maluta

iz. 1. Elur-pikorra, oro har; zehatzago, elur-mota baten ezaugarri den izotz-kristal pilatua (maiz elur-maluta erabiltzen da). 2. Iruteko prest dagoen kotoi, artile, etab.en multzoa. 3. (B) Artaburuaren espata. 4. (B) Amuaren inguruan beita gisa biltzen den artaburu-hostoa. 5. (hed.) (pl.) Zenbait substantziari dagokionez, elur-maluten itxurako puska. Olo-malutak. Arto-malutak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) luma, elur-maluta, mataza, krispeta, malo (2) kapaxa, kostatxiki (3) amuda  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

es copo, poción; espata, farfolla; carnada, cebo
fr flocon
en flake

Elur maluta lodi hotzek, noraezean joanik, irudiak sortzen zituzten, orain aho handi irensleak, aho hortz gabeak, aho gosetiak, aho presatiak, aho barregarriak, gero zaldi lasterkariak, zaldi indartsuak, zaldi beltzak. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

maluta

maluta (FlickrCC)