hasperen

iz. Hatshartze sakon bati jarraitzen zaion arnasbotatze nabaria, neke, oinaze, tristura, etab.en adierazgarri dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: [hasbeherapena] antsia, arnasbehera, hasbeherapen Ipar., zizpuru Bizk., arnasbotatze Heg. beh., hasbehera g.e., suspirio zah.

Zergatik ez laguntza eskatu, besterik gabe egingo balu bezala? Ez al zion, baina, inork antzemango? Ez al zion Alexek edo beste baten batek barre egingo? Hasperen ozena atera zitzaion. [Ortzadarra sutan, Fernando Morillo (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)