agroekologia
iz. Agroekologia, nekazaritza-eredua (maneiua eta teknika) bere osotasunean ulertzen duen kontzeptu zabala da; dimentsio ekologikoa, sozioekonomikoa, soziopolitikoa eta kulturala kontutan hartzen dituena (Wikipedia)
Wikipedian
Agroekologiaren nekazaritza-eredua BIO-EKOLOGIKOA izan behar du. Eta gainera, beste zenbait irizpide kontutan hartu behar ditu:
- Bertako ekoizpena, bertako kontsumorako.
- Bide motzeko banaketa kanalak, gertutasuneko erlazioak
- Giza neurriko etxaldeak, baserritarren nekazaritza herrikoia.
- Lan baldintza duinak baserritarrentzat eta beren langileentzat
- Landa garapena: baserritar gazteen instalazioa, lana sortzea
- Materiaren zikloak kudeatzea, birziklatzea
- Gardentasuna
- Bio eta agro aniztasuna
- Laborarien erabakitzeko gaitasuna, ekoizpenean, eraldaketan eta salmentan.
- Elikadura buru jabetza
- (…)
Kontsultatu Wikipedian: agroekologia
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. Â agroecologÃa
fr iz. agroécologie
en iz. agroecology
port iz. agroecologia
Testuinguruan
Harrikoa egiten ari zara. Espartzuarekin gogotsu igurtzi duzu teontzia eta, hara, jeinua agertu ez zaizu ba! Desio moduko bat eskaini dizu: zeuk erabaki dezakezu zelan konpondu mundua. Buf… Baldintza bakarra: berba bat eta bakarra aipatu ahal diozu. (…) Bioteknologia, robotika, kapitalismo kognitibo eta Netflix sasoian, agroekologia? Hain zuzen. Zibilizazio konplexu, jantzi eta bizigarri bat sortzeko oinarri gisa, erantsiz funtsezko hainbat industria prozesu eta egitura. [Hitz bat mundua sendatzeko, Joseba Azkarraga Etxagibel (berria.eus, 2020-01-23)]
Reply