tindu
1 iz. Tindatzeko erabiltzen den koloregaia. Bada beste tindu gorri bat ederragoa, purpura deitzen dena. Tindu egiteko gaia. 2 iz. Ipar. Pintatzeko gaia. Eskailera hertsi batzuk; murruetako tindua dena joana. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
1 tindu. 1. (L ap. A ; Lecl; th- Arch VocGr , Dv, H). Tinte. Eta horra nola aurkhitu izan zen thindurik ederrena eta garastiena. Dv Dial 21 (It ganbusi, Ur tinte, Ip tinta). Botaka nabilate / moden segitzeko, / tinduz emokatuak, / erdi-beztitzeko! Etcham 222. Oihal, baxera, tresna, xokolet, tindu, itze, olio, arno eta holako. Lf Murtuts 1. En DFrec hay 3 ejs. (L-ain ap. A ). “Pintura” A.
Berritako thindu gorrats ilhunak ez baititu zorionez sobera leunduak utzi [gapirio-lerroak] . JE Ber 59. Tindurik edo gisu xuririk ez aipa: etxe-aintzin-gibelak histuak dira. Herr 24-12-1959, 4. Kanporat zauden berina bakarrak ere han zauden gerla galtzalearen ahalgearekin bezala, tindu urdin eta ilunez ontsa zirrimarratuak. Larre ArtzainE 136. (L ap. A; Ht VocGr 327, Aq 303 (L); th- Arch VocGr, Dv), tintu (Arch VocGr (s.v. ankria)). Tinta. Haiñ beltz nola tindia. Tt Onsa 23. Ez dut nahi izan paperarekin eta thinduarekin egin. Dv 2 Io 12 (Lç tinta). 2. Pintura, arte pictórica. Ikertzeko khar, ohartze apur, musika, thindu, neurthitz […], esku-lan, sineste, bizipide; horien guzien eta hoik idurikoenen mihian erabiltzea. JE Bur 97s. 3. Tinta, enfermedad del castaño. Gure gaztain-ondo horiek jadanik aski funditu dauzku tindua erraiten dioten gaitz itsusiak. Herr 2-5-1957, 1.
2 tindu. (th- Lh). Teñir.
Sinonimoak: iz. Ipar.
[koloregaia]: koloragarri, koloratzaile, koloregai, margogai g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) Â iz. tinte, tintura (2) iz. (Ipar.) pintura
fr (1) iz. teinture (2) iz. (Ipar.) peinture
en  iz. dye; [ilearentzat] tint; [egurrarentzat, jantzientzat] stain
port (1) Â iz. tinta, tintura (2) iz. (Ipar.) pintura
Testuinguruan
Tindu faszistak Ezpeletako hormetan. @euskalirratiak
Reply