harrikada
iz. 1. Jaurtitako harri batez jotako kolpea, harri-ukaldia. Harrikada eman zion bekoki erdi-erdian. 2. Harrika jaurtitakoak ibiltzen duen tartea. Zubitik harrikada batera dagoen sagastian. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[harri batez jotako kolpea] harri-ukaldi
[harrika jaurtitakoak ibiltzen duen tartea] harri-iraitzi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) pedrada (2) a (un) tiro de piedra
fr (1) coup de pierre (2) Ã un jet de pierre
en (1) a blow from a stone (2) [distantzia] a stone’s throw
Zakurrak atzetik darraio, baino urrun samarretik, harrikada kontuan eskarmentu luzea duenaren antzera, eta beldurtzen hasteko nahikoa du ikustea gizona makurtzen dela, eta harri bat hartzen duelakoa egiten duela. [Lisboako Setioaren Historia, José Saramago / Jon Alonso (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)
Hori da hori harrikada! [Onan, Aitor Arana (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)
Reply