uhandre

iz. Euproctus, Triturus eta Amphiuma espezieetako urlehortar batzuen izena. (Hiztegi Batua)

Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa:

iz. 1. ZOOL. Kaudatuen ordenako eta Euproctus, Triturus eta Amphiuma generoetako anfibioen izen arrunta. Urari oso lotuta bizi dira, dimorfismo sexuala dute araldian eta animalia txikiz elikatzen dira. 2. MIT. Gerritik gora emakumezkoa eta gerritik behera arraina den itsasoko ninfa. • gailurretako uhandre. T. alpestris. || uhandre marmolaire. T. marmoratus. || uhandre palmatu. T. helveticus. || uhandre piriniar. E. asper.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. (Zool.) tritón (2) iz. (Mit.) sirena
fr (1) iz. (Zool.) triton (2) iz. (Mit.) sirène
en mermaid
port (1) iz. (Zool.) tritão (2) iz. (Mit.) sereia

Salmahaiaren atzeko sorgina azti bati aholkuak ematen ari zitzaion bi isatseko uhandreak zaintzeko; beraz Harryk, Ronek eta Hermionek itxaron egin behar izan zuten. [Harry Potter eta sorgin harria, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar, 2000), Orr.: 52 ] (Ereduzko Prosa Gaur)

uhandre (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)