Updates from ekaina, 2018 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:11 pm on 2018/06/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    txangot 

    iz. Oso sargori, sargori baino bero handiagoa

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txangot. “(V-ple), bochorno más caluroso que sargori” A. v. sargori, txangori.

    Sinonimoak: iz.
    [txangot] : bero-sapa, sargori, bero astun, bero pisu, goha, sapa

    Beste hizkuntza batzuetan (5000 Adorez Hiztegia eta Word Reference hiztegiak):

    es bochorno muy sofocante
    fr chaleur étouffante
    en sultry weather, stuffy weather (informal); (hot day (colloquial)) scorcher
    port constrangimento muito sufocante

    Eguzkia galtzen hasita zegoen arren, txangot zegoen oraindik ere hiri osoan. [Egurra Pinotxori (moldatua), Aritz Gorrotxategi (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txangot (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:50 pm on 2018/06/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    bestelakotasun 

    iz. Bestelakoa denaren nolakotasuna. Han espiritua hain eztiki zoraturik aurkitzen da, hain jainkotasunez erabat beterik, non batasunean galtzen baita bestelakotasun guztia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bestelakotasun, bestelakotarzun (Casve).Diferencia. “Hétérogénéité” Casve. [Demokreitoren] ustean, zer guziak banako gogor eta ebaki-ezinez osotuak daude: banako oiek berdinak omen dira, izan. Zer diranen bestelakotasuna, beraz, banako oiek, elkarrekin eratzeko ta ezarteko erak omen dakar. Zait Plat 57. Bestela, oraingoek ez bezala, pentsatuko dutela segur da, ez hain segur zer-nolako izango den “bestelakotasun” hori. MIH 214.

    Sinonimoak: desberdintasun, ezberdintasun, alde (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. diferencia
    fr différence
    en difference
    port diferença

    Ez da segur zer nolakoa izango den bestelakotasuna. (Elhuyar hiztegia)

     

    bestelakotasun (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:24 pm on 2018/06/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    harro 

    iz.  1 adj. Barnea hutsik duena edo barnean hutsuneak dituena, trinkotasunik ez duena. Lur harroan hobeki ernatzen da hazia. Luma bigun harro artean lo. Ile harroak. Janzki eta soineko harroak. Ogi harroa. Pago harro batean gorde behar izan dut. || Gogoeta harroak. 2 adj. Haizeaz mintzatuz, hautsak eta bazterrak harrotzen dituena. Eskualde hartan tramontana esaten diote ipar-mendebaldeko haize harroari. 3 adj. Itsasoaz mintzatuz, nahasia, zakarra. Zure haurtzaroko itsasoa miretsi nahiko zenuke, Sokoa edo Donibane aldeko itsaso harro bizia. || Zenbat arrantzale irentsi ote ditu Kantauri Itsasoak bere olatu harro eta kizkurren artean. 4 adj. Hantustez betea. Ik. harroputz. Harro bezain lotsagabe zelako. Gizonik harroena apaltzeko. Gazte buru-harro ondasunzalea. Gure mende harro honek. || Medikua ere, hego haizea baino harroagoa bera, azken egunetan lore sorta batekin etorri zitzaion. 5 (Adizlagun gisa). Harrokeriaz, hantustez. Ik. harroki. Dirudienez, delako handikeria ez da bekatu, harro-harro eta lotsagabeki azaltzen baitute. || Bidezko harrotasunez. Euskaldun izateaz harro agertzen direla. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    harro adond. [harrokiro]: harroki, handioski Zub., burgoiki g.e., harrokiro g.e., haidorki Ipar. g.e., hanpuruski Ipar. g.e.
    harro izond. [harroputza]: arrandia, arranpalo, burgoi, buruharro, buruiritzi, buruzut, gorati, haizetsu, hanpurutsu, harroputz, ustetsu, farfaila Ipar., haidor Ipar., handios Ipar., fier Ipar./Naf., fanfarroi beh., goi-nahi g.e., haizeputz g.e., handiputz g.e., handiusteko g.e., hantustetsu g.e., hantuts g.e., harroti g.e., putzontzi g.e., banaloriatsu zah., fardo Ipar. g.e., hankor Ipar. g.e., hanpurus Ipar. g.e., urgoi Ipar. g.e., burupetsu Ipar. zah., fazati Ipar. zah., superbio Ipar. zah., soberbio Heg. zah.
        [arola]: arol, astin, apotz Bizk.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. hueco, -a; esponjoso, -a; ahuecado, -a (2) izond. orgulloso, -a; altivo, -a; presumido, -a; soberbio, -a (3) adb. soberbiamente, altivamente, arrogantemente (4) adb. orgulloso, -a; contento, -a; alegre
    fr (1) izond. creux, creuse ; spongieux, -euse ; gonflé, -ée, enflé, -ée (2) izond. orgueilleux, -euse ; vaniteux, -euse, prétentieux, -euse ; arrogant, -e (3) adb. orgueilleusement, avec arrogance, vaniteusement (4) adb. fier, fière, orgueilleux, -euse ; content, -e
    en (1) izond. spongy, light (2) izond. proud, arrogant, show-off (3) adb. proudly, arrogantly (4) adb. proud, happy
    port (1) adj orgulhoso(a)

    LGTBI kolektiboaren aldarrikapenez bete dira kaleak. Aurten ere harro agertu gara.

    harro (Argazkia: Marisol Ramirez/ Foku

     
  • Maite 11:51 pm on 2018/06/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    at 

    postpos. (-tik atzizkiaren eskuinean). -tik kanpo. Etxe barruan eta etxetik at. Bilbotik at bidalia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    at (BeraLzM). Tr. Aparece en textos meridionales del s. XX; en la var. ate sólo lo hallamos en Azkue, Lizardi y N. Etxaniz. En DFrec hay 36 ejs. de at.

    1. (Tras instr. o ablativo, con vb. de movimiento). Fuera de, hacia afuera de. “Bilbaotik at biraldu dira asko” BeraLzM. Cf. ate (4). Prakerre erbesteratu eitela Arribil-tik lau legua ingurutik at. Kk Ab I 39. Euzkera aldeztu biogu andi, / Txiki, lekaide, apaizak… / Euzkel-Erritik at bialdurik / Erdalkerizko ekaitzak (1922). Enb 46. Balu, eramamiz at lioake / izardi joriarekin. “Lo expulsaría de la yema”. Or Eus 318. Ogasun Zaingoa Bilbaoz at eramana izan dalarik. EAEg 17-6-1937, 1821. Onek erriak zuzitzen ditu, gizonak euren etxietatik at iraitzi oi ditu. Zait Sof 169. Bidalduko nauala / neure lanetik at. Ormaetxe Ipuintxuak 67 (ap. DRA). Nora dagiket iges zeru ta lurretik at, nigana etor zaitezen nere Iaun ori? Or Aitork 10s. Emendik at badoaz, zeruaren ederra ikusteko oi da. Berron Kijote 161.

    2. Fuera, en el exterior. Jaio berri askan datza, besoak at; / Erdizka agiri, ezpanez jostaka irri. B. Manterola in Onaind MEOE 698. Neugan bakia zala at billau nenduban, / zoruna baña soilik daukogu barruban. “La quise encontrar fuera”. Laux BBa 66.

    + ate. (Tras instr. o ablativo). Fuera de. Ibar-zugatzak esaten yakenak be debeku onetatik at gelditzen dira. ForuAG 137. Elorri punten bildurrez beti / gurutzatik at bainago. Laux BBa 10. Zeure laztanik gabe eztago lorarik, / esku orrenkandik at eztabil gizonik. Ib. 102. Begoz emendik ate ire ederkiak; / ar bitzate besteek laztan goriak. Ldi BB 124. Euskal-erriatik ate bizi-izaten omen, geienean. Ldi IL 40. Alarik ere, sariketaz ate, oien lanak aurkeztu ditezke, ta are epai-maiaren aipakunde oberena yaso. Ib. 98. Greziarrak, urietatik ate, leku zabaletan, goiburutzat zerua zeukenetan, biltzen ziran artarako. A Y 1934, 6. Oroagindu onetaz-at dauden arazoetarako. “En todo lo que en este Decreto no esté ordenado”. EAEg 20-12-1936, 597. Baña ez elizatik at, eliz barruan baño (AN). Herr 19-3-1959 (ap. DRA). Nagon! Nere begiak zer dakus? / Nigandik ate dagon mundua / noren eskuz / sartzen zait begi-ogean? NEtx LBB 244. Izu-izu ta bere onetatik at, Santxo Panzaren oera sartu zan. Berron Kijote 180. Etxetik-at ikusi zuanean bentariak, ongi faratu nai izan zuan atea, baiña ez zioten utzi mantatzailleek. Ib. 192.

    Sinonimoak: postp. neol.

        [kanpo]: kanpo, landa, ate zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar hiztegia eta Google translate):

    es postp. (-tik at forman) fuera (de)
    fr postp. hors de
    en out of
    port fora de

    Itxaropenez beteta ikusi nuen urruntzen, erdi ametsetan oraindik, errealitatetik at. [Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    at (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:52 pm on 2018/06/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    zardai 

    iz. 1 iz. Haga, makila luzea. Zardai handiekin erasotzen diote gaztainari. 2 adj. Liraina. Bizpahiru metro gorako zuhaitz zardai bat. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [haga]: eskumakila, haga, makila, satai, zaharo, zigor, paldo Ipar., bastoi beh., bara zah., uhe Ipar. g.e., zarta Bizk. g.e.
    zardai izond.
        [liraina]: lerden, lirain, pertxenta, pinpirin, poxpolin, segail, zegazta, sona Bizk., zarden Bizk., sotil g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. pértiga para derribar castañas (2) izond. (batez ere Ipar.) esbelto, -a
    fr svelte, mince
    en slender, slim, svelte
    port adj esbelto(a)

    Bizpahiru metro gorako zuhaitz zardai bat. (Hiztegi Batua)

    zardai (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:10 pm on 2018/06/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    zarpaildu 

    ad. zarpaildu, zarpail/zarpaildu, zarpailtzen 1 da/du ad. Zarpail bihurtu. Gure osaba nola zarpaildu zaigun! Soinekoa zarpaildurik eta burua hautsez beterik zekarrela. 2 (Era burutua izenondo gisa). Jaka ilun zarpaildua eta gorbata beltz koipetua. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. g.e.

        [zarpail bihurtu]: altsitu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. demacrar(se), consumir(se) (2) da/du ad. volverse grosero, -a, volverse zafio, -a (3) da/du ad. volverse andrajoso, -a
    fr (1) da/du ad. (s’)émacier (2) da/du ad. devenir grossier, -ère ; devenir loqueteux, -euse
    en (1) du ad. to become haggard (2) du ad. [zakartu] to become rude
    port (1) abater-se, consumir-se (2) tornar-se rude (3) tornar-se esfarrapado

    Zeharo zarpailduta zaude!  (Elhuyar Hiztegia)

    zarpaildu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:12 pm on 2018/06/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    desadostasun 

    iz. Adostasunik eza. Aita-semeen arteko desadostasunak. Asmoetan bat egin arren, praktikan desadostasun sakonak dituzte. Desadostasun handiak sortu dira. Desadostasun oihu batzuk ere entzun dira. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [adostasunik eza]: desakordio (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. desacuerdo
    fr iz. désaccord
    en iz. disagreement
    port iz. desacordo

    Eta hori ez zuten izan desadostasun bakarra idazleak eta argitaratzaileak Nemo kapitaina zela eta. [Mikel Strogoff, Jules Verne / Karlos Zabala (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    desadostasun (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel