Updates from otsaila, 2018 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:52 pm on 2018/02/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    elurtza 

    iz.  Elur-erauntsia; elur kopuru handia. Elurtzarik ikaragarrienekin ere. Elurtzan biluzik sarturik. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    elurtza (G-azp), elurtze (S; -lh- SP (sin trad.), Dv, H (L), A), edurtza (V-gip), edurtze (V-arr-gip). Ref.: Lrq (elhurtze); Etxba Eib y Elexp Berg (edurtza); SM EiTec2 134; Gte Erd 24 y 89.

    Tr. Documentado en textos vizcaínos de los ss. XIX y XX, además de en Mirande. En DFrec hay 4 ejs. de elurtza.

    Nevada; nieve caída. “Elhurketa ou elhurtze, quantité de neige” Dv. “Grande quantité de neige” H. “Cúmulos de nieve que duran en las umbrías. Kerizpietan, udabarrixan aurrera irauntzen eben edurtzak” Etxba Eib. “Glaciar, acumulación de nieve. Mendiarte aretan batzen dan edurtzia, izotz biurturik bere astuntasunan bultziagaz, etortzen da ibai bat bezela” Ib. “Edurtzekin Asturiastik trenak etorri ezinda ei dauaz” SM EiTec2 134. “Ori da elurtza (G-azp)” Gte Erd 24. “Mendian edurtza itzala euen (V-gip)” Ib. 89. “Mendian edurtze andia dao (V-arr, G-goi), […] edurtze handie dago (V-arr)” Gte Erd 89. “Edur haundia. Nieve en abundancia, lugar con mucha nieve. Gorlan izan gaittun. Han jaon edurtzia” Elexp Berg. Neguko edurtza ta lei otz andiak. Añ NekeA 225. Edurtzan billosik sarturik. Añ MisE 107. Kana betean beukan edurtzea. AB AmaE 390. Deabruak, edurtzan erpe-markak itxirik. A Ezale 1897, 5b. Edurtzak ixoztuta mendi, baso ta nai-ñun. Enb 41. Edurtzan emen bixi ezinda / Ango lurmenak topetan. Ib. 122. Ixil berak didatzi edurtze ganian. “Sobre la nieve”. Laux BBa 18. Mendi, lur, elhurtza guritan / dizdir argizari zuritan. Mde Po 88.

    (Bera), elurtze (H), edurtza (Zam Voc). Nevada. “Erori zen gabaz elhurtze handi bat” H. Jausi edurtza andiak. AB AmaE 368. [Iaungoikoaren] agindupean bizi dira aizea ta trumoia, ekaitz, euri, txingor da edurtza zuri zuria. Ag AL 142. Emeko uzabak eta bere etzekoak, edurtzerik ikaragarrienakaz be, domeketako mezea eta sarriyaune-artzea ezteuriez isten. Akes Ipiñ 19.

    Sinonimoak: iz.

        [elur-erauntsia]: elurte (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. nevada; temporada de nieves
    fr iz. temps de neige, quantité de neige, grande chute de neige
    en iz. [erauntsia] snowstorm; snowfall
    port iz. nevada

    Bizitza elurtzaamaigabea iruditu zait, zuritasun horretan betiko noraezean ikusi dut neure burua, etxe eta haitzuloen babesik gabe, suaren epeltasunik gabe, izututa eta izoztuta. [Pendrive, Arrate Mardaras (Susa, 2013)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    elurtza (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:47 pm on 2018/02/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    izotzaldi 

    iz.  1 iz. Izotza, izotza egitea; izotza egiten duen denbora. Neguko oskarbiek gauetan izotzaldi gaitza dakarte berekin. 2 iz. Irud. Haien arteko izotzaldia urtu zenean. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    izotzaldi. Helada. Edo izotzaldiak edo uzta ugariak zekazten. Or Mi 90. Otzak gauetan izotzaldi gaitza dakarte berekin. Etxde JJ 38. (Fig.). Ekin zion Piaresek iketan, euren arteko izotzaldia ziaro urtu zala aditzera eman nairik. Etxde JJ 278.

    Sinonimoak: iz.

        [izoztea]: izozte, jelate, hormate Ipar., karronte Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. helada (2) iz. (hed.) enemistad; frialdad, indiferencia
    fr iz. gelée
    en iz. frost
    port iz. geada

    Ate-leihoetatik elurra kendu beharra izan zen, pasabide bat ebaki eta maila batzuk egin hamabi orduko izotzaldi batek morrenetako granitoa baino gogorrago bihurtu zuten izotzezko hauts hartatik ateratzeko. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000))] (Ereduzko Prosa Gaur)

    izotzaldi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:37 pm on 2018/02/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    ebatu 

    ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. oratu]. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal hiztegia

    ebatu. v. 1 oratu.

    Sinonimoak: iz.
    [ebatu] : e. oratu, heldu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es asir, agarrar, coger, apresar
    fr saisir, prendre
    en to seize, to grab, to grip, to take hold of
    port segurar, agarrar

    Eta gela batean
    bi ohe bakar pegatuta
    har dezaten arnasa
    izaretatik ebatuta.
    Eta aurrean, bilutsik eta garbi ikusteko elkar
    dutxa zuri bat.

    [KoiLarak, Izaro (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ebatu (Argazkia: izaromusika.com)

     
  • Maite 11:01 pm on 2018/02/25 Permalink | Reply
    Tags: ,   

    ixtegi 

    iz.  g.er. Ukuilua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ixtegi, istegi.

    1. Cárcel. v. itxitegi. Gizon talde bat arrestatua Franzesak Baionako Uri barruan istegira sartua zeukala. Izt C 428.

    2. (G-goi, -ei AN-gip), istegi (AN ap. A), isteri (AN-gip ap. A). Ref.: A (istegi, isteri); JMB At (ixtegi). “Corral de ovejas” A. “Pocilga” Ib. “Corral destinado a ordeñar ovejas” JMB At. “Ixteiya eta txerritokiya, cuadra (AN-gip)” M. Lekuona (comunicación personal). Ixtegiako zulotik joan da. Lander (ap. DRA). Ardiak bildu egin bear, esnia kentzeko, ixtegira! Auspoa 97, 19. Istegikoak legarrik… zuririk ez daiela nabartu. Gand Elorri 214. Benta-etxeko saietsean zegon istegi aundi batean. Berron Kijote 53.

    Sinonimoak:iz. g.e.

        [ukuilua]: abeletxe, ganadutegi, itegi, ukuilu, abeltegi Ipar., barruki Ipar., heia Ipar., mandio Ipar., korta Bizk., estrabi zah., establia Ipar. g.e., ezkaratz Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) establo, cuadra
    fr iz. (Ipar.) ferme, écurie, étable
    en (1) iz. stable, stall
    port iz. estábulo, estala

    Benta-etxeko saihetsean zegoen ixtegi handi batean.  [Berron Kijote 53. , Orotariko Euskal Hiztegia (mold.)]

    ixtegi (Argazkia: guresustraiak.wordpress.com)

     
  • Maite 10:25 pm on 2018/02/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    arraitu 

    ad. arraitu, arrai/arraitu, arraitzen 1 da/du ad. Lap. eta BNaf. Argitu, distiratu. Zeure arima zizun argi sainduz arraitu. 2 da/du ad. Lap. eta BNaf. Alaitu. Kopeta ilunak arraitu nahiz egin dut irri eta kantu. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. L-BN (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [argitu]: argi egin, argi eman, argiratu, argitu, argiztatu, klaratu Ipar. zah.
        [alaitu]: alaiarazi, alaitu, begia argitu, begiak argitu, begiak ireki, poztu, zoratu, alegeratu Ipar., bozkariatu Ipar., loriatu Ipar., alegratu Heg. beh., pagutu Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. (BN/L) iluminar, alumbrar (2) da/du ad. (BN/L) alegrar(se), animar(se)
    fr (1) du ad. illuminer, éclairer (2) da/du ad. réjouir, exulter
    en (1) du ad. [argitu] to light; to illuminate (2) da/du ad. [alaitu] to cheer up, to liven up; to cheer sb/sth up, to liven sb/sth up
    port (1) du ad. (BN/L) iluminar (2) da/du ad. (BN/L) alegrar-se, animar-se

    Irribarre zabal batek arraitu zuen Orschwiren aurpegia. [Brodecken txostena, Philippe Claudel / Itziar Diez de Ultzurrun (Igela, 2011)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    arraitu (Argazkia: cerradoporabandono.wordpress.com)

     
  • Maite 10:45 pm on 2018/02/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    gisu 

    iz. 1 iz. Ipar. eta Naf. Karea. Gisu bizia. Ongarriari gisua ematea. Landetan gisua ezarri. Heiak gisuz zuritu. 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Gisu harria. Gisu harrobia. Gisu ura. || gisu labe, gisu-labe Karobia. Gisu-labea bezain handiko ahoa zabalduz. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gisu. v. giso; kisu.

    Sinonimoak: iz. Ipar./Naf.

        [karea]: kare, galtzina Naf., latsun Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (GN/Ipar.) cal
    fr iz. (GN/Ipar.) chaux
    en iz. lime [substance]
    port iz. (GN/Ipar.) cal

    Kafea eskaini zion eta, kanabera zati txipiz egindako gortina ozena zeharkaturik, gisuz zuritu berria zegoen terraza koxkorrera irten ziren.  [Chevrolet tropikala, Rafa Egiguren (Susa, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    gisu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:34 pm on 2018/02/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    errebolta 

    iz.  Matxinada, jazarraldia. Diru garbi eta ohore handiak eskaini dizkie erreboltan parte hartzen dutenei. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    errebolta (H), errebuelta (SP, H), erreboilta (S ap. Lrq).

    1. Revuelta, alzamiento. Jaunaren hitzaren plazan / errebolta garbi-garbia / predikatzen du elizan. Monho 38. Maiatzeko hilaren bigarrenian / errebolta izan dugu Madrillako hirian. FrantzesB I 25. Frantzian errebuelta / zenbait du asirik, / ogei eta bost urte / ditu konpliturik. Ib. 20. Kontrariorik gabe, erreboltarik gabe, bekhaturik gabe bere sujet dohatsuen amodioarekin. Jaur 184. Israeltarren errebolta eta gaztigia. CatS XII (tít). Erreboluzionea da errebolta autoritate zibil suerte guzien kontra. Elsb Fram IX. Ezen bekatua Jainkoaren kontrako errebolta bat da. Lap 379 (V 173).

    2. errebuelta (G, B). Revuelta, curva. v. bihurgune (4). Bat-batean, gu buru giñala, errebuelta batean, beltzak aurrez aurrez. Auspoa 292, 211. Nik bein batez, errebuelta batean, esku beretik zetorren batekin, muturrez mutur aariak bezela jo nuen. JAIraz Auspoa 143, 107. Geure eskumatik errebueltan zan eta lar belozidade ekarren aurretik etorren orrek. Gerrika 167.

    3. errebuelta. Réplica. Txiboak beste baten deitu zidan txio, / isilldu nuen laster esanaz adio; / baña zuk nola dezun jotzen txorrotxio; / errebuelterako [sic] nik ez det balio. AB AmaE 404.

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. revuelta, alzamiento
    fr iz. révolte, sédition
    en iz. revolt, uprising; mutiny
    port iz. revolta, alçamento, levantamento, levantada

    Erretiratuen erreboltak ez du atzera-bueltarik. 

    errebolta (Argazkia: Marisol Ramirez/Argazki Press (Berriatik hartua)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel