agindu
ad. (dio) Norbaitek, duen eskuaz baliaturik, egin behar duena norbaiti esan edo adierazi. ik. manatu. Barrenak ez dit halakorik agintzen. || (Norbaiti) lan edo egiteko jakin bat egiteko esan. Aurrezki Kutxak agindu didan hiztegi hau. || Nork bere burua norbaiten alderako (zerbait) egitera behartu, hitz eman. ik. promestu. || izond. Lur agindura joateko. || Baimendu, utzi. Denborak agintzen badu.
iz. Inori agintzen zaion zera. ik. manu. || Aginduka. adlag. Goizeko hirurak baino lehen hasten zen deiadarka eta aginduka. (Lur Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
agindu ad.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) du ad. mandar, ordenar (2) du ad. [lan edo zeregina norbaiti] encomendar, encargar, confiar (3) du ad. prometer, dar la palabra (4) du ad. permitir, dejar (5) du ad. ofrecer, dar
fr (1) du ad. commander, ordonner (2) du ad. demander, recommander (3) du ad. promettre
en (1) du ad. to order, to give an order, to command (2) du ad. to commision (3) du ad. to promise
port (1) mandar, dispor, dirigir (2) encomendar
Inork agintzen ez didalako
dut maite
maite dudana.
Inork agintzen ez didalako
ditut basamortua eta izarlokak maite.
Itsasontzi noragabeak, gauerdiko biolinak
ilunabarren margoa, xorino hezurttoen higidura,
sagarrondoetan eskegiriko bihotz horiak,
tristura handiegia zaien neskatxak
eta zure irria, zure irria ere
inork agintzen ez dudalako
dut maite.Izuen gordelekuetan barrena, Joseba Sarrionandia (Susa Poesia, 2001)
Reply