Updates from iraila, 2018 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:57 pm on 2018/09/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    hezueri 

    iz. Hezurretako eritasuna; bereziki, erreuma. Hezueriak abereak jo ez ditzan. Hezueria du amonak. Zahartzean, belaunetan hezueria jartzen da. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hezueri (L, B ap. A; SP-> Dv, Lar Sup, H, VocB), hezuberi (Urt IV 238; SP ->  Dv hezuberri), ezuri (G-to ap. A), ezurreri, ezoeri. Etim. De hezur + eri, con pérdida de -r fuerte en composición; v. FHV 338.

    “La goutte” SP. “Huesos (enfermedad de)” Lar Sup. “En général, mal des os, dans leurs articulations. Belhaunetan hezueria, beharrietan gorreria […]. Arthrite dans les genoux” H. “Enfermedad que no deja desarrollar, agua entre huesos, articulaciones” VocB. “Gota, cierta enfermedad” A. “Ezuria da aunditu bat juntetan sortzen dana, bere gisa sortzen da, la gota es un tumor que nace espontáneamente en las articulaciones” Ib. Cf. Or Eus 88n: “Ezueri ta ezuri ziran “erreumaren” eta “gotaren” izenak. Gaur zenbaitek ezoeri nahiago du esan, “ezotasunetik” datorrelakoan”.

    Zahartzean begietako bista laburtzen da […] belhaunetan hezueria iartzen da. Ax (ed. 1864), 44. Ezueri bilddurrik […] etzeunkie ixango, ez-ta elbarri aztarrenik be artuko, askotan jazo oi yaken legez ardau […] indartsuz sabela […] bete daruenai. Otx 111. Beazuneria, dardareria, otzeria eta ezurreria, guziak berdin asten dira. Sabiag Y 1933, 421. Ezueria zuen amonak / tinkin zebillan bernea. “La abuela padecía de reuma”. Or Eus 88. Zaragarrak eta ezueri gaiztoak io ez ditzan [ardiak]. Ibiñ Virgil 100.

    Sinonimoak: iz.

        [eritasuna]: gota Heg.; erreuma (UZEI eta Adorez sinonimoen hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. reuma, reúma, reumatismo -> erreuma
    fr rhumatisme nm
    en rheumatism n
    port  reumatismo m

    Gaur hezueria, bihar buruko mina. Gaur dieta, bihar bankete. Gaur ezkontza, bihar hileta. Gaur Yemenen eta Ukrainan, bihar nork daki non. [Koloretan pentsatzen, Blanca Urgell (Alea Araba, 2018-09-07)]

    hezueri (Argazkia: vaaju.com)

     
  • Maite 10:49 pm on 2018/09/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    gesu baten 

    adb.  Bizk. Oso une laburrean. Ik. amen baten. Gesu baten egingo dugu hori. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gesu. v. gesi.

    gesi (V-m ap. A), gesu (V-occ ap. A), gexi (V-ger ap. A), gexu.

    (Usado en la expr. gesi bat ‘un momento’). “Luego, de aquí a poco […] (V) gesibaten” Añ. “Tiempo inmediato, momentos después. Gesu baten, dentro de poco, muy en breve” A. “Momento futuro. Gesi baten, dentro de poco (Mg PAb)” Ib. –Ze ordu da bada? –Gesi baten zortzirak. Mg PAb 115. Agur Euskalzale eta zeure zuzentari jauna; gesi bat arte isten zaitu: I.J.A.-k. Ezale 1897, 178b. Egon ardura barik, gesu baten etorriko da Peru. Zam Man 42. Gexu baterako iztiari luze eretxita. Otx 149. Gustijok lur bigurtuko gara gexu baten. Ib. 54.

    Sinonimoak: iz.
    [gesu baten] : bat-batean, berehala, behingoan, atoan, laster (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. en un momento, en un instante, en un santiamén, dentro de poco, muy en breve [gesu batean egingo dugu hori: lo haremos en un instante]
    fr en un instant
    en in an instant
    port num instante

    Gesu baten egingo dugu hori. (Hiztegi Batua)

    gesu baten (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:07 pm on 2018/09/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    babesgabetasun 

    iz. Babesik eza, babesik ez duenaren egoera. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [babesik eza]: babesgabetze, desanparo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. desarrimo, desamparo, indefensión, desprotección; falta de protección o apoyo
    fr abandon, détresse, impuissance, vulnérabilité,
    en abandonment, neglect, helplessness; vulnerability, defencelessness, defenselessness
    port desamparo; indefensabilidade, indefensibilidade

    Erabateko babesgabetasun– eta hustasun-sentipenak irentsi zintuen berriz. [Hauts haietatik, Unai Villena (Elkar, 2016)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    babesgabetasun (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:50 pm on 2018/09/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    altsitu 

    ad. altsitu, altsi/altsitu, altsitzen da ad. Zah. g.er. Listu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    altsitu, altzitu (V-ple-arr-oroz ap. A).

    1.Deshilacharse la ropa” A. Cf. altsiatu. (Uso fig.). Len bera egoan tokian Rusia dago gaur; Rusiagaz alkartu da Prantzia, Alkartasun irukotxa (Triple Alianza) altzitu edo zertzendu edo ilbizturik dago. Ezale 1897, 351b.

    2. “Altzitu (V-ple), tajar las castañas, para evitar su explosión al asarlas” A.

    Sinonimoak: ad. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [arropa zarpaildu]: zarpaildu g.e.
        [listu]: listu

    Beste hizkuntza batzuetan (Google translate eta Word Reference hiztegia):

    es (1) hender las castañas (2) deshilacharse un tejido
    fr (1) fendre les marrons (2) effilocher un tissu
    en (1) split the chestnuts (2) fray a fabric
    port (1) dividir as castanhas (2) desfiar um tecido

    Handik hari batzuk erdibidean geratu zaizkiola frogatuta (hari altsituak, lihazki erakoak), hauek bildu eta amaitu da guztia.  [Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide, Maiatz, 2013] (Egungo Testuen Corpusa)

    altsitu (Gaurko hitza, domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:23 pm on 2018/09/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    istape 

    iz.  1 iz. Izterren arteko bitartea. Ik. iztarte. Hainbeste hazi dituk laharrak, istapeetan ere sartzen zaizkiguk dagoeneko. Zezenak izan behar ditu izterrak eta belaunak biribilak eta istapea irekia. 2 iz. Urratsa. Ehun bat istapera gelditua zen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    istape (SP, H), ixtape (VocBN ->  A; Dv, H), istarpe (H), iztape (H), iztarpe.

    1. Espacio entre los muslos, espacio entre las piernas; entrepierna. “Espace entre les deux cuisses” VocBN. Ixtapea idekia [zezenak]. “Les jambes écartées”. Dv Dial 93 (Ip istartia). Botoin hori batek biltzen deie osoan, aitzinerat, ixtapeko galtza. JE Bur 26. Iztarpean su-burnia. Or Eus 280. Ezarri zure eskua nere iztarpean. Ol Gen 24, 2 (Ker istarpean; Urt ixterraren azpian, Ur isterraren azpian, Dv ixterraren gainean, Bibl azpiaren pean).

    2. (L, BNc ap. A; vEys), ixtape (VocBN, H), istarpe (vEys), iztape. Paso (medida). “Zeinbat istape dira hemendik harara?” A. Ehun bat ixtape egin-eta. HU Zez 58. Hogoi eta hamar ixtapez luze, ostatu bat gaitza. JE Bur 25. v. tbn. SoEg Herr 24-7-1958, 1 (ixtape). Pues, pues, aparta Satan / berrehun iztapetan (BN-baig). Satr CEEN 1969, 160.

    3. + iztarpe. (Adv.). A bajo pata (lanzar). v. ISTAPETIK, istapeka (3). Iztarpe ta pirrikan asteke egin du uko. Or Eus 34. Postura orri izena istape esaten zioten. BasoM 31.

    Sinonimoak: iz. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [hankartea]: iztarte, hankarte beh.
        [urrats handia]: zangarte

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) entrepierna, bragadura, horcajadura (2) iz. [neurria] paso
    fr iz. entrejambe, entrecuisse
    en inner thigh
    port (1) iz. entrepernas (2) passo

    Ongi zagok hortxe, dio Patxik kamioia begiztatu orduko, eta Martin giltzak sakelatik ateratzen ikusi duenean, bulegoan zain egonen dela esan eta errepidea zeharkatu du istape labur eta biziak eginez.  [Iragaitzaz -ilunbistan-, Pello Lizarralde (Erein, 2008)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    istape (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:12 pm on 2018/09/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    asturugaitz 

    iz. Zorigaitza. Baina ez ote dut, bada, asturugaitz honetatik ilkitzeko zerbait itzurbide? (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    asturugaitz (H, A (que cita a O)), astrugaitz (SP (sin trad.), O-SP, Urt, H, A (que cita a O)), azturugaitz.

    1. Desventurado. “Astru gaitza, qui a [du] mauvais heur” O-SP 226 (cf. O-SPAd 877: “astru gaitza, malheur”). “Amarior, […] astrugaitzágoa, tzarrágoa” Urt II 12. “Miserable” A. Aztürügaitzari huna hügü. Bela 4. Astrugaitzaren hiltzea, ezta hiltzea bana ungitzea. “Le mourir du souffreteu”. O Pr 52. Garizuma eta urkabea, asturugaitzentzat. “Pour les misérables”. Ib. 181.

    2. astrugaitz (Ht VocGr, Hb ap. Lh), astrogaitz (Aq (AN) -> A). Torpe. “Maladroit” Ht VocGr 382. “Desmadejado” Aq 549. Frogantzatzat eztut nahi ekharri bertze lekhukorik baizik hekien beren mintzatzeko manera astrugaitz nahasi maneragabekoa. ES 167.

    Bainan hek bere egiazko adigarrian hartu behar bidean, heien errangi doneak alogatu nahi zituen ber-uste astrugaitzekin. “Elle voulait accommoder les saintes maximes à ses idées extraordinaires”. Birjin 92.

    3. (Dv), astrugaitz (A). (Sust.). Desventura, desgracia. “Malencontre; calamité” Dv. “Mal encuentro, obstáculo” A. Bainan ez othe dut bada, asturugaitz hunetarik ilkhitzeko zerbait itzurbide? Dv LEd 209. Eternitateko asturugaitz hunetarik begira nezazu. Ib. 230. Beharreria, oinhazeak, asturugaitzak ematen baderaizkit, ez dut zer khexatu. Ib. 243. Eta ez dut ez etsaiaren, ez astrugaitz beldurrik. “No est satan, neque occursus malus”. Dv 3 Reg 5, 4.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [zorigaitza]: alditxar, ezbehar, koaita, miseria, zorigaitz, zorigaizto, zoritxar, dohakabetasun Ipar., lazeria Ipar., makur Ipar., malur Ipar., ondiko Ipar., meskabu Zub., desgrazia beh., gaitzegoki g.e., helkaitz g.e., lankerio g.e., desditxa zah., dohaingaitz zah., behargabe Ipar. g.e., dohakaitz Ipar. g.e., destorbu Zub. g.e.
    asturugaitz izond.
        [zorigaiztokoa]: dohakabe, esteiari, ondikozko, zorigabe, zorigabeko, zorigaiztoko, zoritxarreko, malurus Ipar., malerus Zub., ertun g.e., desditxatu zah., ditxagabe zah., miserable Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. desventura, desgracia (2) izond. desventurado, -a, desgraciado, -a (3) izond. torpe
    fr (1) iz. infortune, malchance, malheur (2) izond. infortuné, malheureux, -euse
    en (1) iz. misfortune, mishap (2) unfortunate
    port (1) iz. desventura, desgraça (2) desventurado(a), desgraçado(a)

    Ez dut ez etsaiaren, ez asturugaitzen beldurrik. (Ehuyar hiztegia)

    asturugaitz (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:33 pm on 2018/09/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    zinausle 

    iz.  Gezurrez zin egiten duen edo zina hausten duen pertsona. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zinausle, sinausle.

    1. Hereje. v. SINISTE-HAUSLE. Hauen gain emaiten zituzten sinhauslen enganio erhoak ta gaxtakeriak. “Hérétiques”. Birjin 42. Kartagena ta Kuenkako ziñausle arazoetan epaikari izan ziran Kortazar ta Azkarate’tar Martin. GMant LEItz 57. Arrotz askotxo etorri oi dira, siñaus[l]e ta siñesgabeak ere bai. Eguzk RIEV 1927, 433. Kristau arrotzai gaizpidea eman eta siñausleai parregiñarazi dizaieketen gauza dalako. Ib. 433. Baltsakeriaren alde siñausle edo erejeak. Eguzk GizAuz 15. Siñausle guztiek azkenean, makurtu dira aragiaren oñetan. Karmengo Amaren Egutegia 1952, 23 (ap. DRA). Ziñausleak ezeztatzeko, batez ere Albitarren aurkako gurutzadatik landa, neurri gogorrak erabakiko dituzte Aita Santuek. Mde Pr 309. Gizon siñausleari buruz, ari bein edo birritan burubidea emon ondoren, baztartu egizu zugandik. Ker Tit 3, 10 (Lç, He, TB, Dv, Bibl heretiko, Ol targozale, IBe batasun-hausle). v. tbn. Eleiz Euzkadi 1911, 77 (ap. NeolAG).

    Apóstata. Luzetxo egingo litzaiket siñausle (apostata) oiei eleizak bere altzoan ostera artzeko ezarri ziyezten garbai-argiriyak […] edestutzea. EEs 1913, 179. Itz dagiana Bore’tar Katariñekin ezkondutako lekaide ziñausle bat dala jakitea ez du gutxitako izango. “Apóstata”. Zink Crit 72.

    2. (-nh- Dv -> A). Perjuro. Zin-ausle, azalez ekandu oneko ta izatez senidekeritsu ori. “Perjured”. Larrak EG 1958 (3-4), 316.

    Sinonimoak: iz.
    [zinausle] : traidore, hitz-jale (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zuz.) perjuro, -a
    fr iz. parjure [personne]
    en (que jura en falso) perjured adj
    port adj & m, Æ’ perjuro(a)

    Astindu batek bultzatu ninduen aurrera: amorruak begiak lausotu zizkidan, sumin gorri batek gogo bizia piztu zidan zinausleari lepotik heltzeko, hain era doilorrean iruzur egin zion eta nire konfiantzari, nire sentimenduari, nire buru-eskaintzari.  [Hogeita lau ordu emakume baten bizitzan, Stefan Zweig (Edorta Matauko), Igela, 2007] (Egungo Testuen Corpusa)

    zinausle (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel