aldats

iz. Aldapa, malda. • ALDATS EGIN, IRUDITU, … Zail, neketsu gertatu, iruditu… Aldats egiten da hori sinestea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[aldapa] : aldapa, hegi, malda, malkar, pendiz, aurbera Bizk., patar Ipar./Naf., apit g.e., ike Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) cuesta, pendiente (2) (hed.) dificultad, escollo
fr côte, pente, montée
en slope, incline
port (1) ladeira (2) dificuldade

Entzun: 

Muino gainean haizea errime sentituko duzue, baina aldats gorako nekea merezi izango du goitik berera ikusiko duzuen espektakuluak: animaliatxo zuribeltzez beterik dago itsasorainoko arrokegi guztia. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Goiz eta adoretsu ekin diot gaurko ibilbideari, baina lehenengo orduetako tartea ez da lar lagungarria izan: arimarik gabeko eremua, aldats gora etengabea, haize arerioa, laino oso trinkoa…  [Ekialdeko mamuak, Jon Arretxe (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

aldats (FlickrCC, . SantiMB .)