Updates from apirila, 2019 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:28 pm on 2019/04/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    mintxuri 

    iz. Zorabioa.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    MINZURI, MINTXURI (G-azp, AN-gip ap. Gte Erd 218; G-bet; A Apend). a) Mareo. “Mintxuria egin zaio (G-azp, AN-gip)” Gte Erd 218. Bere arpegiko kolorea eskuko pañueloa bezañ txuri egiñik, mintxuriak artuta bere senarraren besoetan erori zan. Arr GB 12. Min zuria arek; denen ikara. “Desmayo”. Or Eus 399. Ikusi al dituzute iñoiz moruak eta beltzak itsasoko min zuriak jota? Aien arpegiak! Anab Aprika 13. Min txuri eginta exeri omen uan. Ataño TxanKan 233. b) “Min-zuri (G-goi-to), dolor sordo” A. Zanko-belaunetan min-zurria [por -zuria ?] asi zitzaidan. AZink 166.

    Sinonimoak: iz.

    [minzuri, mintxuri] : zorabio, zorabialdi, burtzoro 

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. mareo, aturdimiento; desmayo, desfallecimiento, síncope
    fr iz. vertige, évanouissement, éblouissement, étourdissement, malaise
    en iz. dizziness, giddiness; faint; bewilderment, daze
    port iz. enjôo, desmaio, mareo

    Zirujauak emandako zertzeladak entzun ahala, begi bistan daukana lausotzen sentitu du, zentzumenak nahasten eta sorgortzen, eta mintxuria eginda ziplo erori da lurrera azkenean, zer gertatu den ohartu gabe noski.  [Bizitza homeopatikoak, Xabier Mendiguren Elizegi, Susa, 2008] (Egungo Testuen Corpusa)

    mintxuri (Argazkia: cardiosaudeferrol.com)

     
  • Maite 11:43 pm on 2019/04/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    bozkariatu 

    ad. Bozkariatu, bozkaria, bozkariatzen. da/du ad. Bozkarioz bete. Ik. poztu. Esan diezaion haren etortzeak zenbateraino bozkariatzen gaituen. Bozkaria zaitezte Jaunaren baitan. Edan dezagun bihotzaren bozkariatzeko. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. Ipar.

    [bozkarioz bete]: alaiarazi, alaitu, begia argitu, begiak argitu, begiak ireki, poztu, zoratu, alegeratu Ipar., loriatu Ipar., arraitu L-BN, alegratu Heg. beh., pagutu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. (batez ere Ipar.) alegrar(se), regocijar(se), alborozar(se)
    fr da/du ad. (se) réjouir, jubiler
    en da/du ad. to be glad/happy/delighted; to rejoice, to revel
    port da/du ad. (batez ere Ipar.) alegrar-se, regozijar-se

    Edan dezagun bihotzaren bozkariatzeko. (Hiztegi Batua)

    bozkariatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:08 pm on 2019/04/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    boz(-)emaile 

    iz.  Boto-emailea. Milesker gure boz-emaile guztiei, segi dezagun aitzina! (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    BOZ-EMAILE. Votante, elector. Promesez eta mehatxuz eta gezurrez ttuttulatzen tuzte botz-emaileak. EskLAlm 1889, 3. Boz-emaile Judas ttipi, boz biltzale Judas handi. HU Zez 198. Ez ote da zuzen, boz-emaileak jakitea boz egun hautan bederen xuxen nor norat dagon? Ib. 141. Norbaitek izendatua zen araiz; eta nork? Herriak, herriko gizonek; boz emailek. HU Aurp 128. Han bere herritar boz-emaile biarnesen aitzinean egin du mintzaldi bat. Ib. 81. Xuberoko eta Baxenabarreko boz-emailek igorria da Pariserat Berdoly zenator. Ib. 142.

    Sinonimoak: iz.

        [bozkatzailea]: aukeratzaile, bozkatzaile, hautatzaile, hautesle, hautari g.e., boto-emaile (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. votante, elector, -a
    fr iz. votant, -e ; électeur, -trice
    en iz. elector, (informal) voter
    port iz. eleitor, -a

    Boz-emaileak izan dira gaurko protagonistak.

    boz-emaile (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:41 pm on 2019/04/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    paita 

    iz. Bizk. Ahatea. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    paita (V), paitta (V-gip). Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg. Pato. “Or nun doian paittia dirudixala bere pausuakin!” Etxba Eib. “Eun paittatik gora euki giñuzen” Elexp Berg. Iturri politak, errekak, oxintxoak… benetako paita ta guzti. AEmil AndreM 162. Oiñetakoak kendu, eta… paitta-ankak euki neskiak. Alzola Atalak 46.

    Sinonimoak: iz. Bizk.

        [ahatea]: ahate (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Zool.) tarro (Tadorna sp.) (2) iz. (Zool.) (B) pato
    fr canard
    en duck
    port pato

    Paiten urmael ertzetik pasa garenean, bikotea ikusi dugu zirritan.  [Auzoak, Urtzi Urrutikoeetxea, Susa, 2005] (Egungo Testuen Corpusa)

    paita (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:30 pm on 2019/04/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    goiargitu 

    ad. goiargitu, goiargi/goiargitu, goiargitzen (du). Inspiratu. Egin dituzte Liburu Santuak Jainkoaren argi eta laguntza bereziekin, berek deusik asmatu gabe, goiargituak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    goiargitu. “Inspirarse” A DBols. Egin dituztela [Liburu Sainduak] Jainkoaren argi eta laguntza bereziekin, berek deusik asmatu gabe, goiargituak. Zerb IxtS 7. Elisabetek, goiargiturik, Mari Mesiaren Ama dala jakin daki. Egan 1955 (1-2), 33.

    Sinonimoak: iz.

    [goiargitu] : inspiratu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. inspirar, iluminar
    fr du ad. inspirer, éclairer
    en du ad. inspire, enlighten
    port du ad. inspirar, iluminar

    Zutik jaiki zen, luzatu zuen besoa goiargitu bat bailitzan, eta durundizko ahots batez esan zuen: [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    goiargitu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:07 pm on 2019/04/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    ipurgarbitzaile 

    adj. Lgart. Lausengaria. Hala usteko du, noski, ipurgarbitzaileen samalda azkengabeak, hitz zuri faltsua aho-beteka botatzen bestetan ez dakien jende modu horrek. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ipur-garbitzaile (V-gip). “Adulador. Legutzallia zala esango dot, ez esatiarren ipur-garbitzallia, berba zatarra danetik” Etxba Eib. “Adulador, pelota” Elexp Berg. Kontra-maixua biarreratu zanian, laster juan jakon ipur-garbitzailleren bat kontuakin. SM Zirik 13.

    Sinonimoak: izond. beh.

    [lausengaria]: balakari, balakatzaile, ipurtzuri, koipetsu, lausengari, lausengatzaile, losintxari, zurikatzaile, zuriketari, zuritzaile, ferekatzaile Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (herr.) lameculos; adulador, -a
    fr iz. (vulgaire) lèche-cul; flatteur
    en (vulgar, offensive) ass kisser; (slang) brown noser; (colloquial) sweet-talker; (formal) sycophant, flatterer, cajoler
    port iz. (vulgaire) lèche-cul; flatteur

    Hala usteko du, noski, ipurgarbitzaileen samalda azkengabeak, hitz zuri faltsua aho-beteka botatzen bestetan ez dakien jende modu horrek. (Hiztegi Batua)

    ipurgarbitzaile (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:39 pm on 2019/04/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    liburuzale 

    iz/adj. Liburuen zalea dena, liburuak irakurtzea nahiz bildumatzea gogoko duena. Ik. bibliofilo. Liburuzalea naiz, asko irakurri dut neure urteetan. Gure herria ez da inoiz izan liburuzalea. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    liburuzale (V-gip ap. Etxba Eib; T-L), libruzale.

    Aficionado a los libros, a la lectura. “Gaztetatik ixan zan liburuzalia, bai erosteko eta bai irakortzeko” Etxba Eib. “Bibliophile”, “amateur de livres” T-L. v. liburukoi. Anima zale, orazio zale, libruzale ta Jangoikoaren urreko bat. Mg CC 135. Ni liburu zalia naz. Mg PAb 184. Seme bata eskolauba da, liburu zalia. Ib. 95. Urteoroko “Jocs Florals” direlakoak, liburuak, batez ere liburuzaleentzako edizioak. MIH 151. Paper eta liburu zahar bila zebilen beti, ez ordea zekenkeriaz beretzat gordetzeko, zenbait liburuzalek bezala. MEIG VIII 69.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz./izond. bibliófilo, -a [persona aficionada a leer o coleccionar libros]
    fr bibliophile
    en bibliophile, book lover
    port bibliófilo(a)

    Liburuzalea naiz, asko irakurri dut neure urteetan.  (Hiztegi Batua)

    liburuzale (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel