Updates from azaroa, 2017 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:47 pm on 2017/11/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    noranahiko 

    adj.  Zernahitarako eta noranahiko oinarria. Larramendi izan da, lehenbiziko aldiz eta erabat, hizkuntza larrekoa noranahiko bihurtu nahi izan duena. Gizalegearen beltza: gizonak noranahiko eta emakumeak sukalderako! (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [moldakorra] : malgu, erabilera askoko/anitzeko, erabilera anitzeko; moldakor, moldaerraz 

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izlag. disponible para todo, disponible para cualquier parte; convenible; [persona] Que tiene capacidad para adaptarse bien a cualquier situación, trabajo o función.
    fr disponible pour tout
    en available for everything
    port disponível para tudo

    Ez dakit gaitasunez hala naizen, baina jarreraz behintzat noranahikoa naiz.  [Berria, 2007-12-18, «Uste dut nire dohainetako bat badela erregulartasun dezentean aritzea», Beñat Zamalloa [Kultura]] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    noranahiko (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:51 pm on 2017/11/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    haxitu 

    ad. du Zakurrak zirikatu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    haxitu (S; Foix ap. Lh, Dv). Ref.: A; Lh (aixeatu).

    Exciter un chien” Dv. “(Sc), excitar a los perros” A. v. 2 hazitu, axekatu, haizatu (6). Zeren dütük hik zalhegi / txakürrak haxitzen ardier. Casve SGrazi 96.

    Excitar, provocar. Ordü beita Santa Grazin jotia, / Haxit Janari [=Jana d’Albret-i] mardakeria, / Aztaparka dezon bizipidia, / Jagoitik ez dezen ükhen bakia. Casve SGrazi 80.

    Sinonimoak:

    [haxitu]: zirikatu, xaxatu, narritatu, bultzatu, kinatu, piztu, berotu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. incitar a los perros
    fr exciter un chien
    en incite dogs
    port incitar cachorros

    Txakurrak haxitzera noa!  (Elhuyar Hiztegia)

    haxitu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:11 pm on 2017/11/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    itsasmin 

    iz. Itsasoaren nostalgia. 

    Orotariko Euskal Hiztegian

    itsasmin, itxas-min, itxaso-min.

    Pasión, nostalgia (del mar). Itsasminak hartu ninduen; hasi nintzen barneko guzien goiti aurthikitzen, ez nuelarik ur xorta bat bera ahoaren xaharratzeko. Prop 1896, 183. Itxas-miña. “Anhelo de mar”. Laux AB 29. Berezkoa izan du euskaldunak itxaso-miña. SMitx Aranz 229. Legor-barrukaldeetan ezin iraun izango leukee arrantzaleok: itsas-miñak jota, euren izaera ta gogo alaia, illun […] biurtu bagarik. Erkiag Arran 85.

    Sinonimoak: iz.

    [itsasmin] : nostalgia 

    Beste hizkuntza batzuetan (OEH eta Google Translate):

    es pasión, nostalgia (del mar)
    fr nostalgie de la mer
    en nostalgia of the sea
    port nostalgia (do mar)

    Berezkoa izan du euskaldunak itsasmina. SMitx Aranz 229.  mold. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    itsasmin (Pixabay, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:16 pm on 2017/11/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    pattal 

    adj. 1 Heg. Ahula, makala, indargabea. Ik. txakal2. Luzio osasun pattalekoa da. Frantziako ekonomia pattalari bultzada emateko. Iazko denboraldia pattala izan zen zuentzat. Gaur ere eguraldi pattala. 2 adb. Heg. Ahul, makal. Pattal dabilkigu ama azken egunotan. Osasunez pattal samar dabil. Suitzak pattal ekin zion partidari. Euskal txirrindulariak pattal aritu dira. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    pattal. v. PATTAL (s.v. patal).

    patal (V-m-gip; A Apend). Ref.: A; Etxabu Ond; Iz ArOñ.

    1. Flojo (referido a personas y a cosas). “Pesado, tardo” A. “Inútil” A Apend. “De poco sonido y también de poco bote. Los duros falsos de nuestra juventud tenían zarata patala, y también era patala la pelota que botaba poco” Etxabu Ond 115. “Patala (biotza), débil” Iz ArOñ. “Kafie patal samarra, eskasa, sustantzi gutxikoa” Vill (comunicación personal). Bizitzaren langintzan langille zeran bikote gajoa: bai esplikazio kaskarra ta patala zerala zu, zerorrek ematen duzun bizi ori argitzeko! Vill Jaink 58.

    (Uso pred.). “Mediano de salud, semi-enfermo, malucho. Patal xamar dago, está bastante enfermo” Vill (comunicación personal). Osasunez patal-xamar dabil. ZArg 1958, 59.

    2. “(V-m), balbuciente” A.

    Sinonimoak: iz.

    [pattal]: makal, ahul  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. (Heg.) enfermo, -a, débil, indispuesto, -a (2) izond. (Heg.) torpe, tardo, pesado, -a
    fr (1) adb. affaibli, -e ; abattu, -e (2) izond. maladroit, -e ; lourd, -e
    en (1) adb. ill, indisposed, unwell (2) izond. clumsy, sluggish
    port (1) adb. (Heg.) doente, enfermo(a), fraco(a),  indisposto(a) (2) izond. (Heg.) lerdo(a), lento(a), tardo(a)

    Nahikoa pattal egin nuen lo. [Baina bihotzak dio, Xabier Montoia (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    pattal (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:38 pm on 2017/11/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    mozki 

    adb. Ipar. Moztasunez, motz. Mozki eta idorki erantzun zioten gure agurrari. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    mozki (R-uzt ap. A; Dv, H (+ -tzk-)), muzki (S (Foix) ap. Lh).

    1. “Mozki utzi du, il l’a laissé tout court” Dv. “Motzki mintzatu zaut, il m’a parlé avec brusquerie, dureté, sévérité” H. “Bruscamente” A. “(Commander) sèchement” Lh. Gure agurrari hain motzki eta idorki ihardetsi zuten. Prop 1882, 181. Izeba eta haurrak mozki eta iraunki eleketan ari ziren. Mde Pr 83.  (Fig.).  Zendako bada hoin mozki itzuli gitzaizko [Donianeri] bizkarrez? JE Ber 12.

    2. (Dv -> A). Brevemente.

    3. Estrechamente.  Hertsia da [itsasoa sartzen den arteka], guk uste baino luzeagoa ere; egundainoko lerdoin okilaren bi zatiek saheskatzen dute motzki. JE Ber 91.

    Sinonimoak:  adond. Ipar.

        [moztasunez]: murrizki  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. (Ipar.) bruscamente; brevemente
    fr adb. (Ipar.) brusquement; brièvement
    en adb. (Ipar.) sharply, abruptly; briefly
    port adb. (Ipar.) abruptamente; brevemente

    Mozki eta idorki erantzun zioten gure agurrari.  (Hiztegi Batua)

    mozki (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:44 pm on 2017/11/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    mobilizazio 

    iz.  Mobilizatzea. Langileen aldeko mobilizazioak egin. AHTaren aurkako mobilizazioak antolatuz. Mobilizazioetan parte hartzeko. Mobilizazio jendetsu eta zabala. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [mobilizazio] : mobilizatze (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. movilización
    fr iz. mobilisation
    en iz. (UK) mobilisation; (US) mobilization
    port iz. mobilização

    Euskal Herriko herri eta hiri askotan ekitaldi eta mobilizazio ugari antolatu dira gaurko, indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko egunean.  [Indarkeria matxistaren kontrako mobilizazio ugari Euskal Herri osoan , Gorka Berasategi (Berria.eus, 2017-11-25 )]

    mobilizazio

     
  • Maite 5:48 pm on 2017/11/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    bederatzi 

    iz. 1 zenbtz. Zortzi eta bat, 9. Aurten beteko ditu bederatzi urte. Bederatzi hilabeteren buruan. Bederatzi puntuko bertsoa (Ik. bederatziko 3). Hogeita bederatzi. Berrehun eta bederatzi. Beste bederatziak non dira, bada? 2 (Data adierazteko). Gaur, otsailak bederatzi, astelehena. Datorren hilaren bederatzian. 3 (Orduak adierazteko). Goizeko bederatziak arte. Iluntzeko bederatzietan. Bederatzi eta erdiak. Bederatzi orenak eta erdiak. Bederatzi eta erdietan. Bederatzi eta laurdenak edo bederatziak eta laurden. Bederatzi(ak) eta laurdenetan. Bederatziak eta bostean. Bederatziak hamar gutxi(ago). Bederatziak laurden gutxi(ago)tan. 4 (Izen gisa). Bost eta lau bederatzi dira. Bederatzi zenbakia.(Hiztegi Batua)


     

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) zenbtz. zehazt. nueve (2) iz. [zenbakia] nueve
    fr zenbtz. zehazt. neuf
    en (1) zenbtz. zehazt. nine (2) iz. [zenbakia] nine
    port nove

    Gaurko hitzak bederatzi urte bete ditu gaur.

    bederatzi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel