adi

adb. Adi 1. Zentzumenak erne. Adi gelditu zen ate ondoan. Herri osoa eduki zenuen adi zeure inguruan. Adi-adi eta arretatsu entzun genion. Erne zebilen, adi-adi, begia zorrotz, dena ikusi eta dena ikasi beharrez. || Belarria adi eta erne ipini. || adi egon Erne egon. Jaungoikoa beti dago adi eta begira. Niri adi dago. Umeari adi egon dira. Elkarren adi egon. Doinu horren adi nago. Adi 2 iz. Arreta. adia galdu Arreta galdu. Aho zabalka eta adia galdurik egon da goiz osoan. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: adond.
[erne]: argi, buru-belarri, erne, kontuz, zurt, ernerik Ipar., kasu Ipar., ernai Gip., erneki Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) adb. atentamente, con atención (2) iz. atención
fr (1) adb. attentivement (2) iz. attention
en adb. attentively; paying attention, with attention
port (1) adb. atentamente, atenciosamente (2) iz. atenção

Interneten segurtasunez ibiltzeko, aholkuak jarraitu eta adi ibiltzea komeni da! #InternetSafetyDay #InternetenSegurtasunez

adi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)