trenpatu

du ad. Ipar. g.er. Busti, zopatu. Ogia arnoan trenpaturik. Trenpatzen duzu irina ur xorta batean. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

trenpatu. (S ap. Lrq ; Urt II 149, VocBN , Gèze, Dv, H). Mojar(se); empapar(se). “Se tremper d’eau de pluie. Egun merkatutik yitian trenpatu gira ” VocBN. “Tremper un objet solide dans des liquides. Bixkotxa arras on da Kossuendako arnoan trenpaturik” Ib.

Nork ezarten baitu enekin eskua trenpatzeko platean. Lç Mt 26, 23. Hura duk nik ahamen trenpatua emanen draukadana. Lç Io 13, 26 (EvS trenpatü; He, LE, TB, Dv, Ol, Leon, Or, Ker, IBk, BiblE busti). Neure nigarrez trenpatuko dut neure etzaunza. Harb 320. Neure nigarrez neure ohia bustiren, trenpaturen eta ukhuziren dizut. Tt Onsa 44. Maiz emanen idiari porruak ur klairian trenpaturik eta hur hartarik. Mong 590. Ikhustean Jesus Olibeteko Baratzean, odolezko izerdi batez trenpatua. He Gudu 144. Ixur itzazü debozioniaren hurak, lür gañaren trenpatzeko. Mst III 23, 5 (SP pelatu, Ch ihinztatu, Ip busti). Nafar goxoan / trenpatuz bizkotxak / hartu ondoan. Monho 62. Esponjea zati bat minagrian trenpatürik. UskLiB 42. Lurra estalia da dena gorphutz hillez, / trenpatua odol ibaiez. Gy 282. Artu zuen esponja bat eta trenpatu zuen ozpinean. Echn Mt 27, 48 (Hual busti, Samper enpapatu). Farzizazu murloa eta trenpa olioan. ECocin 20. Trenpa zaitzu arroltziak esniarekin. Ib. 32. Ogia trenpa dadin, bainan irakin gabe. Ib. 4. Arnoan [isopa] busti zazu, / ongi trenpa zazu. JanEd I 141. Hezatuz edo trenpatuz bere ahoko elder zikhinaz. Elsb Fram 178. Trenpa laizke eurian. (1919). LuzKant 78. Guhauk ikusi dugu aita edoama ur epel eta zahagi trenpatu untziarekin heldu. Larre ArtzainE 106.

TRENPA ETA TRENPA. Remojando continuamente, dando continuos chapuzones. Lehen Baionako emazte batzu prestu ez zagotzinak kaiola batean ezartzen zituzten, eta kaiola Panecau zubitik emaiten zuten trenpa eta trenpa, andere horiek freska zitezen. Egunaria 30-5-1971 (ap. DRA).

Sinonimoak: ad. Ipar. g.e.

[busti]: blaitu, zopatu (UZEI sinonimoen hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es da/du ad. (Ipar.) mojar(se), empapar(se)
fr da/du ad. (Ipar.) (se) tremper, (se) mouiller
en soak, steep
port da/du ad. (Ipar.) molhar-se, embeber-se, empapar-se

Testuinguruan

Bixkotxa idorra trenpatu nuen kafearen epelean. [Ultimes déchets, Itxaro Borda (Maiatz, 2015)]