harrikada

iz. 1. Jaurtitako harri batez jotako kolpea, harri-ukaldia. Harrikada eman zion bekoki erdi-erdian. 2. Harrika jaurtitakoak ibiltzen duen tartea. Zubitik harrikada batera dagoen sagastian. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[harri batez jotako kolpea]
harri-ukaldi
[harrika jaurtitakoak ibiltzen duen tartea]
harri-iraitzi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) pedrada (2) a (un) tiro de piedra
fr (1) coup de pierre (2) à un jet de pierre
en (1) a blow from a stone (2) [distantzia] a stone’s throw

Zakurrak atzetik darraio, baino urrun samarretik, harrikada kontuan eskarmentu luzea duenaren antzera, eta beldurtzen hasteko nahikoa du ikustea gizona makurtzen dela, eta harri bat hartzen duelakoa egiten duela. [Lisboako Setioaren Historia, José Saramago / Jon Alonso (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)


Hori da hori harrikada! [Onan, Aitor Arana (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

Harrikadak, Mikel Iturriaren bloga