lizentzia lortu
iz. Lizentzia edo baimena lortu.
Orotariko Euskal Hiztegian
lizentzia (-nz- Lcc, Lar, Añ), lixenzia.
1. Licencia, autorización, permiso. “(Con la) venia de Ud., berorren lizenziaz” Añ. v. baimen. Bere ugazabari lizenzia eskatu jakan bere errira joateko. Lazarraga 1146r. Lizenziea, arren, indazu, / badozu borondaterik, / dakidantxeau esaterako. Ib. 1175v. Manatu du nere semea pausuetan guardia ifenteaz eta eman lizenzia aurkitzen duen guztien konfiskatzera. (c. 1597). FLV 1993, 456. Kofesatzeko lizenzia duen Kofesor batekin. Mat 134. Beraz har dezakegu esku eta lizentzia zenbait bekhaturen egiteko. Ax 137 (V 89). Pagatu dugu emen bere lizenziarekin 16 real zillar (Bilbao, 1683). ConTAV 5.2.9, 131. Ezpadu lizenzia aien absolbitzeko. El 70. Lizenzia nezesarioakin. Iraz 1. Lizenzia iguzu, birjina santea, / adoradu daigun zeure infantea. Acto 399. Ene lixenziareki hori heltü düzü. Mst III 46, 3 (Ch nik permititurik, Ol nik laketsi nualarik). Lurrean iltzeko lizenzia eskatu zuen. Cb Just 57. Obispo Jaunen lizenziya bagarik. Zuzaeta 100. Meza enzuteko lizenzia ematen zien. Mg CC 155. Arren berak alkantzau egijola gizonak ukatuten eutseen lizenzija. JJMg BasEsc 224. Abreari bademo han sartzeko lizentzia. Gy 85. Obra onakin logra dedilla / zerurako lizentziya. Xe 346. Ez dut lizentzirikan / bertsu segitzeko. Auspoa 97, 33. Zure lizentziyakin eseritzera nua. Iraola 28. Peskarako lizentziarik badaukak? SM Zirik 14. Haranerantza ibiliteko / eman zidan lizentzia. Arti MaldanB 190. Bestek bestetan usatu duen lizentziaz baliatzea. MEIG VII 32. En DFrec hay 14 ejs. (2 septentrionales) de lizentzia. v. tbn. SermAN 3r. Urqz 88. LE Prog 102. Gco I 453. AA III 396. fB Olg 149. Astar II 228. Echag 59. CatLuz 1. Izt C 485. Bil 81. EusJok II 95. AzpPr 47. CatUlz 1. Tx B I 100.
Licencia del servicio militar. Ta lizentzia noiz? Txarm BordaB 106. Iruñera eraman giñuzten lizentzi billa. BBarand 143.
2. + lizantza (T-L). Licenciatura. “Licence, diplôme” T-L. Salamancan burutu zuen gero (1953-57) Filosofi-Letretako lizentzia, Filologia klasiko sailean. MEIG IV 110.
Sinonimoak: iz.Â
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) conseguir licencia, permiso (2) conseguir la licenciatura
fr obtenir licence
en get license
port obter licença
Entzun:
Nafarroako Gobernuak bilera egin du gaur goizean, eta, Ana Ollok bozeramaileak jakinarazi berri duenez, Euskalerria Irratiari lizentzia emango diote. Gaineratu du “luzea eta zaila” izan dela prozesua, eta zehaztu du 50.000 euroko kostua izan duela.
(…) 1997. urtean hasi zen irrati lizentzien lehiaketaren prozesua. Horrenbestez, 18 urte luzez itxaron behar izan du euskarazko irratiak lehiaketa horretan lizentzia lortu arte. Baina aurretik ere, 1990eko FMko irrati lizentzien lehen banaketan, baimenik gabe utzi zuen Euskalerria Irratia Nafarroako Gobernuak. [Nafarroako Gobernuak irrati lizentzia emango dio azkenean Euskalerria Irratiari, Urtzi Urkizu (Berria.eus, 2015-08-28)]
Goa gu eta gure entzuleak! pic.twitter.com/gEhhtLeEW7
— Euskalerria Irratia (@fm914) agosto 28, 2015
Reply