Updates from maiatza, 2019 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:24 pm on 2019/05/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    zurruburru 

    iz.  1 iz. Ipar. Nahasmena, nahaspila, istilua. Mundu honetako zurruburruak. Nagusi eta langileen arteko makur eta zurruburruak. 2 adj. Ipar. Nahaspilatsua; askotarikoa. Oroitzapen zurruburruez mihia trabatua. Ile-mozle, tindatzaile, musikari, dantzari, ostalari, kazeta-egile, horra zer ofizio zurruburruak dituzten frantses umeek Amerikan. 3 iz. Ipar. Garrantzi gutxiko lan edo zeregina. Abeltzain, eta laborari etxeetan mutikoek egiten dituzten beste zurruburru batzuetan aritzen zen. 4 iz. Ipar. Balio gutxiko gauza. Ik. huskeria. Bazen han oihal, zatar, oinetako urratu eta bertze holako anitz zurruburru. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    zurruburru iz. Ipar. [nahasmena]: botiga, lardaskeria, nahasi-mahasi, nahas-mahas, nahasmen, nahaspila, nahaste-borraste, zilibokata Ipar., nahasturia Naf., broia Zub., kaka-nahaste beh., saltsa beh., zaramatika g.e., endredo Heg. beh., nahastura Ipar. g.e.
    zurruburru izond. Ipar. [nahaspilatsua]: nahaspila, nahaspilatsu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) confusión, barullo, desorden (2) iz. Ik. zurrumurru (3) iz. (Ipar.) confusion, brouille
    fr iz. (Ipar.) confusion, brouille
    en iz. confusion, mess
    port iz. confusão, barulho, zoada

    Aire hotzak on egiten zion eta buruko zurruburruak emeki emeki zuzentzen. [Poto, Pantzoa Irigarai, Maiatz, 2010] (Egungo Testuen Corpusa)

    zurruburru (Gaurko Hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:49 pm on 2019/05/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    ospatu 

    iz.  ospatu, ospa, ospatzen. 1 du ad. Gertaera edo egun jakin bat jai edo ekitaldi bereziren batez gogoratu; gertaera jakin bat dela eta, jai edo ekitaldi bereziren bat egin. Gabon gaua ospatzeko, aitaren eta amaren ondoan. Artajorra dantza, jorraren bukaera ospatzeko. Euskaltzaindiaren urre ezteiak ospatzeko izango diren jaialdietan. Jesusen jaiotza ospatzeko ohitura. Berri hau bazkari on batez ospatu behar dugu. Norbaiten mendeurrena ospatu. 2 du ad. Batez ere Ipar. Ospe eman, goraipatu, jendaurrean bereziki. Haren izena ospatu eta goresteko. Erdiets iezadazu zu zeruetan ospatzeko grazia. 3 (Era burutua izenondo gisa). Ik. ospetsu. Lurreko errege eta printze ospatuenak. [Oharra: bilera ospatu eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak bilera egin eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du]. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Sinonimoak: ad.

        [zelebratu]: zelebratu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. celebrar, conmemorar, festejar (2) du ad. (batez ere Ipar.) alabar, elogiar, loar
    fr (1) du ad. célébrer, fêter, commémorer (2) du ad. (batez ere Ipar.) louer, exalter
    en (1) du ad. to celebrate (2) du ad. [goraipatu] to celebrate, to praise
    port (1) (2)

    Gogotik ospatu genuen: bazkari goxoa, zurrutada luzeak eta DJ bikainak…#gaurkohitza

    ospatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:52 pm on 2019/05/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    xurrutarri 

    iz. Gargola. (Elhuyar Hiztegia)

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [harraska]: harraska, harri, sukaltarri, dala Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Arkit.) gárgola
    fr iz. gargouille
    en iz. gargoyle
    port iz. (Arkit.) gárgula

    Notre Dameko xurrutarriek istorio bitxiak ezkutatzen dituzte. 

    xurrutarri (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:58 pm on 2019/05/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    jazarpen 

    iz. Jazartzea. Ik. esetsaldi. Hirurehun urtez Eliza hersturan bizi da; jazarpenik izugarrienak jasateko ditu. Juduen jazarpena. || eskola jazarpen, eskola-jazarpen Eskola bateko ikasle batek beste ikasle baten edo ikasle-talde baten aldetik tratu txar jarraitua, fisikoa nahiz morala, jasotzea. Barakaldoko eta Santurtziko udalek webgune berria aurkeztu zuten atzo, eskola-jazarpeneko kasuen aurrean biktimak aholkatzeko. || sexu jazarpen, sexu-jazarpen Norbaitek, beste norbaiti, bereziki nagusi batek mendeko bati, honek gogoko ez dituen sexu adierazpenak edo sexu eskaerak gogaikarri edo iraingarri zaizkion eran behin eta berriz egitea. Sexu jazarpenak helburu sexualak ditu, alegia, mesede sexual bat bilatzen da, nolabait esateko. Israelgo presidente ohia bortxaketa eta sexu jazarpen delituen errudun dela erabaki du Tel Aviveko Barrutiko Auzitegiak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    jazarpen (Dv, A).

    Persecución; ataque. “Persecución” A (que cita Dv Mt). v. jazarkunde. Dohatsu jazarpenak zuzenarengatik egartzen dituztenak. Dv Mt 5, 10 (Ir YKBiz 118 yazarpena; Lç persekutatzen direnak, He, Lg II 146 persekuzionea, HeH kalte, EvL, TB persekutatuak direnak, SalabBN persekuzionia, Ol esetsien, Leon gaizki erabiliak). Edozeñek […] bateko eun izango ditu mundu onetan yazarpenen erdian (Mc 10, 30). Ir YKBiz 352 (Ol (ed. 1958) y-, Or jazarpen; Dv jazargo, Ol yazarri, Arriand jazarrikaldi). Era orotako jazarpenak gaindituz –jendealdatze, presondegi […]. Mde Pr 234. Txakur bakar eta apal aren kaltezko jazarpena. Erkiag BatB 58. Auetatik aunitz, jazarpen eta zorigaitz aldiko beroz eta oñazez sortuak ditu. Gazt MusIx 63. v. tbn. Pi Imit I 18, 1 (yasarpen). En DFrec hay 7 ejs.

    “Action d’accuser” Dv.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [erasoa]: agresio, akometamendu, eraso, esetsaldi, esetsi, jaukimendu, jaukitze, pertsekuzio, atakada Ipar., bulta Ipar., jazarkunde Ipar., oldar Ipar., atake beh., hertsamen g.e., jazar g.e., jokada g.e., asaldu Ipar. zah.
    [atzemateko jarraitzea]: esetsaldi, esetsi, jazarkunde Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. persecución, embestida, agresión (2) iz. acoso (3) iz. (Kir.) [txirrindularitzan] persecución
    fr (1) iz. harcèlement (2) iz. répression, persécution
    en iz. persecution
    port (1) iz. perseguição, agressão (2) iz. acosso, assédio

    Bullyingari edo eskola jazarpenari aurre egiteko indar guztiak batzea ezinbestekoa da. #gaurkohitza

    jazarpen (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:23 pm on 2019/05/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    inboluzio 

    iz. Garapena etetea eta atzera egitea. Orain ikusten ari gara inboluzioa gertatzen ari dela, aurrera joan beharrean atzerantz goazela arlo askotan. Inboluzioari aurre egiteko. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Biol.) (Med.) involución (2) iz. (hed.) involución; regresión, retroceso
    fr (1) iz. (Biol.) (Med.) involution (2) régression, retour en arrière, retournement, revirement
    en (1) iz. (Biol.) (Med.) involution (2) regression, step backwards
    port (1) iz. (Biol.) (Med.) involução ƒ (2) involução

    Inboluzioari” aurre egitera deitu dute sindikatuek Hegoaldean [Berria.eus, 2019-05-01)]

    inboluzio (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel