kuku(-)praka
iz. BOT. Eskrofulariazeoen familiako landare belarkara eta bienala, 1 m-ko altuerakoa eta hosto obatu/lantza-formakoak eta lore zigomorfiko arrosa-gorrixkak dituena. Eskualde atlantikoan hazten da, oso toxikoa da eta bihotzeko gaixotasunak sendatzeko erabiltzen den alkaloide kardiotoniko bat ematen du (Digitalis purpurea). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Maite 8:52 am on 2012/07/07 Permalink
Ze kasualitatea! Iban ikasle ohia aurreko egunean mendian buelta bat ematen ari zela, kuku-prakak ikusi eta argazki ederrak atera zituen. Hementxe irudi guztiak. Mila esker, Iban! 🙂