Updates from apirila, 2019 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:51 pm on 2019/04/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    eskuztatu 

    ad. du ad. Esku artean erabili; bereziki, tresnak eta gailuak, antolatzeko edo konpontzeko, artaz esku artean erabili. Mila aldiz eskuztatu dudan liburua. Erlojua eskuztatu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    eskuztatu (B, L, S, Sal, R; SP, Ht VocGr, Lar, Añ, Dv, H), eskustatu (BN-baig; H). Ref.: A; Satr VocP (eskustatu).

    1. Utilizar con las manos; palpar, tocar; manosear. “Lan bat eskuztatzea, examiner un travail” Ht VocGr 357. “Eskuzta zak kandela kori suara, beilatako (R)” A. Haur eskuzta ezazu, irakurtzen duzula, ez lehiaz, ez gaingiroki. Ax 20 (V 11). Eztu egundaino nehork Iainkoaren lege saindua eskuztatu eta frogatu non ezpaitu milla ontasun eta laudorio lege hartzaz erran. Ib. 504 (V 325). Loreak zimeltzen eta ihartzen dira eskuztatuz. SP Phil 201 (He 203 eskuetan erabilzeaz). Hek eskuztatzen eta irakurtzen ditudanean. Ib. ã 4v. Ez bide da nihor izatu hark bezanbat Axularren liburua eskustatu eta beretu duenik. Lander RIEV 1911, 591. Iduri zaut gure hil gaixoen ganik hurbiltzen nizala, eta nolazpeit eskuztatzen bezala ditudala. Ardoy Kat 31 (ap. DRA). Aztatu ta eskuztatu ditekena. Vill Jaink 34. Konbentuko liburutegitik eskuztatzen zitunak, berriz, beti lasterka ikusten omen. Gazt MusIx 164. Bestek eta nik mila aldiz eskuztatu dugun liburu baten zokorik zokorenean gordea. MEIG VIII 100. Denbora bateko paperak eskuztatzen hasi orduko. MEIG VI 157.

    2. Tratar. Geu argi-argiro eraso ta txarto eskuztatuteko. “Tratar mal”. (1893). AG 163.

    3. Tratarse de. Baña aldi bijen antza da bijetan lagi batez eskuztatuten dala (1893). AG 167.

    Sinonimoak: iz.

    [eskuztatu] : (1) eskukatu (2 ) haztakatu, haztatu, igurtzi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. palpar, tocar; manosear, sobar; manipular
    fr du ad. palper, toucher, tripoter, manipuler
    en du ad. to touch; to handle; to pet
    port du ad. apalpar, tocar; mexer, pegar, esfregar; manipular

    Loreak zimeltzen eta ihartzen dira eskuztatuz. SP Phil 201   (Orotariko Euskal Hiztegian)

    eskuztatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:22 pm on 2019/04/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    bulda 

    iz. 1 iz. Aita santuak izenpetu eta zigilaturiko agiria. San Frantziskoren bigarren erregela, aita santuaren buldaz finkatu eta sendotua. Eskumiku bulda. Lazarori bulda-saltzaile baten mendean jazo zitzaiona. 2 iz. Bijilia-egunetan haragia jateko eta barau ez egiteko baimena ematen zuen bulda. Ea jan duen haragirik buldarik ez zuela. Bulda hartu. 3 iz. Irud. Teknikaren aldetik esankizunik ez dago; horretan Chaplinek bulda berezia izan du beti, lehen eta orain. (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [agiria] bula (2) iz. [erromatarren domina-antzeko bereizgarria] bula
    fr iz. bulle
    en iz. (papal) bull
    port (papal) bula

    Buldarik ez zeukanak debekatua zuen halako egunetan haragia jatea. [Erresumaren ilunsentia, Mila Salterain (Txalaparta, 2014)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bulda (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:04 pm on 2019/04/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    galdekatu 

    ad. galdekatu, galdeka/galdekatu, galdekatzen du ad. Galdetu; bereziki, galdeketa egin. Parisen galdekatu nituen zuberotar batzuek ez zuten hitz hori ezagutzen. Epaileak atxilotua galdekatu zuenean. || (Era burutua izenondo gisa). Alde batetik, galdekatzaileak, eta, bestetik, galdekatua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    galdekatu (BN ap. A; Dv (BN)).

    1. Interrogar. “Questionner, interroger” Dv. Laburzki galdekatu nuen, ikhusteko bazazkienez, aski ongi, erlijioneko egiarik beharrenak. Prop 1880b, 346. Luzaz galdekatu [nituen] beren xedearen gainean. Prop 1881, 14. Parisen galdekatu ditudan Zuberotar batzuek ez zuten [hitza] ezagutzen. Mde Pr 187. Egun hartan bertan haren galdekatzera etorriko zirela [poliziak]. Mde HaurB 106. Hazti sakratuen galdekatzea. Lf in Zait Plat XVIII.

    2. Consultar (un libro, etc.). Orain M. Faugère-k argitaldu duan irarkalditik ateratzen da berak bakarrik galdekatu duala egillearen bere eskuz idatzia. Zink Crit 73.

    Sinonimoak: ad.

    [galdetu]: galdea egin, galdegin, galdera egin, galdetu, galdatu Ipar., itaundu Bizk., galto egin Zub.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. preguntar; interrogar
    fr du ad. questionner, interroger
    en du ad. to question; to interrogate, to interview
    port du ad. perguntar, inquirir; ] interrogar;

    Bi gazte galdekatu dituzte herenegun Derryn izandako hilketaren harira [Arantxa Elizegi, Berria.eus (2019-04-19)

    galdekatu (Argazkia: Paul Kehrer, FlickrCC)

     
  • Maite 11:24 pm on 2019/04/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    gogartu 

    ad. du. g.g.er. Hausnartu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gogartu (Lar, Añ).

    1.Proponer” Lar, Añ. Uribatzarreai konturatzea edo gogarzea Dierritarrai konbeni zaizten legeak. EConst 56.

    2. (Añ, H). Pensar, meditar. “Prendre une résolution, faire un propos” H. v. gogatu (3). Oren laurden bat egon ziren gei ukigarri haren gogartzen edo meditatzen. Birjin 526. Ipiñiko dotan edo ez dotan abagune andian egon naz gogartuten. Ag AL 100n. Gertaera andi onetan gogartzeko. Ag Ezale 1897, 125a. Damakidazun aolkua ongi gogartu al duzu? Goen Y 1934, 100. Azkenengo laukoak iraungi orduko, erabagiren bat gogartu dau Nikanor-ek. Erkiag BatB 171. Zelan dirauzu, / […] il-bearrez bazaukaz / maiteaz gogartuak. Onaind in Gazt MusIx 204. v. tbn. Zink Crit 45. Garit Usand 41. Erkiag Arran 90.

    3.Decidir (GH 1933, 233)” DRA.

    Sinonimoak: ad. zah.

    [hausnartu]: buruan erabili, gogoan erabili, gogoeta egin, gogoetatu, gogoratu, hausnar egin, hausnartu, meditatu, oldoztu, pentsatu, mamurtu Bizk., gogaldu g.e., kontsideratu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (ikus hausnartu) meditar, pensar, reflexionar (2) (Erl.) meditar
    fr (1) (ikus hausnartu) méditer, (à qqch) réfléchir (2) (Erl.) méditer
    en (1) (ikus hausnartu) meditate, think about, think over (2) (Erl.) meditate
    port (1) (ikus hausnartu) (figurativo) ruminar (2) (Erl.) meditar, praticar meditação

    Puntu hori sakonki ikertu behar nuela gogartu nuen. [Izotzetik izanera, Xabier Soubelet, Maiatz, 2008] (Egungo Testuen Corpusa)

    gogartu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:39 pm on 2019/04/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    matela 

    iz. Ipar. eta Naf. Masaila. Ik. matrail. Sutan sumatzen ditut ene matelak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    matela (AN-5vill-ulz-erro-burg, L-sar, B, BN, Ae, Sal, S; SP, Lar, Aq 604 (AN), Izt 22v, H; -th- Ht VocGr 376, Arch VocGr, VocBN, Gèze, Dv, H), matel (AN-ulz-mer, L-ain, B, BN, Ae; -th- Lecl), matail (-all AN-larr-5vill-araq-ulz; Izt 22v (-all)), matala (H (V, G)). Ref.: Bon-Ond 139; VocPir 226; A (matel); Lrq (mathela); Iz Ulz (matéla); Echaide Nav 130; Gte Erd 225.

    Etim. En último término de lat. *maxella. De vasc. maxela, tomado como diminutivo, se habrá llegado, a través de mattela, a un supuesto primitivo mat(h)ela.

    1. Carrillo, mejilla. “Matela ostokiak (BN-lab), carrillos frescos y rollizos” A. “Mathela, augmentatif de maxela” Lrq. En S, Sal y R (sg. A) significa “carrillo grande”, a diferencia de mazela y maxela “carrillo pequeñito”. v. masaila. Tr. Documentado desde Leiçarraga en textos orientales. Hay algún ej. occidental en el s. XX. La forma matail se encuentra en Orixe y T. Agirre (Uzt 157). Baldin norbeitek io baheza eure eskuineko mathelán. Lç Mt 5, 39 (TB, Dv mat(h)ela; He, Ur (V), Ker matraila, HeH mazela, Ur, Or, IBk, IBe masail, Ip, Hual maxela, Echn mazel, Ol matsail). Presuna ianzaharrak, mathela gogortuak edo horzkitua dagoenak. Ax 490 (V 317). Zure matel bietan / ondo ifinirik [jazmiña eta karmiña]. Gamiz 204. Berzéak zafladabát / mateléan ematén. LE Kop 167. Ekhiak bezala brillatzen ahien mathelen kolorik. Etch 524. Mathela lodi eta molde on batetakoak. Elsb Fram 166. Ikusi bazinute hunen min izigarria, nolakoa zen! […] gorri, beltz, ubel, halako zain batzuek zaukatela matelari. HU Aurp 186. Bi musu eman diozkat bere matela gorriño hetan. Barb Sup 54. Matail bakoitzetan xuloa. Or Mi 7. Matel beroan hotx bat senditu nuen. JEtchep 111. v. tbn. Arch Gram 56. JE Bur 29 (Ber 71 matel). Zub 94. Zerb IxtS 36. Matel: Iratz 118. Osk Kurl 184.

    2. Mandíbula. v. matelezur. Eta aldiz mathelak / ber kolpiaz [otsoari] jauzerazten. Arch Fab 169.

    3.Joue, partie latérale, ordinairement plate d’un objet qui présente deux faces. Xirrita baten bi matelak, les deux joues d’une poulie” H. Gasnaren bi mathelak hurbiltzen dituzte suiari. GH 1935, 13.

    Sinonimoak: iz. Ipar./Naf.

    [masaila]: baraila, masail, matrail, mazela Ipar./Naf., ahutz zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (GN/Ipar.) carrillo, mejilla, moflete
    fr iz. (GN/Ipar.) joue
    en iz. cheek
    port iz. (GN/Ipar.) bochecha, (gen pl) bochecha

    Sutan sumatzen ditut ene matelak. (Hiztegi Batua)

    matela (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:45 pm on 2019/04/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    zarratatu 

    ad. zarratatu, zarrata, zarratatzen. 1 da/du ad. Gip. eta Naf. Urratu. Ik. zarrastatu; tarratatu. Jesus hiltzean, Jerusalemeko tenpluko pareta goitik behera estaltzen zuen oihala zarratatu zen. Jantzirik zarratatu gabe. 2 da/du ad. Irud. Tximista luzeek iluna argitzen dute, haizea zarratatuz. Umezurtz gelditzeak zauritzen zidan arima, zarratatzen bezala bizia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zarratatu (G-bet-nav, AN), zarratiatu (G-to). Ref.: Bon-Ond 157; A (zarratatu, zarratiatu).

    Rasgar(se), desgarrar(se). “Rasgar una tela, un papel” A. Jesus iltzean Jerusalemgo Elizako pareta edo orma goittik bera estaltzen zuan oiala zarratatu zan. Inza Azalp 70. Ene, gogoan min ematen dit, illeordedun gizatzar bateri entzuteak bere biotza zarratatzen ari dala. Amez Hamlet 90. Gauaren gogorkeriak bota du barren-soroan azkazal azia […] eta dena […] kimatzen eta zarratatzen asi da. LMuj BideG 100. Zalekeriak zakua zarratatu oi duala-ta. Berron Kijote 217. Hitchcock-en lapurrak aingeru gisa badabiltza paretan gora eta behera edo teilatuz-teilatu jantzirik zarratatu gabe. MEIG I 185.

    Hender(se). Tximista luzeek illuna argitzen dute aizea zarratatuz. ‘Fendent’. Or Mi 130. Ta zelaiari berari ere naskaldia eman zion ta goragal pitxatu zan, zarratatu zan. R. Argarate EG 1952 (1-2), 52.

    (Fig.). Nere belarriak zarratatu ditu etxekoekiko gaitzen berriak. Zait Sof 194. Orregatik zarratatzen da oiñaze izugarriz, egiak bat autarazi, ta oiturak bestea ez utzarazi. “Discerpitur”. Or Aitork 204. Poz aundi artaz zurtz gelditzeak zauritzen zidan anima, zarratatzen bezala bizia. “Dilaniabatur”. Ib. 236. Nere bururapenak, nere gogoaren errai miñak, zarratatzen dira milla zalapartetan. Ib. 335s.

    Sinonimoak: ad. G-N

    [urratu]: tarrat egin, urratu, tarratatu Ipar., zarrastatu Ipar./Naf.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (G/GN) rasgar, desgarrar
    fr déchirer, arracher
    en tear, rip,
    port rasgar, lascar

    Galtza zarratatuak janztea gustuko du.

    zarratatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:22 pm on 2019/04/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    pa eman 

    ad. Haur. Musu eman. Eman amatxori pa. Noiz ikasi behar duzu pa ematen? || (eman ezabaturik). Orain pa aitatxori. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    PA EMAN (L, BN, S; emon V-gip). Ref.: Lh; Etxba Eib; Elexp Berg. Besar. “Ezkutu baten pa emon netsan, eta arrezkero argittan” Etxba Eib. Noiz ikasi bear dezu pa ematen? Ag G 74s. Au kabialdi ederra! gaixoak, pa eman bear dizuet! Or Mi 22. Aitattori bezala eman Ottori pa! Iratz 118. Entzun ezinik mendian / orbel-otsa oiñetan, / neroni pa-emon nairik / udagoien-arratsetan. Ker EG 1954 (11-12), 165.

            (Con el vb. elidido). Pa, aitatxori. Pa, Pedro Antoni. Ag G 75. Muxu txiki bat emango al diot?… Pa, pa… Ayerb EEs 1912, 218. Biyeri nik, zorion! / t’aurtxoari pa… pa… EA Txindor 99. Orain pa / amatxori. Jaukol Biozk 78. Banoa bati hurrupa / Bertzeari pa. Iratz 78.

    Sinonimoak: ad. haur.

        [musu eman]: laztandu, musu eman, musukatu, pot egin , pot eman , musuztatu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (haur.) besar
    fr donner un baiser, embrasser
    en  kiss
    port ad. to kiss, to give a kiss [on the face]

    Eman amatxori pa. (Elhuyar hiztegia)

    pa eman (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel