan baliatzaile sendoagorik. MEIG IV 108.

    Sinonimoak: adj./iz.
    [baliatzaile] : 1. erabiltzaile. || 2. goranahi, aprobetxategi, oportunista (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz./izond. (Ipar.) aprovechado, -a, que (se) aprovecha
    fr profiteur nm
    en opportunist
    port aproveitado(a)

    Badira ere aitzindari baliatzaileak, ontsa irabazten dutenak guti arriskatuz. (Hiztegi Batua)

    baliatzaile (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:14 pm on 2017/03/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    lapaitz 

    iz. Uztaoa. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [lapaitz] : lapa-belar (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Leitzako Hizkera Adierazkorra (PDF)

    Belar soroetan izaten den belar txarra. Belar txarrek izaten duten gisan, zainak luze baititu eta arrunt gaiztoa baita garbitzeko, jende gaiztoari esaten zaio. Konparaziotako ere, asko erabiltzen da: Lapaitze beño gaixtogoa da (“Lapaitza baino gaiztoagoa da”). Maila arinekoa da, baina, ez da arruntean aurrez aurre esaten.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, 5000 Adorez, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es (Bot.) acedera (Rumex sp.) || iz. Mikol. (Hydnum repandum) lengua de vaca. || (Bot.) lampazo mayor, bardana {Arctium lappa}
    fr (Bot.) oseille
    en (Bot.) sorrel, oxalis
    port (planta) azeda, azeda-miúda

    Eguzkia da niregana izpika, amodioaren zoroa gorago haziz lapaitz soro abandonatuan baino. [Ulenspiegelen elezaharra, Charles De Coster / Koldo Izagirre (Elkar/Alberdania, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    lapaitz (Wikimedia Commons, Burschik)

     
  • Maite 11:43 pm on 2017/03/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    maistraki 

    adb. Maistrasunez.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es magistralmente, con maestría, con tono de maestra.
    fr avec maestria, impérieusement, magistralement
    en masterfully, with mastery
    port magistralmente

    Uxoa Anduaga soziologoak maistraki azaldu du egunotan berripaper honetan umoreak boterearekin duen harreman estua; are, umorea eskuarki erresistentziarekin eta kontra egitearekin lotzen bada ere, egiaz, gehienetan, boterearen aldeko tresna izaten dela.  [Umorea eta bertutea, Idurre Eskisabel (Arkupean, 2017-03-11 )] (Berria.eus)

    maistraki (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:29 pm on 2017/03/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    ikareria 

    iz. Dardara, izua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ikareria (R-vid), ikararia (H), ikarari (AN; Hb ap. Lh (-kh-)), ikareri (B; VocB), ikererie (B). Ref.: A (ikarari, ikareri, ikareria); Asp Leiz2; Izeta BHizt (ikererie).

    Temblor. “Temor, espanto” A. “Temblor de tierra” VocB, A e Izeta BHizt. “Bartatsean ikererie izan dugu” Izeta BHizt. Orrelako zerbait ikararia sartu izandu ba-litzait niri. Mb OtGai II 185. Andia da oraingo gure ikareria. Mb OtGai III 210. Lurraren ikarariak, arrien autsteak. Ib. 68. Hire ürzain batek emaiten dik lürrari ikhareria. Chaho AztiB 9. Beriala prest dago / kaballeria; / artilleria / izigarria, / arek ematen debe / ikareria. Afrika 89. Gudariak ikareriz ta bildur ezin aundiagoaz beterik. Inza Azalp 75.

    Sinonimoak: iz.
    [ikareria] : dardara (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. temblor; temor
    fr
    en
    port

    Lur ikareria batek asaldatu ditu nafarrak gaur goizean.

    ikareria (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel