gobada
iz. Bokata, lisiba. • gobada-arratz. Gobadako ontzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: lixiba, bogada, bokata (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
es colada
fr lessive
en laundry, washing
Gogoratzen naiz lehengo amonen
zapi gaineko gobaraz
Gogoratzen naiz lehengo amonaz
gaurko amaz ta alabaz
Joxei ta zuei mila zorion
miresmenaren zirraraz
ta amaituko dut txapel zati bat
zuek guztiontzat lagaz
Gure bidea ez da errexa
bete legez, juizioz, trabaz!
Euskal Herriko lau ertzetara
itzuliko gara gabaz
Eta hemen bildu dan indarraz[Maialen Lujanbio, Bertsolari Txapelketa Nagusia 09]
Benito 1:10 pm on 2009/12/15 Permalink
Gobada, bogada, bokata…. Beretxerreren Kantorearen pasarte hau gogoratzen dut Mikel Laboaren ahotsean: http://www.deezer.com/listen-1711314
Ezpeldoiko bukata,
Ala bukata ederra!
Bereterretxen atorretarik hirur dozena ümen da.
Benito 10:10 pm on 2009/12/23 Permalink
EKE.org-en bideo hau daukazue. Han Donapaleuko andre batek azaltzen du bokata-gobada nola egiten zuten: http://www.eke.org/ondarea/ahozko_ondarea/eleketa_amikuze/lekukotasunak/bokata
Maite 9:52 am on 2009/12/26 Permalink
Benito, mila esker! Zeresana eman du, behintzat, hitz honek gure ikastolan. Opor aurreko bazkarian ere honi buruz aritu ginen… Zoragarria, beti bezala, Laboaren ahotsean entzutea eta zoragarria amonaren azalpena! 😉