abortu
iz. 1. Abortatzeko ekintza. 2. Abortatzen den fetua. Lau seme–alaba izan ditu eta abortu bat.
Bi talde nagusi bereiz daitezke: nahigabekoak eta borondatezko abortuak.
Nahigabeko abortua. Enbrioia edo fetu hila bota aurreko egunetan odol-galerak eta alde lunbarreko mina izaten du amak. Karen hondarrak geratzen diren kasuetan beharrezkoa da umetokia aztertu eta legratua egitea. Bereiztu behar dira lehen hiruhilabeteko abortua (lehenik obulua hil eta gero egozten denekoa) eta bigarren hiruhilabetekoa (obulua egotzia izan ondoren hiltzen denekoa). Lehen hiruhilabetekoek gehienetan jatorri genetikoa izaten dute. Egotzitako enbrioi-ehunak aztertuz ikusi da % 70 kasutan aipatu enbrioiek anomalia kromosomikoak dituztela (trisomiak, etab.). Malformazio hauek obulu edo espermatozoidearen meiosiaren asaldura edota ernalketan edo zigotoaren lehen zatiketetan gertatzen den anomaliaren baten ondorio dira eta ez bi gurasoetako batek transmititutako anomalia kromosomiko hereditarioaren ondorio.
Bigarren hiruhilabeteko abortuak arrazoi desberdinengatik gertatzen dira. Honelakoetan zigotoaz kanpoko arrazoiak (sarritan umetokikoak) izaten dira abortuen kausa. Batzuetan enbrioiaren infekzioren bat (listeriosia, esaterako) izan liteke abortuaren eragilea.
Borondatezko abortua. Bi teknika–mota bereiz daitezke: goiztiarrak eta berantiarrak, hirugarren hilabetea eta gero egiten direnak. Teknika goiztiarretan legratua eta umetokibarneko zurgaketa erabiltzen dira. Sistema hau lehen sei astetan anestesiarik gabe erabil daiteke. Sei astetik 12 astera bitartean zurgaketa anestesia bidez eta aspiragailu elektrikoarekin burutu behar da. Teknika berantiarretan amnios barneko suero-injekzioak edota prostaglandina-injekzioak erabiltzen dira.. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
[haurra galtzea]: abortatze, haur-galtze, hilaurtze, ume-botatze, ume-galtze, sein-galtze Bizk., bertitz g.e.
[hilaurra]: hilaur, bertitz g.e.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) aborto (2) aborto
fr avortement
en abortion
port aborto
Entzun:Â
Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak ostiralean aurkeztutako abortuaren lege berriaren aurka mintzatu dira hainbat alorretako pertsona ugari. [Atzerapauso handia, Urtzi Urkizu (Berria, 2013-12-22)]
Reply