Updates from ekaina, 2018 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:38 pm on 2018/06/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    bortxatzaile 

    iz.  Bortxatzen duen pertsona; bereziki, emakume bat bortxatzen duen gizonezkoa. Bortxatzaileentzako zigorra. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bortxatzaile (SP, Urt V 237, Dv, A), bortxazale (S ap. Lh y Lrq; Foix ap. Lh)

    Que obliga. “Qui contraint” SP. “Coactor” Urt V 237. “Celui qui force; celui qui fait ou a fait violence” Dv. “El que hace violencia” A.

    Violador. Neskato edo emazten bortxazaliak. FPrS 26.

    Allanador, que fuerza (una puerta, etc.). Bortxazailerik balitz, lehen hetsgailua trenkatu ondoan, etxola bakhotxa bortxaz hartzekoa lukete. Prop 1896, 268.

    bortxazale (Gèze). “Importun” Gèze.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. violador, -a; que violenta, que utiliza medios violentos
    fr iz. violeur, -euse
    en iz. rapist
    port iz. estuprador(a)

    Mobilizazioak deitu dituzte gaur, ‘La Manada’ auziko bost bortxatzaileak aske utzi ostean (Argia.eus, 2018-06-22)

    bortxatzaile (Argazkia: Pablo Lasaosa)

     
  • Maite 8:41 pm on 2018/06/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    asaldura 

    iz.  Ipar. Asaldua. Gaua asaldurarik gabe iragan zen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    asaldura (H, Dv, A), asaldadura (H).

    1. Turbación, perturbación, alboroto. “Trouble, bruit, soulèvement, émotion” H. “Perturbación, alarma, emoción fuerte” A. v. asaldu. Galdu zuen, ordu beretik, bere barneko bakea, etzen asaldurarik baizen haren kontzientzian. Lg I 348. Bakharrik kondemnatzen zuen sobraniazko khexaguneak sor-arazten duen asaldura. Lg II 182. Beldur ziren gertha zadin zenbeit asaldura populuaren artean, heldu baziren yabetzerat ordu hartan Jesusez. Ib. 251. Urrezko xahalaren adorazionea, hainbertze errenkura eta asaldura zoro. Hb Egia 7. Etzuen nihor entzun nahi; ezpata gorritzen zion odolak yabaltzen zion asaldura, maiz behar gabe yauzia. Ib. 79s. Gaua iragan zen asaldadurarik gabe. Prop 1881, 39 (ap. DRA). Hortarik izan zen asaldura gaitza Kanpaderan. StPierre 32. Ordu berean asaldura handi bat, oihu bortitz batzu entzuten dire. Barb Sup 60. Aiphatu asaldura gaitzaren ondotik. Ib. 147. Eta gizonak, bere gogoaren asalduragatik eta guztiz ere, ikusi zuen bestearen begiak zindo zirela, eta zoargi. Mde HaurB 71.

    2. Asalto, ataque. Haren populuak aurkhi zezan tenplu berean gerize segur bat etsaien asalduren kontra. Lg I 332s.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [asaldua]: asaldu, nahasmendu, deboilamendu Ipar., durduza Ipar., durduzadura Ipar., nahasdura Ipar., alterazio Heg., asaldazio zah., nahasteria zah., altaramendu Ipar. zah., nahastekamendu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [asaldua] (Ipar.) turbación, perturbación; alboroto, agitación (2) iz. asalto, ataque (3) iz. (Med.) alteración; trastorno
    fr (1) iz. [asaldua] (Ipar.) trouble, inquiétude, effroi, révolte, soulèvement (2) iz. (Med.) trouble, perturbation, désordre
    en (1) iz. disturbance; racket, noise (2) iz. (Med.) disorder; disturbance
    port (1) iz. [asaldua] (Ipar.) turbação, turbamento, perturbação; alvoroço, alvoroto, agitação (2) iz. assalto, ataque

    Iruñeko talde bortxaketaren egileak aske utzi izanak asaldura eragin du. Sarean segituan hasi dira zabaltzen protestak eta kalera deitu du mugimendu feministak. Protesta jendetsuak egiten ari dira hiriburuetan eta hainbat herritan. Auzitegiraino joan dira Iruñean.  [Haserrea sarean eta kalean, Oihana Elduaien (Berria.eus, 2016-06-21)]

    asaldura (Argazkia: Berria.eus)

     
  • Maite 8:48 pm on 2018/06/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    aukera 

    iz.  aukera 1 iz. Hautatzea; hauta daitezkeen gauzetako bakoitza. Gizonaren bizitza aukera hutsa da. Bidelagunaren aukera egiteko orduan (Ik. aukeratu). Bi aukeraren artean hautatu. Baturako formen aukerak eskainiak daude. Aukera guztiak berdintsuak dira. Berak egin zuen jakien eta edarien aukera. 2 iz. Hauta daitezkeen gauzen multzoa. Zaila da aukera dagoenean aukeratzea. Aukera handia duzu denda hartan. Liburu kontuan ez da aukera handirik. Arkume onak hazi ditugu, gaztatik berriz aukera, okerragorik ez dezagula izan hemendik aurrera. 3 iz. Zerbait egiteko gertatzen den ahala edo egokiera. Ik. mentura 2. Hemendik aurrera urtean aldizkariaren bi zenbaki ateratzeko aukera izango dela. Emakumeak ez zuen garai hartan ikasteko aukera handirik. Atzerrira ateratzeko aukerarik ezagatik. Euskarari giro berri honetan zabaltzen zaizkion aukerak eta ate berriak. Irabazteko aukera alferrik galdu. Ekainekoaz gainera beste aukera bat dute irailean. Aukera ederra eskaintzen dio arlo horretan ari nahiko duenari. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [aukerakizuna]: aukeraketa, aukerakizun, hautaera, hautaketa, hautaldi, hautapen, hautatze, hautespen, hauta Ipar., hautu Ipar., elekzio g.e., hautamen zah., hautza Ipar. zah.
        [aukeramena]: aukerabide, aukeramen, hautabide, hautamen
        [egokiera]: abagune, aldarte, bide, egokiera, era, era on, koiuntura, okasio, aizina Ipar., ara Ipar., errekontru Ipar., parada Ipar., ereti Bizk., beta Gip., apuko g.e., mugaldi g.e., mugon g.e., atiza Ipar. zah., deretxa Gip. zah.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. opción (2) iz. elección (3) iz. variedad, surtido, selección; abundancia (4) iz. ocasión, oportunidad
    fr (1) iz. option (2) iz. sélection, élection (3) iz. choix, assortiment (4) iz. occasion, chance, possibilité, opportunité
    en (1) iz. choice, option; alternative (2) iz. [aukeratzea] choice (3) iz. [gauzen multzoa] choice, selection, range, assortment (4) iz. [abagunea] chance, opportunity, occasion
    port (1) iz. opção (2) iz.escolha, eleição (3) iz. seleção; abundância (4) iz. ocasião, oportunidade

    Izan ere, aldaketa eta gogoeta garaia da euskarazko hedabideentzat: kontsumo eredua asko aldatu da urte gutxian, eta horietara egokitu behar dute komunikabideek. Horretarako, nahitaezkotzat jo dute egonkortasun handiagoa izatea. Hori bideratuz gero jauzi bat egiteko aukera ikusten dute. (Berria.eus, 2018-06-20)

    aukera (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:13 pm on 2018/06/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    sugandila 

    iz. Muskerraren itxurako narrastia, hura baino txikiagoa eta eskuarki arrea (Podarcis sp.). Sugandila, euli ehizan. Sugandila bezala zuloetan sartzen. || horma sugandila, horma-sugandila Itsasaldeko Euskal Herriko sugandila mota arruntena (Podarcis muralis). (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    sugandila (G-nav, AN, Ae; Añ (AN); -il AN-egüés), sagundila (V-ger; Lcc (-ea, det.)), suaingila (L), suandila (V-gip), suandola (H), suangila (-illa V-ger, G-to-bet, AN-gip-5vill; -il AN-larr), suangilo (AN-gip), subalindara (V-gip), subandila (V-gip, G-nav), subangila, subekandela (L-ain), subekandra (R-uzt), subelindara (V-m, G-nav), subelingara, subemandil (B), subendil (AN-ulz), subilandara (G-nav), subilinta (G-nav), suhendila (SP -> Dv, H y A), sugaindila, sugalinda (G; Lar, Añ (V), H), sugalindara (V-gip, G-goi), sugalindila (H), sugandela (BN-lab, Sal), sugandola (BN-arb; H), sugangila, sugebandila (BN-baig), sugegandila, sugekandela (L; Dv), sugekandera (L-ain, R-uzt), sukandela (T-L), sugelandara (V-arr-oroz-m; Zam Voc), sugendil (AN-olza), sugelinda (V-ple-oroz), sugelindara (V-ger-m-gip, G-azp-goi), sugelinde (Zam Voc (V-ple-arr-oroz)), sugelindera (Dv (V)), sugemandila, sugendilla (R), sumaingila (B), sumandila (-ile B; Hb ap. Lh), suraingila (-illa V-ple, G-to), surangila (-illa G, AN-5vill; Lar (+ -ea, det.), Añ (G), Dv (G), H). Ref.: Bon-Ond 144; VocPir 489; A (sagundila, suangilla, suaingila, subekandela, sugalinda, sugandela, sugekandela, sugelandara, sugelinda, sumaingila, suraingilla); A Apend (subandila, subelindara); Satr VocP (suge); Ond Bac (subilinta); Iz ArOñ (suándilla, subándilla), UrrAnz (subálinddaria), Als (subandilla), Ulz (subendílle), R 293, To (suraingilla); EAEL 95; Asp Leiz2 (suangill); Etxba Eib (subalindaria); Zubk Ond (suge landara); Elexp Berg (subalinddara), Izeta BHizt2 (sumandile).

    Etim. De *suge + andere/-a. Es probable que haya habido influencia de otras palabras (sagu, lindo, kandela/-ra, süsker…) que explicaría el aspecto de algunas variantes.

    1. Lagartija. “Suhendilla, levrette, petit insecte” SP. “Escinco, lagartico pequeño, surangillea” Lar. “Lézard gris” T-L. Cf. VocNav s.v. sanatilla, sancartilla, sandrejilla, sangandilla, sangartana, sangartesa, sangartilla, sangordilla, sogalina, sogandela, sogandilla, sogindilla, sugandela, sugandilla, etc. Cf. tbn. Baraib RIEV 1907, 349. Biurtuko da surangillen, suge ta piztien bizileku. AA I 118. Suangilla, sugea, muskerra, sagua, arratoia esatea ezer ez dan bezala. AA II 355. Orobat sugeak, surangillak eta sugarrastak. It Dial 37 (Ur sugelinderak, Dv sugekandelak, Ip süskanderak). Sugandillak jandako / talua diruri. Auspoa 68-69-70, 379. Orduan abiatu zen sorgintsa […] sugaindila bat bezala. Elsb LehE 156. Ibili haiza, hor, bidez-bide, suge bandila iduri? Barb Sup 98 (en la versión de GAlm 1951, 47 suge gandila). Suangilla izutuak irudi, zere neurtitz yaioberri orren itz oskide guziek aaztumenaren zirriturik xeenetan izkuta zaizkitzu! Ldi IL 30. Eun mila sugangilen artean bat dagola buztan bikoa (V-m). A EY I 461. Sugemandilak bedeinkatuak dira (B). Ib. 442. Sugemandila ur-garaian ari izaten da (G-goi). Ib. 183. Suaingila bat (AN-larr). Ib. 442. Betazala andituta eukanak subelindara buztana orraztokian gorde bear eban (V-m). A EY IV 230. Suga, sugandilla eta beste onelako narrazti batzuk jaten ditu. EgutAr 4-12-1956 (ap. DRA). Sugandillak, euli-eizean edo armiarma sarean biltzen ari dirala ez al naute ernarazten? Or Aitork 290. Subelingara bezelaxe artzuloetan sartzen. NEtx EG 1957 (7-8), 61. Udako bero handietan suge mandil kalitzen harrusuetan. JEtchep 16. Sugelandarok biurri ta ezkatxak zirala-ta. Erkiag BatB 38. Igesika atzemoniko suangillak. Ib. 38. Zoin nagi aldiz, hegoak epheldu ordokian, sumandila! GH 1963, 118. Gaur, suangillen gisa […] or zeudek […] eguzki berotan kiskaltzen. Ataño TxanKan 115. Baita sugandilla bezela gordetzen bazera ere. Berron Kijote 61. Sugandola ferde bat da muskerra. HU Aurp 99. Suge-angela pherdeari erraiten ohi diote eskualde hetan muskerra. JE Bur 155. “Sugandila, dícese de la mujer avispada y vivaracha (Valle de Erro)” VocNav. Inquieto, movido (ref. gralmte. a los niños). “Geldik egon ari, subalinddarioi” Elexp Berg.

    (Usado como apodo). Subemandile, Mirue eta Zapelatza, iru lapur lenbiziko mallakoak. Izeta DirG 43.

    2. Sanguijuela. “Sanguisuela, sagundilea” Lcc.

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zool.) lagartija
    fr iz. lézard [petit]
    en iz. small lizard
    port iz. (Zool.) lagartixa

    Neskak, niri so egon eta gero, destainazko zirkinen bat egiten zuen eta sugandila baten moduan desagertzen zen korridore ilunean barrena. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006))] (Ereduzko Prosa Gaur)

    sugandila (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:04 pm on 2018/06/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    desosegu 

    iz. Urduritasuna, ezinegona, sosegurik ez duenaren egoera.

    Sinonimoak:
    [ezinegona] : artegatasun Bizk., erreustarzün Zub., erreustasun Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegian, ‘urduritasun’)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es desasosiego, intranquilidad, pesadumbre
    fr trouble
    en unease, feeling of unease, sense of unease, misgivings
    port desassossego, inquietação


    Esker mila, Josi Sierra, bideoa hain txukun ipintzeagatik!

    #gaurkohitza.ren 5. urteurreunaren harira bildutako argazki eta hitz guztiak ikusi nahi badituzu: Azaleratu zure hitza!

     
  • Maite 11:36 pm on 2018/06/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    piztu 

    ad. piztu, pitz, pizten 1 da/du ad. Gauzaren batetik sua edo argia sortu edo sorrarazi. Ik. isiotu; izeki; irazeki. Sua piztu. Piztu zituen kandelak. Pipa bete eta piztu ondoan. Argia pizteko. Orduan izar bat piztu du nire gau beltzak. Pitz ezazu ene baitan zeure amodioaren sua. 2 da/du ad. Irud. Honela piztu zitzaidan euskaldunenganako maitasuna. Mireio, ez jan ez edan nago, hainbesteko maitasuna piztu didazu. Garbizale eta mordoilozaleen artean piztu den eztabaida. Gerra piztu zenean. 3 da/du ad. Tresna elektrikoez mintzatuz, martxan jarri. Irratia piztu zuen. 4 da/du ad. Hilik dagoen bati bizia bihurtu. Ik. berpiztu. Hiletarik piztu zen hirugarren egunean. Hilak pizten dituena. Jesu Kristok Lazaro piztu zuen. 5 da/du ad. Irud. Euskal teatroa ere piztu nahi genuke. Haragia beste haragiagana hurbiltzeaz pizten da, ernatzen da, indarrean sartzen da. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [sua edo argia sorrarazi]: biztu Bizk., isiotu Bizk., izeki Gip., irazeki jas., atxiki Ipar. zah.
        [hilik dagoen bati bizia bihurtu]: berpiztu, biztu, arrapiztu Zub., pizberritu g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 da/du ad. encender(se) 2 da/du ad. encender, conectar un circuito eléctrico 3 da/du ad. resucitar, volver la vida, volver a vivir 4 da/du ad. (hed.) reanimar, revivir; fomentar, promover; generar; surgir 5 da/du ad. [guerra, contienda] (hed.) encender(se), ocasionar, estallar
    fr 1 da/du ad. (s’)allumer, prendre feu 2 da/du ad. allumer, brancher 3 da/du ad. [suspertu, indartu] (hed.) fomenter, raviver ; éveiller, susciter 4 da/du ad. [gerra, borroka] (hed.) éclater
    en 1 da/du ad. to light; to ignite; to kindle 2 da/du ad. to switch on, to turn on 3 da/du ad. [suspertu, indartu] to revive, to reactivate; to promote, to boost 4 da/du ad. [eztabaida, borroka] to cause, to arouse, to instigate

    Aurrerapauso bat emateko zimenduak badaudela nabarmendu du Aristik: «Sekulako harribitxiak ditugu: sare sendoa, osagarria. Sendotu egin behar da, prestigiatu». Piztu. [Pizteko garaia, Garikoitz Goikoetxea (Berria.eus, 2018-06-17 )]

    piztu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:42 pm on 2018/06/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    zintzurkoi 

    adj. Ipar. Sabelkoia. Igandea ostatuan iragaten duen gizon zintzurkoia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zintzurkoi (L, BN ap. A; Lar, Dv, H). Comilón, tragón. “Comedor” Lar. “Gourmand, adonné à la gourmandise” H. “Tragón, comilón” A. Horra gizon bat zintzurkoia eta arno edalea. HeH Lc 7, 34 (Lç gormant, He jankorrean dabillana, TB yale, Brunet, Leon jale, Dv ezin asezko gizon, Ol yatun, Ker jatun, Or, BiblE tripazai(n)). Zintzurkoien asetzen hari denak ahalkea arthikitzen dio bere aitari. Dv Prov 28, 7 (Ol zintzurkoi; Ker galdu, BiblE jende galdu). Horrela ditu etxekoak asaldatzen eta zorigaizten, bezperetara jarraiki behar orde igandea ostatuan iragaiten duen gizon zintzurkoiak. Arb Igand 132.

    Sinonimoak: izond. Ipar.

        [sabelkoia]: sabeltzain, tripazain, tripontzi, golos Ipar., sabelkoi jas., sabeldarraio g.e., gormant Ipar. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (Ipar.) glotón, -ona, comilón, -ona, tragón, -ona
    fr izond. gourmand, -e ; glouton, -onne
    en izond. greedy, glutton, big eater
    port izond. (Ipar.) glutão(ona), comilão(ona)

    Igandea jatetxean iragaten zuen gizon zintzurkoiak.

    zintzurkoi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel